Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

artalde 1 iz ardiz osaturiko taldea.

Baserriaren inguruko soro eta barruti, txaradi eta baso, azienda eta artalde, oiloetxe eta ukuilu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Haren ondasunak berebizikoak zituan: hamabi artalde; zerri eta ahuntzenak, beste hainbeste.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.

Tazito eta Zesarrengandik dakigunez, artzaintzan jarduten zuten batik bat; horregatik, barbaroen legeen kodeak artalde eta abere-taldeez ari dira ia guztiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Unibertsitateko zelaietatik pasatzen den abelbidean artalde bat askatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Inguruan daukana ikusten du: artalde bat, inolako kezkarik gabe harri arteko belarra jaten ari diren berrogei edo berrogeita hamar ardi.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Egoera horretan naizelarik, aski dut bide ertz bateko pentze aberatsetan artalde bat alhan ikustea, baketzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 23. orr.

Artalde baten marraka antzeman zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.

Urruneko eliza baten kanpaiak entzun genituen eta artalde baten ezkila hots urrunagoak ondoren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 125. orr.

Nork bazkatzen du artaldea eta ardien esnetik edaten ez?  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,7

Artaldeen arduraduna Jaziz, hagartarren senitartekoa.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,31

Artalde eta abere-taldeak ere eskuratu zituen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 30,20

Abramen bidelagun zen Lotek ere bazuen artalde, behi-talde eta oihal-etxola ugari.  Elizen arteko biblia   Has 13,5

Bidean zihoala, putzu bat begiztatu zuen landan eta hiru artalde putzu ondoan etzanak, handik edaten baitzuten artaldeek.  Elizen arteko biblia   Has 29,2

2 (izenondoekin)

Artalde eder baten jabe, artzain bezala ereman du bere biziko parterik haundiena.  Herria   2001-04-12

Agagi eta behi nahiz artalderik hoberenei eta, orobat, abere gizendu, bildots eta baliozko gauza guztiei, ordea, barkatu egin zieten Saulek eta beronen giza taldeak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,9

Zerbait gidatzen ari balitz bezala irakurtzen zuen, pentsatu zuen Camek, edo artalde handi bati aurrera zirikatzen ari balitz bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

Eta ahaztu egin zitzaion agureari zera esatea: lehendik geneukana baino artalde handiagoa erosteko dirurik baldin badaukagu, erosi egin behar da artalde hori.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 92. orr.

Artalde berriak eremu epelagoetara eramanen baitituzte.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Agindu nien artalde ugaria ontziratu, eta itsasoratzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 57. orr.

Beste arrazetako esnea onartzen badugu, artalde txiki horiek pikutara joanen dira.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Gizasemeak, emakumeak, haurrak, zaharrak, animalien larruez jantzirik, aurpegia bikez igurtzitako maskuriekin estalirik, artalde argal batzuk zaintzen zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Nori utzi diok gure artalde koxkorra basamortuan?  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,28

Artalde sakabanatua Sionen bilduko.  Elizen arteko biblia   Mi 4,6 tit

3 (hitz elkartuetan)

Mendietaz baliatzea beharrezko araudieri jarraikiz, mendia errespetatuz, hala nola xendrak eta artalde bidexkak, eta gain gainetik nekazarien betiko lanak.  Herria   2001-05-10

Ez da izango herri-agintarientzat babesik, ez artalde-gidarientzat ihesbiderik.  Elizen arteko biblia   Jr 25,35

Erramuspe eta Laxage artalde jabeak, Indiano artzain euskalduna eta Cambron izeneko beste artzain bat hil zituzten indioek.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

· Arazoa konpontzeko, beren mendeko berriak giza artalde eta abere-saldotzat hartu zituzten, eta nomaden artzain-txakurren giza ordezkoak sortu zituen administratzaile eta soldaduen esklabo-"etxe" baten forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 426. orr.

Latxa artalde gehienak galdu eginen dira honen ondorioz.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

4 irud/hed

Jendeak eliza aldera egin du, artalde bat baino otzanago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.

Vicente Manterola apaiz eta diputatua "artalde karlistari" hitz egiten.  Berria - Kultura   2004-01-29

Hazten joan zen neurrian, gero eta argiago ikusi ei zuen ardi beltza zela bera, artalde zurian. Herria artalde ergel bat da, batzuetan zozo pairatsua, bestetan anker asaldatua.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.

Gu zure morroi eta zure larreko artalde gara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 934. orr.

Zuek, nire artalde, nire zainpeko ardi zarete, eta ni zuen Jainko.  Elizen arteko biblia   Ez 34,31

Artalde galdua zen nire herria, bere artzainek desbideratua.  Elizen arteko biblia   Jr 50,6

Lehoiek erasotako artalde sakabanatua zen Israel.  Elizen arteko biblia   Jr 50,17

Aurrerago, landetan zehar, aldian behinka, etsaiaren ehiza hegazkinek, behetik hegan eginez, metrailadorearen tiro sorta bat jaurtiko dute artalde negargarri honen kontra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 98. orr.

Zugana gatoz lehenik, zeuri gomendatu zaizun artalde osoaren aita eta jaun baitzara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 566. orr.

-Lotsa zaitezte, ero artalde halakoa!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 153. orr.

Kubako Gobernuak Habanan eginiko adierazpenetan gogor kritikatu zuen Guadalajarako goi bilerako azken agiriaren eztabaidan EBk izan zuen jarrera, eta "AEBen menpeko artalde gisa jokatzea" egotzi zion.  Berria - Mundua   2004-05-29

Pareko artalde-ideologiak ditugu, azken finean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 103. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus