Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrosakolore izond arrosa kolorea duena.

Alain ihesi joan zen, kandela iraulirik, eraztun preziatu bat iruditu zitzaiona ateraz andre alajari hatzetik: baina ez zen kobre gainurreztatuzkoa baino, imitaziozko harritzar arrosakolore batekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 111. orr.

Eukalipto baltsamikoak eta noizbait gorrimin izandako etxe arrosakolore luze hura irudikatzea zen, hain zuzen, haren oroimenaren ohituretako bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.

Berak ere, haitzean burdinaren mea arrosakolorea hautematen zuenean, zera, lagun zahar batekin topo egiten zuela begitantzen zitzaion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Itzultzean paper bat zekarren, noizbait gorribizi izana; orain, berriz, arrosakolore, mehea, koadrikulatua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Sedimentu poxi bat, arrosakolorea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus