Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jertse lodiko gizon eskasa hurbildu zitzaigun postreen zerrenda luzea irakurtzera: flana eta arrozesnea, "etxekoak" biak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.
Besterik ezean, berba batzuk ikasi behar izan ditut turkieraz, esaterako ohiko dudan menuarenak: bira, çorba, döner kebab ve sütlaç, "garagardoa, zopa, haragi errea eta arrozesnea". Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.
Arrozesnea eskatu dute biek. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 130. orr.
Igandean sobratutako arrozesnea jaten hasi zirelarik begietara behatu zion, gizonaren zabarra azaldu zion emazteak, "Ez hekien nola sortu zen jabego pribatua?". Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 250. orr.
-Arroz-esnea ere egin dut. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 117. orr.
Behin batez, platerkada bat arroz-esne jaten ari nintzela, ondoan eseri eta amatxo gora eta amatxo behera hasi zitzaidan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.
Eta segi dezala, bera itzultzen denetan arrozesnea pronto egoteko baldin bada. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 108. orr.
Eta gero fruta, jogurra edota arrozesnea. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 37. orr.
Zer, hartuko al dugu beste arroz-esne bat? Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 119. orr.
Nahiago zuen arroz-esnearen usainak igortzen zion lasaitasuna sentitzea. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 119. orr.
Postrea zerbitu zenean jende asko hasi zen esaten gustu txarra zeukala arrozesneak, bai, garbi zegoen zerbait bota ziotela arrozesneari. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 108. orr.
Halere, arroz-esnez beteriko bigarren ontzia mahai gainean jarri eta berriketan jarraitu zuten, gustura asko gainera. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 118. orr.