Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da nabarmenduko, beraz, Espainiako Erregina Errejentaren bularra Donostiako Santa Maria elizako tribunako antepetxo gorrian, baina halanbe abaniko astinduek eragiten duten harrabotsa dateke funtzio eder hau arruntu egiten duen gauza bakarra. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 164. orr.
Filmegintzan berean, azken aldi honetan egin diren lanak ez dira horren interesgarriak; fotogenia lausotu, arruntu egin da gehienbat, formula estereotipatuetan finkaturik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 289. orr.
Dekoratua, berriz, germaniar kutsua lortu nahi zuen hortik horrako jator ukitu batez arruntua. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 214. orr.
Halatsu arestiko krisi eta dekadentzia diskurtso nahinon arruntuan ere, V. Pareto eta G. Mosca-k, R. Michels-ek, nolabait Max Weber-ek berak, bere "buruzagi karismatikoarekin", gizartearen biltzeko eta artikulatzeko eliteen noraezeko rola erremarkatzen zuten. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.