Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arroztu, arrozten 1 da/du ad arrotz bihurtu, orobat irudizko eta hedadurazko adieretan.

Bai, badirudi printzipio genealogikoak, NIaz estutu ahalean MUNDUaz arroztu egin gaituela, atzenerako geure buruaz eta munduaz asper gaizto egiteraino antzutuz eta xirolduz. Apez hori, elizaren bide berrieri idekia, ez dute sekulan bere bazter lanek elizatik eta fede gaietarik arroztu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 176. orr.

Aspaldi arroztu nintzen kirolarendako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Ez, ez nazala, Jainko gehiegizkoak bezalaxe, Arrazoi gehiegizkoak ere, munduaz sobera arroztu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.

Munduaz arroztuz eta agortuz goaz, eta ez zaigu beste eskolarik erakutsi inon.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.

Asko herritar, beren ama-hizkuntza doi bat edo arras arrozturik zaukatelarik, berriz lotu dira euskararen ikasteari gau-eskolen bidez bai-eta mintza-lagun zenbaiten laguntzarekin.  Herria   2003-07-24

Orain, ohe gainean ihalozka, kirolerako aspaldi arrozturiko nire zango unatuek erremate fisikoa ematen zioten, oroz gain, gogo-gogoan neukan oinazeari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Denborak, itzulbideko atzerapen eta deskuidoek arroztu dute gudari adinduna.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 99. orr.

Hemen, heriotza arroztu egin dugu, ez dugu ikusi ere egin nahi, horregatik izan du azken urteotan heriotzaren inguruko negozioak halako gorakada, 'tanatorioa' deitutako asmakizun horrekin.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 104. orr.

Hor ere eskola giristinoetan daramaten xinaurri lana, euskara arroztua duten guneetan ere gela elebidunak xutik ezarriz, Angeluko Stella Maris ikastetxean bezala.  Herria   2003-09-11

Horra hitzño bat arrotza ginuena edo bederen arroztua.  Herria   2005-09-01

Egoitea kalte pilotariek, erditaraino ederki arizan dira baina gero sendi zuten pilota arrozten hasia zutela zenbaitek, akidura zerbaitekin.  Herria   2004-04-29

Zergatik arrozten gara beste eguzki batek berotutako herrialdeetara?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 144. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Esku arroztuak jaka mehera lerratu zitzaizkidan. Zein zen benetako arazoa, euskaldunok beren nortasunaz zuten ideia arroztua, nazionalismo usteldu bat, ala espainiar Estatua?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus