Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Biak pausuan baiginen, bizpahiru egunetarik elgarretaratzen ginen eta arrosarioa elgarrekin erraiten genuen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.
Igande iluntze hartan, intxaurrondotik Goiok Etxeberritxoko logela leihoa bertatik bertara zuen eta, gelako argia piztu zelarik, pare parean ikusi zuen arrosariotik itzuli berria zen Joakina soinekoa eranzten eta biluz biluzik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.
Bezperetan, ez balin bazen ere mezan bezenbat jende, salmoak kantatuak izan dira bildutasunekin eta arrosarioa errana kartsutasunekin. Herria 2005-06-09
Floraren amak arrosarioa errezatzen zuen, latinez, hala ikasi zuelako, nonbait; eta noizbehinka, misterio bakoitzaren amaieran, "este hombre no está bien" errepikatzen zuen, baina besterik ez. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 287. orr.
Aratsaldea ere goiza bezain kartsuki zaiku joan, jende frango hor baitzagon oraino arrosorio, bezperak eta gurutzearen bidearendako. Herria 2002-09-05
Beti beltxez bezti zen, Gabrielle, biloak gibelera luzatuak, mottoan bilduak, beti buru-orratz berekin, edergailu bakarra zuela arrosorio pikor lodi xuri bat. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.
Eta berriz ere hor ginen gutiz gehienak Arrosario-Bezperetako goizean bezain ozen eta kartsu. Herria 2001-09-13
Otoitzeko liburua eta arrosarioak hartzen ditut. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.
Nire eri itsuek arrosarioa ezagutu zuten, zurezko bihi larri eta xeheetan harilkatua. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.
Nik beti arrosarioa eta ganibeta sakelan ditiat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 23. orr.
Arrosarioa patrikatik atera nuen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.
Gere aulkian uzten zuten, sukaldeko zokoan, ikusten ez zuen beheko suari begira, arrosarioa aletuz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.
Kantuz ari ziren zenbait, bertze batzu mar-mar-mar otoitzean, arrosorio bat eskuan. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.
Ama Birjinaren irudi bat gurtzen zen ermitan, eta Ama Birjina horrek arrosario eder bat zuen eskuetatik zintzilik. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 20. orr.
Arrebak eta biok horman zintzilikaturiko egurrezko arrosario higatuari begiratu genion. Berria - Kultura 2004-10-23
Tomasek gure lehiakideen egunkarian irakurritako jakingarri makabro guztiaren arrosarioa aletu zion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 72. orr.
Jakintsuen jakintzaren, informazioaren eta kulturaren munduko gauzak; ezin konta ahala gauza erraz eta merkez egindako arrosario azkengabe bat osatzen dute: azkengabea, hutsa bera bezala. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.
Orain dena da akordioa, adostasuna, elkar hartu beharra, bat egin beharra, ongi etorri beharra, eta arrosario zuri hori bizitasun falta latz baten, bizi-beldur baten, seinale da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.
Gaua zarratu eta Goio han egon zen oraindik luzaroan, saguzarrek airean ehuntzen zuten beste arrosario tristeari begira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.
Askimotz, arrosario-belar, aski, brena edo otsatz ("Cynodon dactylon") Poaceae familiako landare belarkara da. ETC-entziklopedia Askimotz, Wikipedia
Nahi izanez gero, une baterako gorputza abandona dezake, eta berak eraikitako lezoitik betidaniko paisaia arrunta ikus: sumendiko legarretan arrosario-belar gogorrak; banana-saila, eta haren harea gorria; bide aldera okertzen den alanbre-sarea, pendizean txikiagotua. ETC-literatura, saiakera Eguzki kolpea, Horacio Quiroga (Jesus Mari Mendizabal), Alberdania-Elkar, 2009
Asun, getozka eta arrosario-belarrez estalita daude bideak, estalita haurren jolasaldiak, herabetik gutxi duten amorante nerabeen musuak eta zuhaitzen itzalak. ETC-literatura, saiakera Ez tiro egin anbulantziei, Mikel Ayllon, Elkar, 2015
arrosario baten (4)