Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adierazle 1 izond adierazten duena.

Tribuaren ikur adierazle gisa arrano zuria hartu zuten, gaur egun ere Poloniaren ikur den arranoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Dantzaren mugimendu jarraian, mimikak xede adierazle zehatza duelarik, gorputz atalen mugimendu erritmikoren bat bere osoan begien gozamenerako izanik ere, arrazoizko deritzogu dantzari, ikusle argiak ulertzen duelako han irudikatzen eta erakusten dena, plazer sentsuala alde batera utzita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 78. orr.

2 (izen gisa)

Zaldiak beti, lau aztalak xuri, aparteko bizitasunaren adierazle.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 122. orr.

Ba ote dakizu hodeiak nola dauden orekan airean, jakintza miresgarriaren adierazle?  Elizen arteko biblia   Jb 37,16

Lotura arbitrario batek elkartuak dauden adierazi batez eta adierazle batez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Hizkuntza giza bizitzaren adierazle da, haien ustez, eta herri zein arraza bakoitzaren espiritua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Giza gaitasunaren lorpenen adierazle bat da, oinarrizko hiru alderdi hartzen dituena, hala nola: bizitza luze eta osasungarria, jakinduria eta bizi-maila.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 69. orr.

Adierazle horiek ez dira gai hainbat faktore positiboren bilakaera neurtzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

Adierazle horren arabera, ordea, Erresuma Batua eta Frantzia, konparazio baterako, 1913an baino zertxobait irekixeago daude atzerri aldera, eta Japonia, berriz, orduan baino are itxiago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

Adierazle hauek geometrikoak eta zinetikoak dira aldi berean: informazio hauek ez dira tratatzen, beraz, erretinan, kortexean baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Hamar Aginduek zenbait eginbehar eta debeku ezartzen dituzte eta, Jainkoaren borondatearen adierazle direnez, aginduok absolutuak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Dena den, diskurtso hutsal hori, egungo klase politikoaren ezintasunaren adierazlea besterik ez da.  Berria - Harian   2006-04-11

Dikotomia honetan, konkrezio gabeko adierazle hutsen (empty signifiers) produkzioa da beharrezko, partikularrek unibertsalen forma har dezaten.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.

Definitu izan dira, eta erabiltzen dira adierazle berriak; esaterako, Giza Garapenaren Indizea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 290. orr.

Ekonomiaren hazkundea neurtzeko erabiltzen diren adierazle makroekonomikoei loturikoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

Sakontasunari eta espazioari dagokienez, arautzat eman daiteke adierazle estatiko guztiek dituztela adierazle dinamiko baliokideak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

BPGa adierazle egokia al da gizarte baten garapenak edo ongizateak izan aurrerapenaren zenbatekoa neurtzeko?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.

Indize hori izan zen berotasun aldi ikaragarri horren adierazle nabarmena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Freudentzat "gorputzaren barrenetik sortu eta psikismora iristen diren kitzikaduren adierazle psikikoa" da irrika.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Estatistikak, datuak eta adierazleak ia edozer errealitate edo erlazio frogatzeko manipula daitezke ekonomian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 41. orr.

Ikurraren aldaketa dela adierazlearen eta adieraziaren arteko erlazioaren lerraketa bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 223. orr.

Saussurek esaten du ikurraren arbitrariotasuna lehen hatsapena dela, ondoan, garrantzi bereko beste lege bat duena: adierazlearen linealtasunarena, alegia; adierazleak "hedadura bat irudikatzen du eta hedadura hori dimentsio bakar batean da neurgarria".  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Adierazlea eta adierazia, banatuki hartzen direnean erabat negatiboak eta bereizgarriak diren arren, haien konbinaketa halere gertaera positiboa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 156. orr.

Mintza bedi, beraz, isiltasuna, hitzak huts egiten duen lekuan, adieraziak ere oihu egiten baitu, adierazleak huts egiten duenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 407. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontaketa, jakina den bezala, beren esanahiak historia bat osatzen duten adierazle multzo bezala aski zehatz definitua du azkenaldi honetako narratologiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 227. orr.

Lacanen iritzian, subjektua mundu sinbolikoaren efektu bat da, mundu sinboliko hori, era berean, zentzua beren arteko erlazioetan baizik hartzen ez duten adierazle-sare bat bezala ulerturik;  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 114. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ikuspegi horren arazo nagusietako bat neurketak egin ahal izateko zailtasuna da, ekonomia adierazleak osatzekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 290. orr.

Ekonomialariek hedapen prozesuan diren moneta-adierazleak ikusten dituzte, baina ekologoek, biologoek, soziologoek, psikologoek eta giza garapen iraunkorraren arloko aditu guztiek ekonomia berregituratzeko beharra ikusten dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 73. orr.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak joan den azaroan jakinarazi zuen garapen jasangarria lortzeko bidean 22 ingurumen-adierazleak zertan zeuden iaz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Hizkuntzaren egitura adierazleak beti beste zerbaitera igortzen du; objektuak egitura horretan izendatuta daude; zentzua bertan seinalatuta dago.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 129. orr.

Hitz egiten ari garen analogia-adierazle hauen eta lehenago (pertzepziozko) sakontasun-adierazle deitu ditugunen artean (ikus 1. kapitulua, II.1) begi-bistakoa da paralelismoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.

Espazio-adierazle guztiak aurkituko dira, beraz, hemen: estatikoak (perspektiba, adibidez), dinamikoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.

Enuntziatuen eta eraketa diskurtsiboen azterketak norabide guztiz kontrakoa irekitzen du: berak zehaztu nahi du enuntziatu diren multzo adierazle bakarrak azaldu ahal izateko hastapena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 138. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, izenondo balioaz)

Haien oin-pausoen baltse poz adierazlea entzun zuten ganberan zeudenek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 272. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Lagun on batekin bide bera egin eta borondate bereko ez izatea, gaiztakeria-seinale da eta zentzu faltaren adierazle garbia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.

Hirien hazkunde anarkikoa -okerreko garapenaren adierazle nagusietako bat-, azpienpleguaren zabalkundearekin batera gertatu ohi da. GGIa da, gure iritziz, giza garapenari buruz dugun adierazle orokor onena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Bateratze baldintzek ekonomia eta diru Batasunean parte hartuko zuten ekonomia desberdinen bateratze nominala lortzea zuten helburu, alegia, adierazle jakin batzuei buruzkoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Oinarrizko adierazleak bilatu: izenburua, atalak, azpimarratutako terminoak, lokailuak, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 347. orr.

Begiak modu berberean gainditzen ditu anbiguitateak irudian zein eguneroko bizimoduan: bestelako adierazleak baliatuz, bestelako jakitateak, eta, ororen gainetik, aldez aurretik gutxi-asko sinbolizaturik dauden eskemak erabiliz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

BPG edo antzeko adierazle baten hazkundeaz neurtzen dena. Ongizate Ekonomiko Netoa (OEN), herrialdeen benetako adierazle bat sortzearren aipaturiko faktore negatibo eta positiboak kontuan hartzen dituen adierazlea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 268. orr.

7 adierazle ekonomiko

"Euroaren aldeko mugimenduari begiratzerakoan interesgarria da ikustea euroa gorantz ari den bitartean, euroguneko adierazle ekonomikoak desastre hutsa direla», azaldu zuen atzo Ken Wattret BNP Paribaseko ekonomistak.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Doikuntza teknikoek eta adierazle ekonomikoek deskontaturiko zenbatekoa 32,2tik 32,5era igo zuten.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

8 adierazle mikrobiologiko (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

Esan bezala, mikrobio adierazleak gizabanako guztien (osasuntsu zein gaixoen) gorotzetan daude kopuru handietan. Adierazle mikrobiologiko on batek honako ezaugarri hauek bete behar ditu: ETC-entziklopedia   Adierazle mikrobiologiko, Wikipedia

9 funtzio adierazle (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Beren kemen eta heterogeneotasun setatsuaz, irrika horiek asaldatu egiten dute funtzio adierazleaETC-literatura, saiakera   Genero nahasmendua, Judith Butler (Ana Isabel Morales), Elkar, 2018

Inguruarekiko hurbilpen bat behar du, inguru horretako bizilagunentzako funtzio adierazleak ekartzeko? ETC-prentsa   Berria, 2013-04-03

Gure hizkuntzaren lau funtzioez -funtzio adierazle, seinalatzaile, deskribatzaile eta argudiatzaileaz- egin dugun analisia ongi laburbil daiteke esanez ezen, nahiz eta onartu behar den behe funtzio biak -adierazlea eta seinalatzailea- goi funtzioak presente dauden guztian eurak ere hantxe daudela beti. ETC-literatura, saiakera   Ezagutza objektiboa, Karl Popper (Alberto Gabikagojeaskoa), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002

Informazioan oinarrituta, eta eskualde bakoitzaren behar eta premien arabera, "hil edo biziko eremuak" izendatu ziren, babestu beharreko lurzoru-erreserbak, eta proposamenak -funtzio adierazle hutsa zuenak- arreta berezia jartzen zien hil edo biziko eremu industrialei. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak, Joseba K. Arbaiza, Peio Lozano (arg.), UEU, 2010

Matematikan eta estatistika, funtzio adierazlea edo funtzio indikatzailea, multzo batean definitzen den funtzio bat da. ETC-entziklopedia   Funtzio adierazle, Wikipedia

10 Herfindahl adierazle (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Ekonomian, Herfindahl adierazlea edo Herfindahl-Hirschmann adierazlea (HHI) merkatu edo sektore ekonomiko bateko banaketaren aniztasun adierazle aniztasunerako neurria da. ETC-entziklopedia   Herfindahl adierazlea, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazia eta adierazlea (5); adieraziaren eta adierazlearen (4); adierazle argia (8); adierazle argia da (3); adierazle argiena (4); adierazle bat (8); adierazle bat da (4); adierazle baten (3); adierazle batzuk (7); adierazle batzuk ere (3); adierazle berriak (3); adierazle da (20); adierazle dela (10); adierazle dira (7); adierazle direla (4); adierazle ere (3); adierazle eta (6); adierazle ezin (4); adierazle garbia (6); adierazle garbia da (3); adierazle garbiena (4); adierazle gisa (9); adierazle guztien (3); adierazle hori (4); adierazle horiek (8); adierazle horren (6); adierazle izan (5); adierazle nagusia (3); adierazle nagusiak (3); adierazle nagusitzat (3); adierazle ziren (5); adierazlea da (5); adierazlea ere (4); adierazlea eta (6); adierazlea eta adierazia (6); adierazleak ere (3); adierazlearen arteko (3); adierazlearen eta (11); adierazlearen eta adieraziaren (9); adierazleen eta (4); adierazleen eta adierazien (4); adierazleetako bat (6); adierazlerik argiena (6); adierazletzat jo (3); analogia adierazleak (4); baten adierazle (8); baten adierazlea (3); beste adierazle (8); bi adierazle (6); bi adierazle horiek (3); da horren adierazle (4); diren adierazle (5); eta adierazle (7); eta adierazlea (6); eta adierazlearen (6); eta adierazlearen arteko (3); eta horren adierazle (3); horren adierazle (50); horren adierazle argia (3); horren adierazle argiena (3); horren adierazle da (6); horren adierazle dira (3); horren adierazle garbiena (3); horren adierazlerik (7); horren adierazlerik argiena (5); nortasunaren adierazle (7); sakontasun adierazle (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus