Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gakoa orduan zera da: atzerritartasun eta arroztasun horretan irautea, gauzenganako maitasuna hartuta bide-erakusle, ez garen eta inoiz izanen ez garen horretarantz abiatzeko. Berria - Kultura 2006-04-25
Arroztasun berriren bat nabaritzen zigunean, bere baitan bildurik, zen baino uzkurrago jartzen zitzaigun. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.
Berthe amaizunaren arroztasun politiko osoa azalaraziz, Veneziako kanalen ertzeko Loredan famili jauregi ederretik aldegin zuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 370. orr.
Bere burutik oinetarainoko begiratuagatik ere neskak gorde zuen segurtasun lasai asaldakaitz hark, irribarreak eta burua makurtzeko moduak, topaketa ezatsegin eta begiratu harrapari guztietatik bere adeitasunak eta arroztasun eskurakoiak defendituko zutela errugabetasunez jakiteak, dardarka jarri zituen mutilaren hatzak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 207. orr.
Denbora hondargabearen igarotzeak guztiongan uzten duen haztaren seinale, haren marka ankerraren salaketatzat har liteke arroztasun-adierazpen hori. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 112. orr.
Txerrenek ez zuen eta ez du inor engainatzen, denek nabarmentzen diote arroztasuna. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.
Hiriaren arroztasuna ez zaizu horren bortitz gertatzen. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 26. orr.
Gauaren koloreak eta Charlyren gidaritzak gure arroztasuna mozorrotuko zutelako esperantzan, albokoa baino ustelago eta koldarrago ez agertu nahiak baizik ez zigun itotzen handik firrindan lekutzeko gogoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.
Nationetik Chatelet Les Hallesra bideratu nintzen Place d'Italien barna, nigan errotzen zen arroztasunak hazten zituen ondorio latzak zerrendatuz: errorik ez neukan, ezein sensazio edo sentimenduri irekitzen zitzaion azal zulatua nintzen, mundu baten azkentzearen lekukoa. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 172. orr.
Hizkuntzarekiko arroztasunak, erbestearen sentimentuak markatu zuen haren haurtzaroa. Berria - Kultura 2004-01-04
Elkarrizketa hark lekua zureganatzen zizun arroztasunaren erdian. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 108. orr.
Esan ohi da Erreforma protestantearen gainbeherak ekarri zuela Leizarragaren hizkuntza eredua baztertzea, baina, nire iritziz, ereduaren arroztasunean dago baztertuta gelditzearen arrazoi nagusia. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 31. orr.