Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adierazmolde iz adierazteko modua.

Dardarazko duda bat zuen orain, izu-laborrizkoa zirudiena, adierazmoldearen ezaugarri nagusia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 47. orr.

Modu berezian baina beti modu berean erabiltzen diren adierazmolde horiek.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 184. orr.

Elipsi eta adierazmolde hunkigarriak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Ahotsa bat-batean aldatzen zitzaion, ezin erabaki dardarti batetik (haren bizitasunak erabat sorgortua zirudienean), trinkotasun indartsu moduko batera, adierazmolde bortitz, astun, presagabe, eta soinu-hutsera, ebakera gutural, bizigabe, orekatu, eta ezin hobeto modulatura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 37. orr.

Lekukoak esandakoaren interpretazio gaizto bat baino ez da L'Etoileren adierazmolde orokorra.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 157. orr.

Ahozko adierazmoldearen eta idatzizkoaren arteko aldeak, aintzat hartzeko modukoak izanik ere, ez dira jeneralean uste den bezain sakonak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 158. orr.

Horiek beren idatzietan sentimendu handiko mistika kristozentriko bat adierazten zuten, eta neurri handi batean profetiko-bisionarioa zena, bere adierazmolde biziki poetikoan Minnesangaren eragina nabari zuena, hau da, Erdi Aroko gorteko zaldunen lirika amodiozkoarena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Kode Zibilean ditugu garai honetako lege euskarri nagusiak eta oinarri gorenak, segurtasun juridiko delakoaren adierazmolderik bikainenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 10. orr.

Kultur adierazmolde bakoitzari egozten zaizkion ezaugarriak eta ondorioak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 160. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus