Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adierazpen (ETCn 55.937 agerraldi; orobat adirazpen g.er.) 1 iz aditzera ematea, azalpena; jendaurrean zerbait adierazteko egiten den izkribua.

-Bada, horra lehen adierazpena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 82. orr.

Argi dago, bestalde, eta ez du hitz askoko adierazpenaren premiarik, zeinen atsegin zaizkigun barneko hiru leihoak, egoki moldatuak, tarte berdinekin, alde bietara bi eta erdian bat, bainugela argitzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

Zeren Aristotelesen iritziz ez dago unibertsalki balio duen ongi moralaren adierazpenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Edota umearen aurkako adierazpena balitz bezala, gauez lorik egiten ez duzulako nekatuta zaudela aitortzea.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 30. orr.

Alegoriazko sinbolismoa kontzeptu batetik abiatzen da, gehiago oraindik, irudi egiten den edo irudi egin nahi duen kontzeptu bat da; nik diodanak, berriz, irudiari balioa emango dion zentzu baten bila dihardu irudian, honek bere adierazpen osoan bizirik eta berez libre egon behar duelarik.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 147. orr.

20.Zina promesari erantsitako adierazpena da, eta esan nahi du, agintzen duenak uko egiten diola Jainkoaren errukiari, ez betetzekotan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 93. orr.

Globalizazioa kapitalismoaren zabalkunde espazialaren adierazpen da, globoko muga guztiak gainditurik; baina, aldi berean, eta ororen gainetik, muga fisikoak eta arautuak saihesten, apurtzen, eta, azkenik, ezabatzen ditu, muga horiek kapitala mundu osoan metatzea eragozten baitute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Enrikek inoiz ez zuen egiten aitorpen kutsuko adierazpenik.     «Kuskue tanden», 2004 - 144. orr.

Ari ahala ari izana nintzen erredakzioan, delako Felicitas/Amagoiaren adierazpenak itxurako erreportaia batera ekartzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Behin eta berriz errepikatzen ziren bateko eta besteko tira egite horiek, maitasun irakinaren adierazpenekin eta eguneroko txikikerien kontaketarekin batera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 128. orr.

Adierazpen horrek jendearen arrangurak ematu zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 52. orr.

Gol begira geratu zitzaion, adierazpenik gabe.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 23. orr.

Nozdrioven adierazpenak, lekukotasunak eta baieztapenak hain gertatu ziren funtzionarioen usteen kontrakoak, ezen behea jo baitzuten haien hondar susmoek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.

Beharrezko dela uste duzu, adierazpen horren laburpena egin dezadan, Lurie irakaslea? "  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.

Valvo, zuhur izan ohi baita eskuarki bere adierazpenetan, suharxeago ageri da paziente batzuen emaitza pozgarrienetariko batzuen berri ematean:  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Mundua gizaki arruntarentzat zela argudiatuko zuen; artea apaingarri bat besterik ez dela, giza bizitzaren gailurrean ezarria; ez dela bizitzaren adierazpen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 47. orr.

Jarraian, koadrotxo batean, epigrafe modura, Hollywoodeko zuzendari baten adierazpenak datoz:  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 41. orr.

Parte-hartzaileak sutan baitaude, Elizak azken egunotan egin dituen homosexualitatearen aurkako adierazpenekin.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 253. orr.

Gertatutakoaren berri ematen zuen behin-behineko txostena zen eta, haatik, etxean lan egiten zutenen adierazpenak eransten zituen azkeneko orrialdeetan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 116. orr.

Tradizio ezak hondatu, ahuldu, mehetu egingo luke hizkuntza, hala nola abitaminosiak gorputzaren azala; baliabi-derik gabe utziko luke hartara, hizkera desberdinak sortzeko aukerarik gabe; errealitatearen adierazpen konplexurako gaitasunik gabe, hitz batean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 62. orr.

Hori guztia esan zion, besterik gabe ezezkoa bota ordez, eta berehala damutu zen, behar baino adierazpen gehiago eta luzeagoak egiteko hartzen ari zen ohituraz jabetuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.

Estatu-buru izatera iritsi zen, eta haren adierazpenak aurrerantzean herri-arazoei buruzkoak izan ziren, batez ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Bere hitzen baten, bere esakune edo adierazpenen baten zain nago, baina ez dio ezer.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 65. orr.

Alferrik izan dira eman nahi izan dizkiodan adierazpen eta xehetasun guztiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 12. orr.

-Tira ba, bi adierazpenen arteko berdintza da ekuazioa, non haietariko batek, gutxienez, ezezagun bat baitu.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.

Venus lumaduna edo Cupido kapaz jantzia agertzen badira, gorputz atalen liraintasun eta proportziorik bikainenaz ere, ez dira, agian, begiak minduko, bai, ordea, begien bitartez arima, bera baita adierazpen haien hartzailea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

Katalinak besta eta espantu hartu zuen umearen aharrausia, sekulako adierazpena iduri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Lehengusu bat zuen Hego Afrikan maitasunezko gutunak idazten zizkiona, eta zinpeko adierazpen bat bidaliko ziola eskaini zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Adierazpen hori ez da oraindik nahikoa determinatua aurkeztutako galdekizunaren zentzu osoa egokiro ezaugarritzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.

Barka ezazu zuk sorrarazten duzun oinazearen adierazpena: ez dio inolaz ere kalterik eginen nire mendekotasun guztizkoari.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

Geldialdi bat egin zuen, bere adierazpenak sakonki hausnartzeko ahalbidea ematearren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.

Oso gutxik dakite azken fase hori, artista-garapenaren adierazpen hori, hondamendizko galera batek eragina dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Ez zen egia, zure irudimenaren adierazpena baizik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 70. orr.

Badirudi hori gertatu dela, kontuan hartzen badira arduradun politikoek behin eta berriz gai honen inguruan egin dituzten adierazpenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 32. orr.

Lehenak Radio Requetetik jasotako adierazpen bat irakurtzeari ekin zion: Marriot kafea edaten ari zen oso hurrupa ttipietan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 88. orr.

Tristuraz betetzen nau, Mr Worthing, zugandik halako adierazpenak entzuteak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.

Instalazioa eta desinstalazioa, biak izan daitezkeela neurri bereko adierazpenak, alegia.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 65. orr.

Jada bazekienaren baieztapena zen; bere senaren adierazpen hura ez zen irudimen sukartsu baten fruitu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 160. orr.

Geroztik, Donostyk - hainbat artikulu argitaratu baitzituen jaiari buruz Donostiako aldizkari eta egunkarietan - era askotako oharrak eta adierazpenak egin zituen Danborradaren jatorriari, zentzuari eta historiari buruz.  Askoren artean   «Rataplan» - 35. orr.

Txunditu egin baininduen haren adierazpenaren segurantziak, besterik ez; eta horrexegatik galdetu nion: izan al zara medikuarenean?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

Ez zuten adierazpen gehiago egiteko beharrik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Orduan, honako adierazpen hau irakurri zuen ahots goraz:  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 94. orr.

Kexa aurkezten lehenbizikoa Melanie Isaacs andereñoa izan da, arte dramatikoetako programako ikaslea, eta esku artean duzue guztiok hark egindako adierazpenaren kopia.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.

Aitortzen duzu matematikaren eta zientzia enpirikoen alorraz kanpo, sekulako eremua geratzen dela gaur-gaurkoz zientziaren adierazpenak oraindik iristen ez direna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

2 (izenondoekin)

Oinarri politikoei buruzko adierazpen bateratua hitzartzeko lana aurreratua duzue, ezta?  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Eta idatzi ere, hain zuzen, horrexegatik idazten dut: adierazpen linguistikoa askoz ere polikiago doalako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 250. orr.

Bertsolaritzaren adierazpenik espontaneoena da berau, eta, beste aldetik, bertsolaritzaren biharko eragileak sortuko dituen oinarrizko egitura.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 43. orr.

Ustekabe adierazpen itxurati hark ez zuen Husaini oharkabean utzi, eta jarraitu egin zuen:  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 129. orr.

Ikara egiten nuen irudimenean ahalmen sentikorra eta kontzientea, eta, baita ezpainen laguntzarik gabe ere, adierazpen moralaren gaitasuna egozten nienean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 27. orr.

Ostalariak abiatzeko prest zeuden jadanik, eta adiorako ardoa laudorio eta adiskidantzazko adierazpen handien artean edan ostean, ibiltzeari ekin zioten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 319. orr.

Sexualitatearen adierazpen praktikoa da erotismoa, bakoitzak gure sexualitatea bizi dugun modua; bakoitzaren desioak, fantasiak, nahiak, keinuak, jokaerak, musuak eta miazkatzeak, laztanak, jolasak, gustuak eta zaletasunak sexu kontuetan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

Esaldi hark ez ninduen larrituko, baldin eta doinu hura eman izan ez balio; doinu berria zen hura, dardara pittin batekin, zalantzatia, ezohikoa, Idoiak ohituta nindukan adierazpen erabakitsu eta oldarkorren aldean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 198. orr.

Besoak zabaltzen zituen Kellyk adierazpen aldrebesa esaten bazenuen, come on, mesedez! batekin errematea emanez.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 103. orr.

Agertzen diren adierazpen usuenak "ongi bizi", "kausitu" edo "ongi heldu" dira; edota "adiskidetzan izan", "larrialdi artean, lasai", "edertasuna kontenplatu", etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

O! Ai! Ene! Aiei! Helas! Doluko auhenak, alarauak, arrangura adierazpen urragarriak, negargarriak: hildakoentzat atsekabegarria.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 91. orr.

Estilo liburua-ren agindua da, vasco/basque adierazpen zuzenak direnean euskal itzultzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 27. orr.

Horra non eskertzak berriz hasi diren, baina ez ziren jadanik arestian bezain bihotz-erdiragarriak: premiak ondorio benetakoa sortu zuen, ondorio handia; gainerakoa ez zen esker oneko eta harridurazko adierazpen soil bat baizik, balio urriko dohainen truk.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Sinale garai horretan otea loretan egoten dela, bestela ez bailuke zentzu haundirik: "Orroko or goyan otia, dena lorez betia" delako adierazpen bixi-bixi presenteko horrek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 27. orr.

Harry hanpatasunezko eldarnio betean dago, adierazpen enigmatiko horiek harropuzkeriaz jaulkitzen bere ahotsa entzuteko atsegin hutsagatik, eta ez diot zentzurik ikusten elkarrizketa luzatzeari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.

Aldi berean aroa hondamendi natural, ausiabartza, lurrikara eta uholdeek konbultsionaturik eta izularriturik aurkitzen da, baita heriotza beltzaren espektro lazgarriak ere, sarraskia eginez baitabil Europan zehar alde batetik bestera, zeinen adierazpen plastikoa aurkitzen baita dantza makabroaren pintura-motibo obsesiozkoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Jendaurreko emanaldien adierazpen berezi bat bertsolarien arteko sariketa edo txapelketena da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 41. orr.

Denbora hitz egiten eta bilerak ospatzen ematen dute, eta hedabideetan ordu eta orri ugariz jasotzen dituzte haien esanak, beti zer egingo duten, egingo luketen, egitea lortu behar den edo egin behar litzatekeen esplikatzera mugatzen diren adierazpen astunak direnak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 70. orr.

Gelditu ondoan, eriaz beheko aldea seinalatzen zuen Mariren adierazpen alaiak arreta deitu zion, eta soaz xerkatu zuen tokia.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 108. orr.

Herri bakoitzean, subiranoa nor izan eta horren borondatearen adierazpen ospetsua da legea, guztion onurako den objektu bati buruzkoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.

Oisin Golen alboan zegoen, eta honen besoa haren sorbalda gainean, adierazpen babesgarri batean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 62. orr.

Ezker-eskuin darabil burua, sineskaitz egoteaz gainera erne ere badagoenaren adierazpen misteriotsuaz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 117. orr.

Zeren, hori jarraian egin ahal izana gobernariaren borondatearen zeinu argia eta adierazpen nabarmena da, legean, ediktuan edo dekretuan subiranoaren botere gorena deuseztatzen duen ezer ez baldin badago.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 200. orr.

Txuletagintzan, trinkotzeko gaitasuna ez ezik, nonahi adierazpen trinko abstraktuak ikusteko joera garatuko dute.     «Kuskue tanden», 2004 - 99. orr.

Beraien adierazpen zehatzik gabe, nola ziurtatu beraien onarpena?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Linguistikaren gaia, lehenik, giza mintzairaren agerpen guztiez dago osatua, herri basatien agerpenez nahiz nazio zibilizatuen agerpenez, edota antzinako garaietan edo garai klasikoetan gertatutakoez, aldi bakoitzean kontuan harturik hizkera "zuzena" eta "ondo hitz egitea" ez ezik, adierazpen forma guztiak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.

Kirol-ontzizaleena bezalako kapela zuen buruan, bekokitik atzera eraginda, eta entzuten ari zen kontakizunak adierazpen-olatuak igortzen zizkion etengabe aurpegira, sudur, begi eta ezpain ertzetatik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.

Baina, tamalez, ordurako hilik zegoen haren etorria, agortuak zituen adierazpen-baliabide guztiak, eta bere azken urteetako jarduera aurreko lanen erreprodukzio klonikora mugatzen zen, besterik ez zitzaion-eta bururatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garai hartan, hain zuzen, antzerkia zen literatura-adierazpen nagusietariko bat, komedia zein tragedia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 171. orr.

Zeren ospakizun horiek badakigu zer diren, adiskidetasun adierazpenak arauzko dira, eta pailazo prestu hari, proiektoreen azpian izerdia gogotik bota ondoren, sarri-sarri betebeharra zegoen garagardo pitxerra.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 14. orr.

Biharko egunkarietan lazgarri iritziko diote gaur gertatu denari... eta hainbat dolu adierazpen zabalduko dira bazter guztietan... baina bihar bertan antzeko egoera batean egoterik ez du inork saihestuko.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 112. orr.

Badakigu Euskal Herrian aski guneko kultur adierazpena dela bertsolaritza.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 29. orr.

"Hiltzea berez gertatzen denean, natural egitate bat baino ez da, baina norbederak bere heriotza hautatzean, denik eta askatasun adierazpenik handiena du gauzatzen" zioen poetak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 59. orr.

Eta lotsa keinuak eta laztanak, eta baita zorabioak ere ikaskide baten amodio adierazpena entzutean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Stella deseroso dago bere ahizparen emozio adierazpenarekin.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 145. orr.

-Bere ospea kolpe ondoreneko telebista adierazpenekin hasi zen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 57. orr.

Ugalketara zuzentzen ez den sexualitate oro - homosexualitatea, masturbazioa - itotzea da helburua, eta sexu adierazpen guztiak ezkontza ugalkorraren barrutira mugatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Zer eta maitasun adierazpen bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 11. orr.

5 adierazpen algebraiko ik adierazpen aljebraiko.
6 adierazpen aljebraiko (corpusean ez dago; ETCn 52 agerraldi)

Kasu berezia da adierazpen aljebraikoa, eskuarki polinomioekin erabiltzen dena. Adierazpen aljebraikoa zenbakien eta hizkien nahastura da.  ETC-entziklopedia   Adierazpen (matematika) Wikipedia

Oinarrizko aljebra, adierazpen aljebraiko eta ekuazioen hasierako ikasketa eta behe mailako matematikako ikastaroetan irakasten den aljebraren zatia dena.  ETC-entziklopedia   Aljebra, Wikipedia

Ez al da pentsatzen ilara bat adierazpen aljebraiko batetik eratortzean?  ETC-literatura, saiakera   Tratatu logiko-filosofikoa, Ludwig Wittgenstein (Ibon Uribarri), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Batzuetan, modu matematikoan adierazi ahal izango da (hala komeni da), hipotesian esku hartzen duten aldagaiak erlazionatzen dituen adierazpen aljebraiko baten bidez.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Soziologia eta hezkuntza Askoren artean, EHU, 2009

Hurrengo kapituluetan ikusiko dugun moduan, adierazpen aljebraikoak sinplifikatzearren, aldagaiak lagineko batezbestekorako desbiderapenetan neurtzen ditugu batzuetan (balio zentratuak).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekonometria, Askoren artean, EHU, 2010

Demagun pultsua x noranzkoan hedatzen dela u abiaduran; zein da pultsuaren adierazpen aljebraikoa?  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 1, Askoren artean, EHU, 2012

Horrela, Gauss-en legea eremu elektrikoaren bal ioaren adierazpen aljebraiko bihurtzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Fisika zientzialari eta ingeniarentzat 2, Askoren artean, EHU, 2012

Zenbaki-datuotara atzitu daiteke zuzenean irudian bertan, geroxeago kalkuluetan edo adierazpen aljebraikoetan erabiltzeko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Irakaslegaientzako matematika eta bere didaktika, Askoren artean, UEU, 2013

A4 - Plano-sortaren adierazpen aljebraikoa ezagutzen dut. ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2019. Zientziak eta Natura zientziak, Askoren artean, UEU, 2019

7 adierazpen aritmetiko

Beraz, proportzioaren erabilera zuzena, Vitruvioren ustez, ordinatio, ordenazioa, deitzen den ezaugarri jadanik arkitektonikoan ulertu behar da: proportzioaren adierazpen aritmetikoa, modulu jakin batetik abiatutako kantitate konkretuetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 220. orr.

8 adierazpen askatasun

Eta zer da adierazpen askatasuna? Erretagoardian besoak gurutzatuta gelditu eta ekintza gizonek egiten duten guztia gaizki dagoela esateko aukera bat besterik ez da.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 33. orr.

Gainera ETAri bideo elektoral batean lekua uztea adierazpen askatasuna iruditzen al zaik?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Adierazpen askatasuna, informazio eskubidea, hizkuntz eskubidea Ðmilaka euskaldun geratu ziren zeukaten periodiko bakarra gabeÐ norberaren segurtasunerako eskubidea..  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Jacques Chiracek adierazpen askatasunaren defentsa sutsua egin zuen orduan.  Berria - Mundua   2006-02-12

Baina askatasun kaltegarri eta gaitzesgarri horiek bezala, sistema berberaren fruitu dira nolabait beste askatasun onuragarri batzuk; hain zuzen ere biziki estimatzen ditugun "kontzientzia askatasuna, adierazpen askatasuna, elkartzeko askatasuna, elkarteak osatzeko askatasuna edota enplegua".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Hau giza eskubideekin eta adierazpen askatasunarekin batera demokraziaren benetako espiritua da (zoritxarrez, batzuetan hau oraindik bortxatu egiten da Europako zenbait aldetan).  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 316. orr.

Politika mailan baita adierazpen askatasuna okertuz doaz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 80. orr.

Esaterako, izan genuen presidente bat, Jaime Lusinchi, adierazpen askatasunaren oso kontrakoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 56. orr.

Ioiok komedia biribildu gura du eta kiroldegiko tunelean adierazpen askatasunaren gainean dihardu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 113. orr.

Askatasun adierazpen sarrien ke zuriak salatzen du, sarri, adierazpen askatasunik ezaren su mina.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 77. orr.

Kaka bazkatzetik bizi dira eta birziklaketa nazkagarri horri deitzen diote adierazpen askatasuna eta zeregin demokratikoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 156. orr.

"Esne behiaren sindromea" irakurtzen dugu Joxerra Garziaren metaforismo batean, non adierazpen askatasuna eta askatasun adierazpena kontrajartzen dituen, eta izenak euskaltegietako irakasleek honez gero maiztu duten adibidea ekartzen digu gogora: esne behia versus behi esnea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 123. orr.

1868ko "iraultzaren" ondoren (Isabel II.aren destronazioa, Alfontso XII), adierazpen askatasunarekin, positibismoa liberalismoari asoziatua agertu da, idealismoa eta espiritualismoa erregimen zaharraren aliatutzat jotzen ziren bitartean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.

9 adierazpen boolear (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Normalena da fitxategiko eremuetan adierazpen boolear arbitrario bat edukitzea hautapen-baldintza gisa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

Baldintza hori adierazpen boolear baten bidez definitzen da, harmenak bezala.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014

B adierazpen boolearra, x edozein aldagai, t edozein termino eta? edozein formula izanda, esan honako baieztapen hauek egiazkoak ala faltsuak diren. ETC-zientzia, zuzenbidea   Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala, Askoren artean, EHU/UPV / UEU, 2016

10 adierazpen egile (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Helburua da jakobinismo frantziarraren ildoko adierazpen egile edo jarrera hartzaile bakoitzari tantoak ematea.  ETC-prentsa   Berria, 2008-10-11

Hala ere, desadostasuna adierazpen-egilearen axolagabekeriari badario, horrek beste kontratugileak izandako kalteak ordaindu beharko ditu, azken horrek okerra ezagutzen zuela edo ezagutu behar zuela frogatzen ez duen bitartean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Enpresaren Zuzenbideari sarrera, Askoren artean, UPV/EHU / UEU, 2015

11 adierazpen erregular (corpusean ez dago; ETCn 30 agerraldi)

Patroien osagaiak token izenarekin ezagutzen dira, adierazpen erregularren bitartez definitzen dira, eta honako hauek dira espresio erregular erabilienak:  ETC-zientzia, zuzenbidea   Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu), Iñaki Alegria, Roberto Cortiñas, UEU, 2008

Erregela bakoitzak eredu bat du ezkerrean ('adierazpen erregular' ere baderitzo), eta ekintza bat eskuinean.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Hizkuntza eta hizkuntzalaritza: hastapenak, Askoren artean, EHU, 2010

Lehen egoera tokenen eratze edo analisi lexikoa da, prozesu honetan sarrerako katea adierazpen erregularretan definitutako esanahia duten sinboloetan banatzen da.  ETC-entziklopedia   Analizatzaile sintaktiko, Wikipedia

Izan ere, BNF-z idatzitako gramatikak oso errepikakorrak dira, errepikapenak definitzeko ezin direlako adierazpen erregularretan erabili ohi diren Kleene izarra bezalako eragiketak erabili.  ETC-entziklopedia   Backus eta Naurren formatu, Wikipedia

Oso erabilia da adierazpen erregularretan eta Stephen Kleenek (1909-1994) testuinguru honetan sartu zuen benetako automata baten ezaugarri izateko.  ETC-entziklopedia   Kleene izar, Wikipedia

Konpiladoreetan eta analizatzaile lexikaletan, adierazpen erregularrekin patroiak identifikatzeko erabiltzen dira.  ETC-entziklopedia   Moore makina, Wikipedia

Itzulpen-unitateak iragazteko aukerak: osatu gabeko itzulpenak, sarrera guztiak, bilaketa (adierazpen erregularrekin, bilatu eta ordeztu,...) ETC-entziklopedia   Virtaal, Wikipedia

12 adierazpen geografiko (corpusean ez dago; ETCn 79 agerraldi)

Adierazpen Geografiko Babestua (AGB) Europar Batasunak erregulatzen duen kalitate sor-marka bat da, gainera, izen onaren jabe izateak produktuari abantailak ematen dizkio.  ETC-entziklopedia   Adierazpen geografiko babestua, Wikipedia

Renan oso kontziente zen Europa politiko baten beharraz, artean adierazpen geografikoa eta Estatu aurkariek osatzen zuten mosaiko bat besterik ez baitzen.  ETC-literatura, saiakera   Zer da nazioa?, Ernest Renan (Esteban Antxustegi), EHU - Limes bilduma, 2004

Haien gidatzeko besaulkiaren ondoan, beste bi eserleku bazeuden, haiekin solas egiteko ezarrita zeundenak, adierazpen geografiko guztiak entzuteko parada ematen zigutenak eta batez ere goiko saltsatik aparte egoteko aukera noizean behin baliatzen genituenak.  ETC-literatura, saiakera   Oroitzirriak, Xabier Soubelet, Maiatz, 2006

Izan ere, Nafarroan atzeman egin ziren behi eroen kasu batzuk, nahiz eta bat ere ez izan Adierazpen Geografiko Babestuan erregistratua.  ETC-literatura, saiakera   Baserri biziari eusteko lanak, Jose Anjel Aldai Txalaparta, 2017

Euskal Okela, Eusko Labelaren bereizgarria izateaz gain, adierazpen geografiko babestu (AGB) moduan onartua dago jatorri deiturei buruzko Europako araudiaren esparruan.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2014-06-06

Nafarroako sor-markako ardoak ekoizten dituzten herriak Espainiako Mahastiak adierazpen geografikoan sartzea erabaki du Nafarroako Gobernuak, lehiarako gaitasuna handitzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2006-08-16

1988. urteaz geroztik egiten dituen neurketetan Tuterako Orburua izeneko Babesturiko Adierazpen Geografikoak ez du halako kopururik ikusi.  ETC-prentsa   Berria, 2006-09-02

Gernikako Piperra sor-markak beharrezko lege babesa izango du hemendik aurrera Europa osoan, adierazpen geografiko babestua izatea lortu baitu.  ETC-prentsa   Berria, 2010-12-11

Zainzuriak biltzeko kanpaina amaitu berri da Nafarroan, eta Nafarroako Zainzuriaren Adierazpen Geografiko Babestua elkartea? gustura? gelditu da jasotako uztarekin.  ETC-prentsa   Berria, 2013-08-10

Adierazpen Geografiko Babestua duten produktuek ez dute izen bereko lehiakiderik izango Japonian.  ETC-prentsa   Berria, 2017-07-07

Aurreko artikuluko zigor berberak ezarriko zaizkio, baimenik gabe, nahita eta legez babesturik dagoela jakinda, ekonomia-trafikoan sor-marka edo adierazpen geografiko bat erabiltzen duenari.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zigor Kodeari buruzko Lege Organikoa, IVAP/IZO, 2004

Jatorri deituretan, deitura espezifikoetan edo adierazpen geografiko babestuetan sartzen diren produktuen izakinen kopuru-edukiera eta ekintza osagarriak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru Legea, Nafarroako Parlamentua, 2009

Adibide argiena jatorri-deiturak, adierazpen geografiko babestuak edo bermatutako ohiko egitea izango lirateke. ETC-zientzia, zuzenbidea   Elikagaien segurtasuna eta kalitatea XXI. mendean, Olaia Martinez / Inaki Etaio, UEU, 2012

13 adierazpen logiko (corpusean ez dago; ETCn 18 agerraldi)

Hautatu-proiektatu-konbinatu kontsultetan, erregela orokorra da kontsultaren adierazpen logikoan TRUE ematen duten tupla-konbinazioak bakarrik hautatuko direla.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Datu-base sistemak, Askoren artean, EHU, 2009

Adierazpen logiko baten sinplifikazio sistematikoa egiteko, honako pauso hauek eman behar dira:  ETC-zientzia, zuzenbidea   Elektronika digitala, Askoren artean, EHU, 2010

Matematikak berezko dituen sinboloak agertu arren, teoremen frogetan eta idazkeran oso mugatua da adierazpen logiko-formalaren erabilera; horretan ere nabaria da aurreko testuekiko aldaketa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 83 zbk., UEU, 2012 - urria-abendua

Hemen, ekintzaren aldagai logikoa ezin da adierazpen logiko sinple batekin erakutsi, baizik eta denboragailu operadorearekin.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Automatismoak eta kontrola, Askoren artean, Elhuyar / UEU, 2014

Mota honen balioak adierazpen logikoa da, hala nola, "True" edo "False". ETC-entziklopedia   Haskell (programazio lengoaia) Wikipedia

14 adierazpen matematiko

Funtsezkoa da haien zeregina: haiei esker, anbiguotasunik gabe idatz daitezke adierazpen matematikoak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 309. orr.

-Batuketak, kenketak, biderketak, denetik, eta oso litekeena da gainera, adierazpen matematikorik ez duten beste funtzio batzuk ere izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

15 adierazpen perpaus

Osagai-egitura eta atal formaldatzailea biltzen dituen gramatikarik errazena eratzen saiatzen garenean, ingeleserako, muinean adierazpen perpaus, soil, aktiboak aurkitzen ditugu (izan ere, ziurrenik hauetariko talde mugatu bat), eta gainerako perpaus guztiak formaldakitzat deskriba daitezke besterik gabe.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 115. orr.

16 adierazpena egin

Orain dela hiru urte Euskalduna jauregian izan zen Euskaltziandiaren azken biltzarrean, euskalkien inguruko mahai-ingurua antolatu genuen, eta arrakastatsua izan zela ikusita, Jagon sailak adierazpena egiteko konpromisoa hartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Agurtu egiten zaio berorri, Presidente jaun eta Antso Jakitunaren Testamentuaren Albazea: abuztuaren 13ko berorren eskutitza hartu izanaren adierazpena egiten diot; delako hori irakurri, hausnartu eta barneratu egiten dut, eta kablez hartu nituen instrukzioekin bat, ez-ikusia egiten dut, Luis Ortuzarri buruz berorrek esaten duenaz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 117. orr.

Legebiltzarrak adierazpena egin eta gero, Batasunak alde egin zuen Parlamentutik, eta indar korrelazioa eskuina aldera mugitu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Sinn Feinek duela aste batzuk ohartarazi zion Batasunari IRAk atzo eginiko adierazpena egingo zuela.  Berria - Harian   2005-07-29

17 adierazpenezko perpaus (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Starren behartuta geunden adierazpenezko perpaus labur soilak idaztera.  ETC-literatura, saiakera   Itzuliz usu begiak, Anjel Lertxundi, Alberdania, 2019

Literatura-tradizioaren arabera, adizkera alokutiboak adierazpenezko perpaus nagusietan erabili behar dira, ez mendekoetan. ETC-entziklopedia   Hitano, Wikipedia

18 aurpegi adierazpen (corpusean ez dago; ETCn 39 agerraldi)

Aurpegi adierazpena pertsona edo animalia batek aurpegiz, zehazkiako begiak, ezpainak, sudurra, bekokia eta masailak erabiliz egiten dituen imintzio eta keinu bidezko adierazpen eta hitzik gabeko komunikazioa da.  ETC-entziklopedia   Aurpegi adierazpen, Wikipedia

Emozio baten aurpegi adierazpena sentitzen duenarekin bat ez egin ahal duela badaki.  ETC-prentsa   Berria, 2009-11-24

Pertsonaia nagusiek txalogarri dihardute, indar eta erritmo handiz, arnasestuka, aurpegi adierazpenei eta gorputz higidurari oreka bikainean eutsiz.  ETC-prentsa   Berria, 2011-05-24

30 zentimetrora, umeek ongi xamar bereizten dituzte aurpegi-adierazpenak, baina ez aurpegia bera.  ETC-prentsa   Argia, 2015-07-12

Harreman sozialetan dute gabezia sindromea duten pertsonek: adibidez, hitzik gabeko komunikazioko jarreretan: "Ikusmenezko hizkeran, aurpegi adierazpenean, gorputz adierazpenean eta abar".  ETC-prentsa   Berria, 2017-09-23

Elkar arteko begiradei esker nola doan haurra ikasten munduari arreta jartzen; zaintzailearen aurpegi-adierazpenaren bidez nola doan bereganatzen bai hizkuntzaren sinboloa bai bestearen aldarte emozionala ere.  ETC-literatura, saiakera   Aho bete amets, Yolanda Arrieta, Denonartean, 2016

Bekatu larriagoa da besteenganako mesprezua erakustea zeinu batzuen bitartez, hala nola, ekintza, hitz, aurpegi-adierazpen, barre-algara eta bestelako irainen bitartez.  ETC-literatura, saiakera   Gizakiaren eta herritarraren eginbeharrak, lege naturalaren arabera, bi liburukitan. Testuak, Samuel Pufendorf (Andres Urrutia), Jakin irakurgaiak, 2007

Hala, gure komunikazioaren parte handi bat keinuka, buru-makurka edo aurpegi-adierazpenekin bideratzen genuen.  ETC-literatura, saiakera   Gorilak, Dian Fossey (Koro Navarro), Pentsamenduaren Klasikoak, 2009

Zer egin argazkiekin: aztertu pertsonak pairatu dituen itxura-aldaketak (sudurra, begiak, ahoa, aurpegia, aurpegi-adierazpena, gorpuzkera, postura eta abar).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Garapen psikologikoa helduaroan eta zahartzaroan, Izarne Lizaso, Luixa Reizabal, UEU, 2011

Ikusmen kontaktuan, aurpegi-adierazpenetan, gorputz-jarreren eta keinuen bidez komunikatzeko arazoak dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nortasunaren nahasteen etiologia eta tratamendua, Mikel Haranburu, Marian Soroa, Joana Esteve, Nekane Balluerka, Arantxa Gorostiaga, UEU, 2011

19 gene adierazpen

Harrezko, ikertu nahi nuena zera zen: ea bakterioen baitako gene-adierazpenaren erregulazioan atzemandako printzipioek zer neurritan funtzionatzen zuten organismo konplexuetan; enbrioi-garapenean zehar, kasurako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 71. orr.

20 gerra adierazpen

Bizirik iraun zuten kooperatibako langileek "gerra adierazpena» egin zioten Estatuari: gerrilla sortu zen.  Berria - Mundua   2004-05-27

21 gorputz adierazpen

Etenaldi horretan Peter Roberts mimoarekin gorputz adierazpenari buruzko ikastaroa egin zuten, beste ikastaro batzuekin batera.  Berria - Kultura   2004-11-25

Goizean goizetik bertso gosariak, hitzaldiak Bolognako prozesua, Euskal Ikasleen Eskubide Karta, Euskal Herriko Historia..., tailerrak dantza, txalaparta, sexualitatea, gorputz adierazpena..., jolasak eta bideo emanaldiak izan ziren, besteak beste  Berria - Harian   2005-10-13

"Gorputz adierazpena eta keinu hizkuntza lantzen ditugu; batetik, haur gorren ikaskideek keinu hizkuntza ikasteko eta bestetik, komunikatzeko ez direla bi hizkuntza behar uste dugulako», nabarmendu du Ulertuzeko teknikari Amagoia Osinaldek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

22 idatzizko adierazpenaren nahasmendu (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Idatzizko adierazpenaren nahasmendua ideiak idatziz adierazteko gaitasunen eskasia ezaugarritzat duen ikaskuntzaren nahasmendua da, ez adimen-urritasunak ezta eskolatze urriak ere azaldu ezin dezaketena. ETC-entziklopedia   Idatzizko adierazpenaren nahasmendu, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adierazpen askatasuna (141); adierazpen askatasuna bermatzeko (5); adierazpen askatasuna eta (21); adierazpen askatasuna urratzen (4); adierazpen askatasunak (12); adierazpen askatasunarekin (4); adierazpen askatasunaren (113); adierazpen askatasunaren alde (10); adierazpen askatasunaren aldeko (18); adierazpen askatasunaren aurkako (20); adierazpen askatasunaren eta (12); adierazpen askatasunaren izenean (5); adierazpen askatasunaren kontrako (4); adierazpen askatasunari (22); adierazpen askatasunari buruz (4); adierazpen askatasunaz (4); adierazpen askatasunerako (5); adierazpen askatasunerako eskubidea (4); adierazpen askatasunik (7); adierazpen asko (6); adierazpen bat (46); adierazpen bat egin (4); adierazpen batean (4); adierazpen batek (7); adierazpen baten (12); adierazpen baten bidez (5); adierazpen bateratua (16); adierazpen batzuen (7); adierazpen batzuetan (9); adierazpen batzuk (13); adierazpen batzuk egin (4); adierazpen bera (6); adierazpen bezala (4); adierazpen edo (5); adierazpen egin (7); adierazpen eta (47); adierazpen eta informazio (7); adierazpen gisa (6); adierazpen gogorrak (15); adierazpen gogorrak egin (11); adierazpen guztiak (16); adierazpen guztien (4); adierazpen haiek (5); adierazpen haien (4); adierazpen hau (20); adierazpen hauek (28); adierazpen hauek egin (11); adierazpen honek (5); adierazpen honetan (14); adierazpen honetan jasotako (6); adierazpen hori (35); adierazpen hori ez (4); adierazpen horiei (6); adierazpen horiek (161); adierazpen horiek atzo (5); adierazpen horiek egin (10); adierazpen horiek egiten (7); adierazpen horiek ez (6); adierazpen horiek guztiak (6); adierazpen horiekin (12); adierazpen horien (11); adierazpen horien harira (5); adierazpen horietan (4); adierazpen horrek (21); adierazpen horrekin (9); adierazpen horren (12); adierazpen horretan (7); adierazpen hura (5); adierazpen instituzional (7); adierazpen instituzional bat (6); adierazpen instituzionala (24); adierazpen instituzionala irakurri (4); adierazpen instituzionala onartu (5); adierazpen instituzionalaren (4); adierazpen ofiziala (5); adierazpen ofizialik (4); adierazpen perpaus (4); adierazpen politiko (10); adierazpen politiko bat (4); adierazpen politikoa (12); adierazpen politikoak (12); adierazpen predikatibo (8); adierazpen predikatiboa (4); adierazpen predikatiboak (8); adierazpen publiko (4); adierazpen publikoak (5); adierazpen publikorik (5); adierazpen ugari (6); aldeko adierazpen (11); aurkako adierazpen (5); azken adierazpen (4); baina adierazpen (14); baina adierazpen horiek (4); baita adierazpen (4); baten adierazpen (16); bere adierazpen (10); beste adierazpen (6); bezalako adierazpen (4); bi adierazpen (14); bi adierazpen predikatibo (6); buruzko adierazpen (15); da adierazpen (20); da adierazpen askatasuna (4); da adierazpen askatasunaren (4); dago adierazpen (4); den adierazpen (7); diote adierazpen (4); diren adierazpen (8); ditu adierazpen (10); ditu adierazpen horiek (5); dituen adierazpen (9); du adierazpen (8); duen adierazpen (6); dute adierazpen (9); duten adierazpen (6); edo adierazpen (9); edozein adierazpen (5); egin ditu adierazpen (5); egin zituen adierazpen (50); egindako adierazpen (24); eginiko adierazpen (15); eskubideen adierazpen (4); eta adierazpen (100); eta adierazpen askatasuna (17); eta adierazpen askatasunaren (17); eta adierazpen horiek (5); ez da adierazpen (5); hainbat adierazpen (6); haren adierazpen (4); honako adierazpen (4); horren adierazpen (10); inguruko adierazpen (4); kontrako adierazpen (8); kultur adierazpen (5); legebiltzarrak adierazpen (4); maitasun adierazpen (4); onartutako adierazpen (5); zen adierazpen (4); zenbait adierazpen (8); zituen adierazpen (53); zituen adierazpen horiek (49); zuen adierazpen (7)

adierazpena aurkeztu (5); adierazpena da (24); adierazpena dela (7); adierazpena den (4); adierazpena egin (10); adierazpena ere (8); adierazpena eta (13); adierazpena ez (14); adierazpena irakurri (7); adierazpena irakurri zuen (5); adierazpena izan (9); adierazpena izan zen (5); adierazpena kaleratu (5); adierazpena kaleratu zuen (4); adierazpena onartu (5); adierazpena sinatu (9); adierazpena sinatu zuten (5); adierazpenak arbuiatu (6); adierazpenak berretsi (6); adierazpenak berretsi zituen (4); adierazpenak dira (23); adierazpenak direla (6); adierazpenak egin (95); adierazpenak egin ditu (8); adierazpenak egin dituzte (6); adierazpenak egin eta (7); adierazpenak egin zituen (39); adierazpenak egin zituzten (7); adierazpenak egitea (11); adierazpenak egiteko (7); adierazpenak egiten (17); adierazpenak ekarri (5); adierazpenak ekarriko (4); adierazpenak ematen (7); adierazpenak ematen zizkidan (5); adierazpenak entzun (7); adierazpenak entzunda (6); adierazpenak ere (27); adierazpenak eta (19); adierazpenak ez (15); adierazpenak gaitzetsi (5); adierazpenak gezurtatu (4); adierazpenak gogor (4); adierazpenak izan (12); adierazpenak izan ziren (4); adierazpenak jaso (7); adierazpenak jasotzen (6); adierazpenak kontuan (4); adierazpenak kritikatu (13); adierazpenak kritikatu zituen (5); adierazpenak zirela (4); adierazpenak zirela eta (4); adierazpenaren arteko (4); adierazpenaren eta (4); adierazpenaren sinatzaileek (4); aldeko adierazpena (9); aldeko adierazpenak (10); aldeko adierazpenak egin (5); antzeko adierazpenak (11); antzeko adierazpenak egin (8); aurkako adierazpena (4); aurkako adierazpenak (13); aurkako adierazpenak egin (6); aurrean adierazpenak (4); azken adierazpenak (9); bartzelonako adierazpena (7); bartzelonako adierazpenaren (7); batasunaren adierazpenak (5); baten adierazpena (13); baten adierazpena da (5); baten adierazpenak (5); bere adierazpenak (11); bolognako adierazpenak (15); bolognako adierazpenaren (5); boloniako adierazpenak (6); buruz egindako adierazpenak (4); buruzko adierazpena (8); buruzko adierazpenak (6); dio adierazpenak (5); diren adierazpenak (7); ditu adierazpenak (7); dituen adierazpenak (9); dituzten adierazpenak (6); doluminen adierazpena (6); duen adierazpena (5); dute adierazpena (6); duten adierazpenak (8); duten adierazpenak egin (4); egin adierazpenak (4); egin ditu adierazpenak (6); egin dituen adierazpenak (7); egin dituzten adierazpenak (4); egin zituen adierazpenak (74); egin zituzten adierazpenak (6); egindako adierazpena (10); egindako adierazpenak (100); egindako adierazpenak dira (11); egindako adierazpenak ere (9); egindako adierazpenak kritikatu (5); eginiko adierazpena (5); eginiko adierazpenak (44); eginiko adierazpenak ere (6); eta adierazpena (8); eta adierazpenak (13); etaren adierazpena (11); etaren adierazpenak (5); geneen adierazpena (4); gisa horretako adierazpenak (6); gorputz adierazpena (5); gure doluminen adierazpena (6); halako adierazpenak (7); haren adierazpenak (13); herenegun egindako adierazpenak (6); honako adierazpena (4); horrelako adierazpenak (11); horren adierazpena (4); horren adierazpenak (5); horretako adierazpenak (8); inguruan egindako adierazpenak (10); inguruko adierazpenak (7); kontrako adierazpenak (11); kontrako adierazpenak egin (5); lehen adierazpena (5); lehen adierazpenak (5); lekukoren adierazpenak (4); maitasun adierazpenak (8); ministroak egindako adierazpenak (4); ministroaren adierazpenak (4); onartutako adierazpena (5); otegiren adierazpenak (7); p adierazpenak (4); presidentearen adierazpenak (6); puntuko adierazpena (4); sanzen adierazpenak (4); z adierazpena (4); zapateroren adierazpenak (4); zituen adierazpenak (77); zituzten adierazpenak (9); zuen adierazpena (9); zuten adierazpena (4); zuten adierazpenak (5)

adierazpenean eta (4); adierazpenei buruz (4); adierazpenei erantzun (25); adierazpenei erantzun die (4); adierazpenei erantzun nahi (4); adierazpenei erantzun zien (13); adierazpenei erantzunez (9); adierazpenei erantzuteko (4); adierazpenei ere (4); adierazpenek ere (4); adierazpenek ez (17); adierazpenek ez dute (9); adierazpenekin bat (4); adierazpenen arabera (25); adierazpenen artean (4); adierazpenen atzean (4); adierazpenen aurka (4); adierazpenen bat (7); adierazpenen bidez (5); adierazpenen harira (16); adierazpenen haritik (4); adierazpenen ildotik (4); adierazpenen inguruan (5); adierazpenen ondoren (13); adierazpenen ostean (6); adierazpenetan ere (5); adierazpenetan esan (9); adierazpenetan esan zuen (5); adierazpenetan esan zuenez (4); adierazpenetan ez (4); adierazpenik egin (75); adierazpenik egin nahi (28); adierazpenik egingo (6); adierazpenik ez (9); adierazpenok atzo (10); adierazpenok donostian (4); adierazpenok donostian egin (4); adierazpenok egin (7); adierazpenok zapaterok (4); atzo egindako adierazpenetan (16); atzo eginiko adierazpenetan (7); aurrean egindako adierazpenetan (8); bere adierazpenetan (13); berriari egindako adierazpenetan (8); berriari eginiko adierazpenetan (5); buruzko adierazpenik (7); ditu adierazpenok (9); dituen adierazpenek (5); dituzten adierazpenen (4); du adierazpenik (8); du adierazpenik egin (6); egin ditu adierazpenok (8); egin dituen adierazpenek (4); egin zituen adierazpenei (4); egin zituen adierazpenetan (10); egin zituen adierazpenok (72); egindako adierazpenean (4); egindako adierazpenei (38); egindako adierazpenei erantzun (11); egindako adierazpenek (29); egindako adierazpenekin (11); egindako adierazpenen (41); egindako adierazpenen arabera (14); egindako adierazpenen harira (9); egindako adierazpenen ondoren (4); egindako adierazpenengatik (9); egindako adierazpenetan (147); egindako adierazpenetan esan (8); eginiko adierazpenei (21); eginiko adierazpenei erantzun (9); eginiko adierazpenek (8); eginiko adierazpenekin (4); eginiko adierazpenen (5); eginiko adierazpenengatik (6); eginiko adierazpenetan (55); egunkariari egindako adierazpenetan (10); eta adierazpenen (7); euskadiri egindako adierazpenetan (6); ez du adierazpenik (8); ez zuen adierazpenik (18); ez zuten adierazpenik (10); herenegun egindako adierazpenei (5); herenegun egindako adierazpenetan (4); inguruan adierazpenik (4); inguruan adierazpenik egin (4); inguruko adierazpenik (7); inguruko adierazpenik egin (6); inolako adierazpenik (10); inolako adierazpenik egin (9); irratian egindako adierazpenetan (5); kultur adierazpenek (4); lehen adierazpenetan (6); ondoren egindako adierazpenetan (4); ostean egindako adierazpenetan (6); ostean eginiko adierazpenetan (4); osteko adierazpenetan (5); telebistan egindako adierazpenetan (4); zituen adierazpenei (4); zituen adierazpenetan (10); zituen adierazpenok (79); zituen adierazpenok zapaterok (4); zuen adierazpenik (19); zuen adierazpenik egin (16); zuten adierazpenik (10); zuten adierazpenik egin (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus