Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrunt (ETCn 46.417 agerraldi) 1 izond inolako berezitasunik ez duena, ohikoa; nolakotasun apalekoa; gaitzesgarria.

-Ikusi berri duzuena ez da jainkozko mirakulua, edonork egin dezakeen gauza arrunta baino.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 10. orr.

Lerro horiek irakurtzean iduritu zait bi ikuspegi arrunt kontrajarri badirela gure kasuan eta, biak berdin kaltegarriak baitzaizkit, nahi nituzke bi hitzez argitu:  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.

Jende arruntarentzat zintzo eta zuhur esan nahi du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 20. orr.

Gainerako soinu arruntekiko ezberdina zirudien soinu batek atezuan jarri zituen biak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.

Azken batean, erran nuen neure kolkorako, hura etxe arrunt bateko soto arrunta zen, ez nire irudimen asaldatuak marraztu zuen labirinto arriskuz josia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 85. orr.

Emakumezkoak etxekoandre arrunt baten itxura zeukan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 43. orr.

Liburuekilako adiskidantzak bete dizkit bazterrak, altzari arruntetan jarri ditut idazki maiteak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

"Ribaforadako Udalak, 1997ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkura arruntean, ondotik ematen diren ordainarazpenak onetsi zituen erregelamenduzko quoruma zuela".  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 33. orr.

Horregatik ez zenuen desiratzen izadi-mundu hartako beste izaki txiki eta arrunt bat izatea baizik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 18. orr.

Gizona txakurrak irudikatzen zuen, ez merkatari batek, ez opera ikusle batek, txakur batek baizik, txakur arrunt batek, handi nahiz txiki, beltz nahiz zuri.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 12. orr.

Oinarri horiek egunerokoak ditugu aldiotan ere eta edozein legelarirentzat ezinbestekoak, lege jorraketa arruntean nahiz goi mailako ikerketan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

Besteak amonaren etxean geratuko dituk lotan - erantzun zidan, hiru haurrek etxetik kanpora gaua pasatzea gauzarik arruntena balitz bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.

Walkman arrunt baten tankerako zerbait, eta zenbait gailutxo txiki.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 137. orr.

Hegaldi arrunt bat, aurretik egindako zientoa bezalakoxea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Hilabete luzez egon zitekeen kale arrunt batengatik interesaturik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 51. orr.

Gaixotasun baten moduan etorri da, ez ordea ziurtasun arrunt baten gisa, ez ebidentzia baten gisa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 29. orr.

Nire arruntago bat jantzi zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

Lehertu egiten nintzen nire gurasoek eraikin arrunt harro horien aurrean esaten zituztenekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 223. orr.

-Ez duk abizen arrunta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 129. orr.

Kementsuarena egin beharra nuen: ondo nago, benetan, ez nago obsesionatuta, askotan gertatzen dira horrelakoak, niri tokatu zait, bale, ez du aparteko garrantzirik, istripu arrunt baten moduan hartu behar duzue nik hilketa ikusi izana, orain ez zaitezte pasa...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.

Ez dut atzera bueltarik; errua nirea da, edozein gorabehera arruntaz hitz egiten hasi beharrean, liburua seinalatzeagatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 182. orr.

Etxe arrunt batean bizi ziren, ordea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.

Gizaki arruntok biharamuna esaten diogu sentipenen batura honi, edo ajea, edo erresaka, edo bestondoa, edo zakurzuria, edo astelehena, asteazkena eta zergatik ez: ostirala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 129. orr.

-Menditarren artean zure ederraren lorea zimeldu behar bada, berdin zimelduko da senartzat zaldun arrunt bat edo errege bera hartuta - erantzun zion ordura arte Nuñorena egiten ari zen Antsok.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 162. orr.

Haatik, ateraldi xelebrearen nondik norakoa ulertzeko, Q-boat edo Q-ontzi zeri-eta Lehenengo Mundu Gerran militar zereginetarako erabiltzen ziren itsasontzi arruntei esaten zitzaiela argitu behar da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

Ez ote daukat osabaren bat basakeriara itzulia Suez-etik ekialderantz, kortxozko kaskoa buruan, jodhpur-ak oinetan eta mingostasuna ezpainetan, zuhaitz genealogikoetako fruitu ustela izaten diren pertsonaia arrunt horietarik: adaxka gazte, poeta apostata, ohorez, susmoz eta oroimenez beteriko desohoratuak...?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.

Afari arrunta egin genuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 65. orr.

Indusketa arrunt bat".  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 128. orr.

Edozein modutan, sekula karikaturaren gehiegikerian erori gabe halako estilizazio markatu bat nabari da, laburrean kontzentraturiko gertakari ez-arrunten pilaketak eragina, besteak beste.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

Marrazki eta argazki nahasketa batez eginak dira diapositibak, gizaki arrunt, anonimo eta batez besteko baten gorabeherak kontatzen dituztenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 80. orr.

Aterkiaren ardatzera hurbilduko naun edonola ere, eta orduan ukabilak neskaren izterraren higidura hartu du mahonezko galtzaren eta oihal arrunteko gona eta azpigonaren gaindi, bostekoa estutzerakoan hartu dinadana baino taupada beroagoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 100. orr.

Auto arrunt batekin, galdu egiten duzu lan astunaren osagaia, eta esperientziaren osotasunerako ezinbestekoa da osagai hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.

Hitz-lau arruntetik neurtitz berezirainoko gradu guztiak aurki baitaitezke obran, ñabartasun hori ere nolabait gordetzen ahalegindu gara.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 14. orr.

Baina intelektual edo adituen lanbidea ezingo zen estimatu, herriko jende arrunta jakin-gose egon izan ez balitz, eta ikasteko premia bizia sumatu izan ez balu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.

Aitzitik, zakur arruntari burua libre izatea atsegin zaio, belarriak txut-txutik erne eduki eta inguruetan zer jazotzen  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 146. orr.

Hamabost bat minutuko ibildibea zegoen oinez Gaizkaren etxeraino, eta bidean mintzagai arruntak jorratu zituzten, buruan bestelako ideiak izan arren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 73. orr.

Eszena oso arrunta izan zen, hutsala.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 99. orr.

Ikaragarri zaila da, ordea, mundu honetan hain ugariak diren gizaki arrunt horien potreta pintatzea: itxuraz oso antzekoak dira denak, eta adi-adi begiraturik soilik atzemango dizkiezu berez sumatzerik ez dagoen berezitasun ugari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Arrunt arrunta da gure bizitza arrunta: betiko gauzak betiko moduan egiten ematen ditugu egunak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 25. orr.

Abentura hauetako heroia gu soldaduskan bezala mintzatzen da, ahalik modu arruntenean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 7. orr.

2 (predikatu eta adizlagun gisa)

Ordea, autore honen obra, Marxenarekin gertatu den bezala -eta baita Keynes berarenarekin ere, beste maila batean izan arren-, oso arrunt bilakatu da, eta ñabardurak galdu ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.

Badaude urruti-mina ekarri edo haurtzaroa gogoratzen digutenak eta seguru asko egongo dira hilketa gertakari ezdeus eta arrunt bihurtzen duten lekuak ere, baina gu bizi ginen herriak ez zuen horrelakorik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

Durani hain arrunt egiten zitzaion gerra eta hain zitzaion erraza hura ikastea eta ulertzea, xakerako jaio den umeari xakean egitea zaion bezain erraza".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 163. orr.

3 adlag oso, guztiz, zeharo.

Chirac-ekin arrunt ados Irakiari etzaiola gehiagoko arrazoinik gabe gerlarik egin behar.  Herria   2003-02-27

Auzia arrunt samindu da, hiruetan-hogoi bat mariñelek bahitu dutelarik“ Pascal-Paoli” untzia, etxe horren handienetarik batto.  Herria   2005-10-06

Eta orain arrunt bestelako bizi bati jarri behar gara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 43. orr.

Ez al da hau guztia arrunt magikoa (badakizu, bide batez, "-gi-" hori "gizarte" hitzekoa bezala ahoskatu behar duzula)?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 27. orr.

Zutabeen izenburuak arrunt diferenteak dira, eta gaiak, printzipioz behintzat, ildo ezberdinetatik abiatzen dira.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 31. orr.

Batzuetan arrunt zozotua dagoela irudi du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 76. orr.

Bertan, kremaz, margoz eta hamaikatxo edertasun flaskoz arrunt betea zegoen apal bateko hortzetako eskuila bati heldu, alboko pasta zabaldu eta ahoan sartu zuen zuzenean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

Hala, gauzak arrunt aldatu zaizkigu urte gutxian.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 17. orr.

Nolanahi ere, adoleszentearen antzeko begitandu zait Perurena halakoetan gehienetan ("inozente" esaten du berak bere buruaz), ñabarduraren etsai eta arrunt manikeo bere sentimentu txuribeltzetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Lurrean ukitu eta neurtu zitekeenarekin arrunt etsita, Ingalaterrako jakintsuen jakituriaz desengainatuta, erlijioak eta politikak eskain zezaketenarekin nazkatuta, Lurrean ukitu eta neurtu ezin denaren bila abiatu zen, aingeruen hizkuntza entzun, ulertu, aditu eta deszifratzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 54. orr.

Halaber erreparatu behar da, pozaldigaraian erraz eta arin den bezala ordubete osoa kontenplatzen egotea, hala arrunt zaila dela lehorraldian betetzea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.

Gogait da, arrunt.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 50. orr.

-Maitagarri arrunt samarra da - azaldu zuen Peterrek, barkamena eskatuz bezala -.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 58. orr.

8 Atole: arto egosia uretan nahiz esnetan urtuz egindako edari bat, arrunt erabilia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.

Gerrian pistola handia ageri zuela, sonbrerua belarrietaraino, bibote gorriko polizia arrunt lodi batek eskuarekin aurrera keinua egiten zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

Arrunt liluraturik zeudelarik mutikoak, edari bitxi bezain goxo bat eskaintzen zien eta lekuan berean gelditzen ziren zanpez lo.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 28. orr.

4 argi arrunt

Gero, lehenbiziko irudia filtro gorri batetik proiektatzen zen, eta bigarrena, berriz, argi arruntez, filtrorik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Ba ote zitekeen (nire lagun Kevin Halliganek iradokitzen zuenez) begi-lausoak kentzean -hamarkadatan hain erretina ahulak apika babestu zizkioten begi-lauso haiek kentzean- hilgarri gertatzea Virgilentzat eguneko argi arrunta; erretinak erabat erretzea, alegia? Esan ohi da erretinako beste arazo batzuk dituztenei -makularen endekapena adibidez-, izugarri jasanezina zaiela argia -ultramorea ez ezik, uhin-luzera guztietako argia-, eta balitekeela argiak erretinen endekapena azkartzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

5 demanda arrunt (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Judizio arruntean, ordea, demanda arrunta edo betea da, auzia erabat aurkezten delako.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozedura Zibileko Lege berria Bilduma, Iñaki Esparza, Eleria / Eusko Ikaskuntza, 2001

Legeak ez du eskaria arrazoitzea edo idatziz aurkeztea eskatzen, ezta demanda arrunterako ezarritako formalitaterik ere; legeak eskaria inprimaki edo formulario bidez aurkezteko aukera dagoela besterik ez du esaten.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Prozesu zibil bereziak, Katixa Etxebarria, Josune Perez, Alberto Saiz, Ixusko Ordeñana, UPV/EHU, 2008

Deskribatutako demanda, demanda arrunta da, baita osoa deitua. ETC-zientzia, zuzenbidea   Bake-justizia: udal mailako justiziaren nondik norakoak, Ixusko Ordeñana, UEU, 2011

6 ekuazio diferentzial arrunt (corpusean ez dago; ETCn 69 agerraldi)

1695ean Jakob Bernoullik Bernoulliren ekuazio diferentziala proposatu zuen, y' P (x) y=Q (x) y^n formako ekuazio diferentzial arrunta.  ETC-entziklopedia   Ekuazio diferentzial, Wikipedia

Hori eginda, 9.89 ekuazio diferentzialak beste hiru ekuazio diferentzial arrunt eman ditzake.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kimika fisikoa, Askoren artean, EHU, 2006

Hori lehen mailako ekuazio diferentzial arrunt bat da, koefiziente konstanteak dituena.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007

