Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrunki jantzia ibili ohi zen, trajerik gabe, baina uniformaturik zihoala ematen omen zuen, halakoxea baitzen pausajean ere erakusten zuen zeremonia. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 39. orr.
Arrunki kezkakeria deitzen da geure iritzitik eta gogotik sortzen dena; alegia, nik neure gogoz bekatu ez dena bekatu bihurtzen dut. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 199. orr.
Arruntki ingeles ontziek ez baitzuten haizu izaten errege Filiperen mendeko portuak jotzea. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 64. orr.
Gainera, arruntki erraten dena, hots, Naturak batzuetan huts egiten edo bekatu egiten duela eta gauza betegingabeak ekoizten dituela, hori lehen Zatiko Eranskinean tratatu ditudan asmakerien zerrendan sartzen dut. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 385. orr.
"Irudi" eta "hizkuntza" hitzek pentsatzera ematen dutena baino sotilagoa eta meheagoa da arazoa, zeren denak ados baitaude ez direla irudiak, hitz horri arrunki ematen zaion fenomeno zentzuan. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.
Arazo kulturalak, nolabait; azken batean arrunki txip aldaketaz ezagutzen den horrekin zerikusia dutenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 161. orr.
Baina, hain zuzen pragmatikari buruz beste ezeri buruz baino are zalantza gehiago dudan arren, ene ustezko hiru eginbide arrunki apuntatzera mugatuko naiz ni. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 94. orr.
Hegatxabala, arrunki "larretxori txanoduna" deitua, beste txori guztien gainetik maite zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 722. orr.
Lagun gazteenak limurtzea palestra heleniko batean gorputzak lotsagabeki erakutsi eta buruak arrunki ezkuta zitzaten petasus helenikoaren hegal zabalaren azpian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.