Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Historio luze batek beztitua zuen, historio labur batek garbi garbia hemen erakusten digu, bere perfekzio geometrikoan lau dorre, arrosetoi bat, sinplea, eta elizate propia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 217. orr.
Elizatea baino harriagarriagoa da, naski, murru harresiaren begi bezala den arrosetoia. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 133. orr.
Saint-Eustache han behean zagok bere arrosetoiarekin, eliztarrik gabe, eta haren ondoan, bitartean, merkatua hedatzen ari duk, Margolariak elizaren albo bateko ataria zeukan parez pare, haren arrosetoiekin eta haren erdi-puntuko bi leiho lerroekin, geltoki moderno itxurako masa ikaragarri haren markoan sartua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 286. orr.
Zegoen tokitik, zeharka baino ezin zituen ikusi haren arrosetoiak, haren erdi-puntuko leiho zabalak, haren kanpandorre txikia, haren arbelezko teilatuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.
Solairua moketa batek gordetzen zuen, eta arrosetoi bihurriak eta izarrak nahastekatzen ziren haren irudietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.