Kasu horretan, funtzio inplizituen teorema erabiliz, (10.111) sistema laburtu egin daiteke ekuazio diferentzial arruntez osatutako ekuazio-sistema ez-lineal gisa.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Energia elektrikoaren sistemen analisia eta operazioa, Askoren artean, EHU, 2010

Hau egin ostean, Ekuazio Diferentzial Arrunten (EDA) sistema lortzen da, ohiko zenbakizko metodoak erabiliz ebatz daitekeena (hau da, denboraren diskretizazioa).  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ikergazte-2017-Zientzia zehatzak eta Natur zientziak, Askoren artean, UEU, 2017

Horrela, liburuak hiru atal nagusi izango ditu: aldagai anitzeko funtzioen azterketa; integragarritasuna, aldagai batekin eta anitzekin; eta ekuazio diferentzial arruntak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Kalkulua. Ariketa ebatziak, Patxi Angulo Martin, EHU/UPV / UEU, 2018

Ekuazio diferentzial arrunt bat, EDA (edo ekuazio diferentzial arrunten sistema bat), da aldagai bakarraren menpe dagoen funtzio bat (edota aldagai bakarraren menpe dauden funtzioak) emaitzatzat duen (dituen) eta deribatu arruntak agertzen diren ekuazioa (edo ekuazio-sistema). ETC-zientzia, zuzenbidea   Ekuazio diferentzialak erabiliz modelatzen diren ingeniaritzako fenomenoak, Askoren artean, EHU/UPV / UEU, 2019

7 esneki arrunt (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Kontuan izan behar dugu arrautzak duen proteina gure gorputzerako osoenetakoa eta aberatsenetakoa dela baina hori hartu ezin dutenek beste iturri batzuk erabili beharko dituztela proteina maila horretara iristeko: haragiak, arrainak, kontsumitu daitezkeen esneki arruntak (esnea, jogurta, gazta batzuk...), lekaleak arrozarekin prestatuak...  ETC-prentsa   Berria, 2010-11-09

"Lactarius quietus" (esneki arrunta). ETC-entziklopedia   Esneki (onddoa) Wikipedia

8 gatz arrunt

Karol Schultzi, ordea, berrogeita hamar zigorrada eman zizkioten eta gero, zauriak su gori, zauriak gorri, zauriak odolbide, zauriak min-huts, zauriak leize sakon zirelarik, gatzez, gatz arruntez, gatz usainik gabekoz, gatz itsasorik gabekoz, estali zituzten denak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 267. orr.

Eztainuaren, Jupiterren metalaren atsegintasun eskuzabaletik deusek ere ez dirau beraren kloruroan (bestetik, kloruroak oro har jendaila dira, gehienean azpiproduktu doilor, higroskopiko eta ezer gutxitarako onak: gatz arrunta izaki salbuespen bakarra, oso bestelako kontua baita horrena).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

9 izen arrunt

Gainerako izenei doakienez, hala nola -Dayy-n 'Epailea',S -addîq 'Zuzena',H -annûn 'Errukiorra',Rah -ûm 'Bihozbera',-'El-hîm 'Jainkoa', garbi dago horiek guztiok izen arruntak eta eratorriak direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.

Pertsona izenek eta leku izenek ahalbideratzen dute hemen homonimia, izen bereziei izen arrunten ezaugarriak egotzita.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 234. orr.

Bena izen propi eta berezia da "Baigorriko Balea", bego bere leküan, ez dügü "bale" horren beharrik izen arrunt bezala, eta berezki ez dago Züberoako balerik, haboroziz eta bananarik Groenlanden.  Herria   2003-02-20

Errealistagoak jartzea erabaki genuen orduan eta nola guk ogia banatu nahi dugun posta bidez, ogia.com deitzea erabaki genuen, adjektibotik izen arruntenera igaroz eta estrategikoki esplizitoegia izan litekeen bidera derrigortuz geure buruak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 62. orr.

Jack izenaren aldaera eskoziarra; Eskoziako gizasemeei ematen zaien izen arrunta, guardiako soldadu direnei, bereziki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.

Euskaraz, ordea, zail gertatzen da horren pareko banaketa terminologikoa egitea, izen arruntena (hiztegi estandarrean onartua) txistukari delako.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 151. orr.

10 latin arrunt

Frantsesa eta Probentzala, esaterako, biak latin arruntetik sortuak dira, latin arruntak Galiako iparraldean eta hegoaldean izan zituen bilakaera desberdinen ondorioz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 240. orr.

Kultura klasikoak gure literatura labur apalean izandako oihartzun ia guztia latin arruntetik eta gai aszetikoetatik zetorren, baina ez latin klasikotik edo literatur iturri zuzenetatik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 157. orr.

Latinaren iturburutik edanda, gaurko gaztelaniak bikote ezaguna ageri du: aldaera bata (madera) latin arruntaren bilakaeraz sortua eta bestea (materia), aldiz, filosofia liburuetako kultismo aldatugabe modura heldua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 253. orr.

11 lege arrunt

Badakik lege arrunta dela: bizi den oro duk hilkor, mundutik dezan noizbait naturak eternitatera igor.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 35. orr.

Halaxe da bai, andrea, guztion lege arrunta.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 35. orr.

Napoleonek frantziar legearen kodetze egin berria sartu zuen bere inperioko italiar, flandriar, alemaniar eta poloniar lurraldeetan, eta Indiako britainiar gobernuak Ingalaterrako Lege Arrunta sartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Andresek ongi frogatua zuen, Alcolean bezala Madrilen ere, zenbat eta gorago igotzen den bat, orduan eta baliabide gehiago duela lege arruntei itzuri egiteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 278. orr.

Lege arruntari zion begiramenak eta errespetuak ez du haren kasua desobedientzia kasutzat hartzen uzten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 333. orr.

Hori, Auzitegi Nazionalean sistematikoki urratzen da, hainbat eta hainbat lege arrunt urratzen diren bezala.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

12 letra arrunt (corpusean ez dago; ETCn 43 agerraldi)

"O" letra larria nahiz xehea ezin nituen saihestu, eta horrek zailtasunak sortu zizkidan; azkenean, burualdean goranzko marratxo bat zeukan letra arrunt bat aukeratu nuen.  ETC-literatura, saiakera   Segundorik luzeena, Bil S. Ballinger (Xabier Olarra), Igela, 2009

Aldrebeski eta letra arrunten arabera ordenarik gabe antolatutako zenbait liburu alderantzikaturen isla optikoa, beren izenburu distiratsuekin pareko bi apaletan baitzeuden.  ETC-literatura, saiakera   Ulises, James Joyce (Xabier Olarra), Igela, 2015

Bi ahotsak tipografikoki bereizten dira, letra arruntean narratzailearena, italikoan protagonistarena.  ETC-prentsa   Berria, 2012-06-10

Letra etzanaz: jatorrizko naziokotasuna eskuratzen da Letra arruntaz: jatorrizkoa ez den naziokotasuna eskuratzen da.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Zuzenbide Zibileko ikasgaiak: pertsona, Itziar Alkorta, UPV/EHU, 2005

Bektoreen magnitudeak letra arruntez idatziko dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Ingeniaritza-termodinamikaren oinarriak, Askoren artean, EHU, 2007

Irudian, letra arruntek bitarteko inaktiboak adierazten dituzte, eta letra lodiek konposatu aktiboak.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Landare-fisiologia, Askoren artean, EHU, 2014

Oinarri gisa, arau orokor bat dago, unitate-sinbolo guztiekin aplikatzen dena: nazioarteko SI sisteman unitate-sinbolo guztiak letra arruntez (letrakera bertikala) idazten dira.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 70 zbk., , UEU, 2009 - uztaila-iraila

Laburdurak letra arruntez idazten dira. Oso laburdura gutxi erabili behar da idazki arruntetan, helbideetan izan ezik.  ETC-entziklopedia   Laburdura, Wikipedia

Filogenia honetan letra etzanez desagertutako kladoak agertzen dira eta letra arruntez gaur egun bizirik daudenak.  ETC-entziklopedia   Crocodilia, Wikipedia

13 logaritmo arrunt (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Batezbesteko geometrikoarekin eta desbideratze estandar geometrikoarekin lan egiteko, laginen logaritmo arrunta har dezakegu; gero, batezbesteko estandarra eta desbideratze estandarra kalkulatu; eta, azkenik, emaitzak berretu hasierako aldaketa (logaritmoak) desegiteko.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Konputagailuen arkitektura, Askoren artean, EHU, 2009

Serie harmonikoaren eta logaritmo arrunt edo logaritmo naturalaren arteko aldearen limite gisa definitzen da. ETC-entziklopedia   Euler-Mascheroni konstante, Wikipedia

14 urte arrunt (corpusean ez dago; ETCn 75 agerraldi)

Urte arrunta 365 egunez osatuta dagoen urtea da, eta beraz, bisurtea ez dena.  ETC-entziklopedia   Urte arrunt, Wikipedia

Lehen munduko herrietan ere berrogei internet-urtez (hamar urte arrunt alegia) itxaron beharko dugun arren, apurka-apurka irrati-telebista digitalaren interaktibitatea errealitate bihurtuz joango da, kartara egindako hedabide modura kontsideratu arte, hau da, programen autoerrealizazioa gauzatu arte.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Irratibidearen barrunbean zehar, Gorka J. Palazio, UEU, 2000

Heraklitoren patuaren teoriak badu zerikusirik, dirudienez, 18.000 edo 30.000 urte arrunteko "Urte Handiarekin" edo "Ziklo Handiarekin".  ETC-literatura, saiakera   Gizarte irekia I, Karl R. Popper (Josu Zabaleta), Pentsamenduaren Klasikoak, 2007

Baina, zangek ez badute modurik urte jakin bat oparoa izango den aurrez jakiteko, ezin dugu espero emeek baliabideak bi arrautza errunez xahutuko dituztenik, ugaltze-arrakastari kalte egiten baitio horrek urte arrunt batean.  ETC-literatura, saiakera   Gene berekoia, Richard Dawkins (Eider Carton), Pentsamenduaren Klasikoak, 2008

Hor bozkarioa eta maitasun-sentipenak erabatekoak dira, eta halako egun batek gehiago balio du mila urte arruntek baino, bertan sorberriko egoeran bezala, orainaren bizipena denboraz kanpokoa bilakatzen baita.  ETC-literatura, saiakera   Zazpigarren heriotza, Juan Gorostidi, Erein, 2016

Pixkana-pixkana onartu zuen egutegi berria, Paradisuaren zenbaketa bisurtea: askatasunaren deserrian, lau urte arrunt balio zituen urte bakoitzak. ETC-literatura, saiakera   Huliganaren itzulera, Norman Manea (Koro Navarro), Erein?Igela, 2017

15 zenbaki arrunt

Sinboloetan, Adibidez, D zenbaki arrunten multzoa bada, sinboloaren interpretazioa zenbaki arrunten funtzio bitar bat izango da, esaterako, batuketa edo biderkaketaren tankerakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Adibidez, interpretazio-eremua zenbaki arruntena bada, sinboloaren interpretazioa zenbaki arrunten arteko erlazio bitar bat izango da, esaterako, "txikiago izan".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

16 zentzu arrunt ik zentzu komun.

Egungo ohiko zentzu arruntean, giza sexualitatea sexuari dagozkion ezaugarri fisiologiko, psikologiko edo kulturalaren multzoa litzateke.  Berria - Harian   2006-05-06

Argumentu hau egitatean transzendentala den arren, bera beharbadakoa denaren barneko onartezintasunean funtsatzen den heinean, dena dela, hain sinplea eta berezkoa da, non gizakien zentzu arruntenarentzat aproposa gertatzen baita hau bertara gidatu ahala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 214. orr.

Bazookarena guztiz itxuragabea da, osoro neurriz kanpokoa, baina halaxe aipatu ziren gauzak bolbora irazekiaren abaila ezin itzalizkoan; nik ez dut uste, gezurra dela deritzot, zentzu arruntak ez dit beste biderik eskaintzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 7. orr.

Gauza biak bi genero ezberdinekoak baldin badira, argi dago, zentzu arrunterako ere, ezin izan daitekeela elkarren artean harremanik, biak "gorakoko genero" batera eraman arren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 128. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus