Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sartu omen zen ba Don Kijote Toboso ondoko zuhaizti hartan, eta artadi edo baso hartan bere burua gorde zueneko, berehala hirira bihurtzeko agindu omen zion Santxori. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.
Gaurko baserria (bi esne-behi, bi zekor, astoa, sei oilo, bi oilar, arbi-saila, hiru belaze, hektarea erdia artadi, ortu txikian berrogei tomate, hirurehun letxu, ehun leka-makila, perrexil txorta eta txerri txiki bat) iraupenekoa da, XVI. mendeko gorabeherei zegokiena. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.
Segurutik joko nuke nik hori, meta ostean edo pinudian edo artadian jarduna zela behin baino gehiagotan, gu ez bezala. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 72. orr.
Abram Mamre amortarraren artadian bizi zen, eta Mamreren anaia Exkol eta Anerrekin hitzarmena egina zuen. Elizen arteko biblia Has 14,13
Egun hartan, elgeak udalatu zituzten eta handik laster nork bere artadia hazten mirets zezakeen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.
Antzerako ohiturak bazituzten Palestinan bertan ere, Hebrongo artadian-eta: garaitsu berean eta debeku bertsuekin, hala arropari eta sexualitateari buruzkoak nola imajinak garbitzekoak ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 198. orr.
Lantzakadaz zulatu zioten alderik alde bular aldea eta bihotza, eta gero artadian utzi zuten zakur bat bezala hilik, putre eta saien bazka. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 191. orr.
Naturarik ederrenaren erdian eta baratze ederrenaren erdian, aldakaraino iristen zaizkizun tomate sailen erdian, goldea urtean bitan pasatzen den artadien artean, beirarik, aterik, sabairik, biztanlerik gabeko etxe bat ikusten duzu ezustean. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 95. orr.
Ardiak eskapatuko zirena, ondoko artadietan desagertzeko? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 160. orr.
Ikerkuntza arloari dagokionez, Aralarren, Arditurrin, Artikutzan, Aizkorrin, Orgin eta Gipuzkoa nahiz Nafarroako hainbat artaditan egin du lan sail honek azkenaldian. Berria - Kultura 2004-05-27