Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Sudurra ttipia eta ahoa arrosaren idurikoa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 29. orr.
Makina batekin belarra mozten zuen, eta arrosak, kalak eta liliak zaintzen zituen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.
Agian gogorarazi al dizute zuk egun batean horrelako arrosak opari eskaini zenizkion neska? Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 44. orr.
Zoru gainean, ezker eta eskuin, emakume batzuk eserita zeuden lorez betetako saski karratu batzuen atzean; arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka bildurik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.
Zeren, nola erran, arrosak beste edozein loreek baino hobeki bizia itxuratzen du. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 12. orr.
Ez zaizkit sekula gustatu arrosak eta pastelak, sasi-kolorezko pertsonak. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 68. orr.
Harrigarria dirudi arrosaren usainak kiratsetik ere parte bat izatea, baina forma kontzentratuan usain nazkagarria duten substantzia asko ez dira desatseginak oso diluiturik daudenean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.
-Eta kaktus arrosak ere bai. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 129. orr.
Dudley hanka-zabalik begira eta izozkia jaten ari zen bitartean, Harryk leihoak garbitu zituen, belarra ebaki, automobila garbitu, lorategia txukundu, arrosak kimatu eta ureztatu, eta pintura-eskualdi bat eman zion lorategiko aulkiari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.
Printzesak atorra luze holandarra dauka jantzita, gorri-kolorea, eskumuturretan lore batzuk -arrosak iruditu Joanesi-, urre hariz brodatuak dituela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 203. orr.
Hasierako hatsa, denbora gutxira arrosen usaina bailitzan arnasten nuela konturatu nintzen. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 17. orr.
Lili sortak dakartzate eskuetan: kalak, arrosak, krabelinak... zilarrezko paperean bildu eta koloreetako zintekin txukun apainduak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 113. orr.
Barruko loreak iharturiko arrosak zirela ohartu bezain laster, ate hotsa sentitu zuen tabernaren beste muturrean, eta burua jiratu zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 93. orr.
Heriotzaren etorbideetako arrosak lapurtzeko jaio nintzen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 116. orr.
Mundu guztiak egiten zian txalo, mundu guztiak egiten zian biba, mundu guztiak jaurtitzen zizkiean arrosak prozesioan zihoazen militarrei eta abadeei eta mariaren alabei eta guraso zintzoei eta komunioa egin barriei eta... Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 46. orr.
Groenlandian gauza asko falta zaizkigu, laranjak esate baterako, eta arrosak, eta palmondoak, baina denboraz ez gabiltza hain gaizki. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 32. orr.
Nire arrosek oso urrin gozoa botatzen dute, Miepen eta Bepen krabelin gorriek ez bezala. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 309. orr.
Hire aiton-amonen lorategiko arrosak. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.
Mentxuren gelako arrosek barreiatutako usain goxoaren kontrastean, gela hartan kirats itzela zegoen, hanka-usaina, izerdia eta botika-giroa. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 104. orr.
Halakoetan, gogoa ematen zidan "nire umetxoa" deitzeko, emakumeak aitari lehen esaten zion bezala, ileak laztantzen zizkiolarik estalki arrosaren azpian. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 50. orr.
Hortaz, etxera joan nintzen; emandako botika guztiak komun-zulotik behera bota nituen: pilula arrosak, zuriak, urdinak. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.
Nire aurpegiaren erdia badoa, osorik, ahoaren ezkerraldea bihurritu eta puztu egiten da, hortz bat agerian utziz, orbita globo zuri batera irekitzen da, odola darion haragi arrosaren gainean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.
Aurpegiak, euri-tantaz diz-diz, gazta hori izerditu baten itxura zeukan, masailezurrak seinalatzen zizkioten bi une arrosetan izan ezik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.
Bertze isilune baten nekeari buru emateko prest, Anak egun horretan zeraman kamiseta tirantedun arrosaz oroitu nintzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.
Berrikuntza zen ez zituela ligako beltzak, arrosak baizik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 181. orr.
Belus arrosazko mitxoletak kiribildurik zeramatzan emakume ile-urrekarak ibilera jauzkari bezain isil-misilean zeharkatu zuen jendez mukuru zegoen gela, eta tinko heldu zion anfitrioiari beso meharretik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.
Lehenik kaskarinak -zuriz, arrosaz edo urdinez jantzitako "andereño xarmagarri hura" liluratu nahi zutenak amodio-dei totelekin-, eta hurrena eskaintza ohoragarriak egiten zituzten jaun zuhurragoek -ondasun gutxi, dezente edo franko zeukatenek-. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 48. orr.
-Deklarazio bat, lau zuloko blok frantseseko paper horian idatzia, edo berdean, izan liteke arrosan ere. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 27. orr.
Nazka emango zioten agian nire zitziek eta izpi grisez pintarraturik ageri nuen larruazal gero eta arrosagoak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 33. orr.
Amak eta bi inudek bularra eman zioten, eta lehoikume bat bezain indartsu hazi zen, jazmina bezain zuri eta arrosak bezain musugorri. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 171. orr.
Zerura begiratzeko leihatila edo begi-luzagarri magiko hori kristal arrosazko bola bat zen, laranja koxkor baten tamainakoa. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.
Aldea, zure ikastetxeko kaperako irudian ikusi haurra bilo-horia eta larruazal arrosakoa zela, ez larru eta begi ilunekoa. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 36. orr.
Lanean ihardun zuen artean, zeruaren kolorea, arrosara aurrena eta urdin ilunera hurrena, aldatu eta izarrez bete zen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 129. orr.
Bizkitartean, mediterraneo eskualde jantziz apaindu emazte konkortuek, Tati dendako zaku erosketaz hanpatuak tinkatzen zituzten esku ahurretan, zuriak marra arrosekin. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 152. orr.
Bazirudien egun batean haurraren odol gorria ikusi zuela, beste egun batean hilarriaren arrasto arrosak, eta hartan amaitu zela guztia. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 67. orr.
- Deklarazio bat, lau zuloko blok frantseseko paper horian idatzia, edo berdean, izan liteke arrosan ere. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 155. orr.
Eta gorriak eta arrosak, hango eta hemengo. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 23. orr.
Barruan, iturri bat zegoen, hotza eta garbia, egurrezko makila batzuk inguruan zituela; haietan sarturik, oihal zati berde eta arrosak zeuden. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 40. orr.
Hegazkinak goia hartu zuenean Stoneham gaineko laino arrosak ikusi nituen; handiagoak ematen zuten handik, eta zapalak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
Eta berak zer egiten duen hor, bakarrik bere soineko arrosarekin, kanpoan haurrak elkarrekin haserretzen diren bitartean. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.
Zeruan bospasei laino txiki ageri ziren artean ilundu gabeko ertzean, kolore arrosa ahulekoak; belarrietan jarri ohi diren kotoizko bolatxoak ematen zuten, ez hain borobilak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.
Otegik Gorostidiren errautsak zituen bere atzean, mahai gainean zegoen kutxan, arrosa gorriz estalian. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 142. orr.
Tirakada batez ohe-estalki arrosa itsusia kendu zuen, eta ohe gainean erori ginen, elkarren hankak kiribilduta. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.
Idazmahai gaineko kristalezko loreontzi urdinetik -ai, ezaguna zitzaidan haur-denborako begirada ikuskatzaile hartatik bertatik- lau arrosa zuri hartu eta eman zenizkidan. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 37. orr.
Londresen hilotza makilatu zutenek lady ingeles mizkin bat bailitzan makilatu zuten, begietan itzalik gabe, ezpainak arrosa hortera batez... Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.
Nik jeansak neramatzan, bai galtzak, bai alkandora, bularrean arrosa brodatu batekin. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 95. orr.
Etorri eta laztan egin zidan; eta Florentziako sonbreiru eder handi bat atera zuen handik, maiatzeko arrosa sortatxo bat zuena, niretzat! Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 56. orr.
Arrosa-xurgatzaileak zebiltzan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.
Eta arrosa sorta bat, bi peonia sorta eta landaretxo bat. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.
Galtzak laxatzeko toki bat, zerbitzu guztiak dituena, zeren, batetik, hosto freskoak eta oihal-pedazuak hautan baitaude, baita ontzi bat arrosa-ur ere, eta zeren, bertzetik, ez baitago zerbitzarien beharrik, eskrementuen honat edo harat eramaiteko. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.
Eta, hori gutxi ez eta, bazen beste sibasritar bat, goiz batean jaiki, eta kexuka hasi zena gauean lo egin ez zuelako, zeren eta, arrosa-hostoz betea izanik ohea, hostoetariko batek enbarazu egin baitzion, bitan tolestu zelako. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.
Bertze nornahirentzat gurutze-bide dorpea litzatekeena, arrosa-bide zaio ustezko eroari. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 62. orr.
Mikelek ere ezagutu zuen bere 'rosebud', bere arrosa ernamina. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 40. orr.
Antxeta arrosa, Rhodostethia rosea. ETC-entziklopedia Kaio, Wikipedia
Eta arrosa kolorea zeukan pottolo hari bihotza ttanka-ttanka ari zitzaiola! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 180. orr.
- asetasuna, "soiltasuna", alegia (arrosa kolorea gorri "ase gabea" da, gorriari zuria gehituta lortua); eguzkiaren espektroko koloreek gehieneko asetasuna dute;. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.
Nahi nuen ziur izan nafar dotorearen mateletan ikusi nuen arrosa kolorea bidean bildu zuten beroak baino gehiago ene soak eta behar bada niri buruzko desinteres eskasak eragina zutela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 13. orr.
Jakin ez bazuten ere, Françoisen hilketa senar jeloskor bati leporatu zioten, botikari bati hain zuzen, pintatzailearen estudioan aurkitutako koadroko emakume arrosa-kolorea, emazte baitzuen hark. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 154. orr.
Rossetti-ren poema liburuari eusten zion, erdi ustelduta, sabelaren kontra, eta arrosa koloreko txori higuingarria mokoka ari zitzaion eskuetan, eta odolak zipriztindu egiten ninduen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 207. orr.
Halako batean arrosa-koloreko odol isurketa labur eta urria izan nuen. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.
Marseauren masailak arrosa kolorekoak ageri dira, pintatu balituzte bezala. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 89. orr.
Haren ordez, puzgarri erraldoi bat: arrosa koloreko herensuge bat, aho zabala letagin koniko-bigunez gainezka. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 42. orr.
Madagaskarko 50 zentimetroko zigilu arrosa kolorekoa falta zaio tamalez oraindik, eta etengabe kexatzen zait gure arteko elkarbizitza zailago jarriz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 112. orr.
Arrosa koloreko argien azpian dantza egiten dute. Berria - Kultura 2006-05-03
Haren ile gorria - tindatutakoa -, buru kaskoan bildurik; haren azazkalak - arrosa-kolorez beti -, atzaparrak bezain luzeak; haren takoi zorrotzak, hamar zentimetrokoak. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 21. orr.
Abantxu grand chelem: Nork pentsatuko zuen holakorik: 22 eskualdetarik 21 ezkerraren menpe izanen dira, Frantziako mapa arrosa kolorez tindatua da salbu, han, ekialdean Altsazia urdinez egon dela. Herria 2004-04-01
Gela bat arrosa kolorez margotua zen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 165. orr.
Neska hura arrosa-landare bihurtu zen, eta Eguzkiak, printzesa ederrak eragiten zion lilura gaindituta, eguneroko bideari jarraitu zion. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.
Joxe, Abel beti alboan, pixka bat gehiago baztertu da, arrosa landare baten babesa bilatu arte. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 66. orr.
Aitzinean hiru zutoin, hirurak ere arrosa-landare batzuek izurtuak eta kiribilduak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 295. orr.
Hilerrian, elizaren inguruan, harrizko gurutzeen artean, hainbat koloretako arrosa-landareek, gorriak, horiak, eta itxura tristeko zitori zuriek distiratzen dute udaberrian. Zuhaixka zerrendak ibilaldi bat egiten ari diren eskolaumeak bezala zerrendan jarriak, arrosa landare bikainak edo fruitu arbolazko erregimentuak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.
Beste arrosa-landare igokari bat, adar bihurrikoa eta lore te-koloreak ematen zituena, fatxadan gora igotzen zen mahatsondo baten moduan. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.
Zimelduak ageri ziren arrosa-landare igokariak, lehen hain mardulak. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 209. orr.
Antzekoa gertatzen duk mahastietan ere: gaitzak arrosa-landareak jotzen ditik lehendabizi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.
Artaxonako goiko elizari so nengoela, aitzinaldeko geometria miresgarriari so, errauta baten goialdea arrosa-leihoak xilatzen duela, Ximunek erakutsi zidan herriaren mugako dorren zerrenda pollita. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 69. orr.
De Lancre inkisidorea Lapurdin barrena ageri da, eta pertsiar lorezainak arrosa-lilia sortzeko ahaleginetan, eta heladear zaharrak Egiptoko desertuetan gaindi, eta Alexandre Handiaren etsai eta gero lagun izan zen Punjabeko errege Pororen berri, eta Kubako beltz esklabo iheslariak... ETC-prentsa Berria, 2006-11-08
Usaian bezala, 2 herrietako haurrak gomitatuak dira etortzera arrosa lilien botatzeko. ETC-prentsa Herria, 2008-05-22
Atentatua gertatu gune berean egin dute omenaldia, Azpeitiako Loiola auzoan, xirio eta arrosa lilien artean. ETC-prentsa Herria, 2011-12-08
"Amodioa"-ko beste pertsonaia batek, antzinako garaien istorioa entzun ostean adarra jotzen dio potikarioari, arbasoek maitasun jokoetan aritu ahal izateko musika eta arrosa liliak behar izatea dela eta. ETC-literatura, saiakera Jakin aldizkaria, 127 zbk., 2001 - azaroa-abendua
-Berri bat ekarri didazue... arrosa-lili hutsa, mutila! ETC-literatura, saiakera Batxilerren eguna, Franz Werfel (Juan Luis Agirre), Igela, 2008
Eta apur bat itxoin zuen, galtzeta eginez, zalantzati, eta afalorduan esan zituzten hitz haiek, "Txinako arrosa loretan eta erle horiak inguruan txistuka", pixkana hasi ziren bere gogoan alderik-alde erritmoz jarioan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 116. orr.
Hiru lore bikain zituen géant des batailles arrosa lore bati begira nengoela, non ikusten dudan, argi eta garbi ikusi ere, nire ondo-ondoan, lore horietako baten txortena bihurritzen, esku ikusezin batek bihurrituko balu bezala, eta gero eteten, esku ikusezin horrek bildu izan balu bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 323. orr.
Sozialixtek arras berea dute arrosa lorea eta beraz lore horren kolorea. Herria 2002-09-26
Haragi zuri-zurian iltzeen beltza nabarmentzen zen; saihetseko zauria, ostera, gorri ageri zen, udaberriko arrosa-lorea bezala; ez da beraz, harritzekoa, honelako edertasun anitz eta miragarriak poza eta harridura sortzea ikusten zutenengan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.
Arrosa loreak begietako gaitzen sendatzeko balio duen gisara, bihi gorrixkekiko patxaranak auskalo zenbat tripako-min sendatu dituen gure etxean...! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.
Harry konturatu zen Hagriden euritako arrosa loreduna etxolaren atzeko hormaren kontra zegoela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 102. orr.
Horregatik, Akerbeltz jenio azienda-zaintzaileari buruz nekizkientxoak eta Apuleiok Urrezko astoan basa-arrosei buruz esaten dituenak neuretzat gorde, eta bi gizonen jardunean lotuta segitu du nire arreta osoak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.
Flamenko arrosa ("Phoenicopterus roseus"). ETC-entziklopedia Merja Zerga, Wikipedia
Hegazti kopuru nahiko handia dago, kostaldeko eremuetan aurkitu ahal den Humboldt pinguinoa, Andeetako flamenko arrosak eta txolarreak izan daitezke batzuk. ETC-entziklopedia Atacamako basamortua, Wikipedia
58 hegazti espezie migratzailek hartzen dute bertan atseden, aipagarrienak zankaluzea, hegabera ezproiduna eta flamenko arrosa dira. ETC-entziklopedia Oroklini, Wikipedia
Zango bakar baten gainean igota nago, flamenko arrosa bainintzen, eta eskuak aidean mugitzen ditut trapuzko pampin batek bezala. ETC-prentsa Berria, 2008-10-23
Tsimanampetsotsan dagoen laku gazia: flamenko arrosaz beteta dago. ETC-prentsa Nafarroako Hitza, 2013-01-11
Nakuru lakuan flamenko arrosak ikusi genituen. ETC-literatura, saiakera Ixtorio hautatuak, Roald Dahl (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2001
Itsasaldiaren araura, urak mangledi-sustraiak estaltzen ditu, beraien artean kanal gisako ubideak sortuz, han-hemenka padura bilakatzen direnak, edo aintzira, flamenko arrosa-koloreen bazkategi. ETC-literatura, saiakera Jururú, JE Urrutia 'Capeau', Pamiela, 2015
XVII. mendearen erdi-erdian hantxe jarrita, erabateko haize-arrosa matematikotzat ageri zen Fermat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 346. orr.
Kalkuluen paperak jakako sakelan sartu, eta azken aldiz eman zion begiratu bat haize-arrosari, hari esker orientatu ahal izan baitzen mundu matematiko berri haietan barrena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.
Haizeen arrosaren bidegurutzean. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 35. orr.
Baziren hiruki arrosak, homosexualentzat. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 154. orr.
Japoniar arrosa (Rosa rugosa). ETC-entziklopedia Uliako Mintegietako parkea, Wikipedia
Maglia arrosa (liderraren maillota) lortu zuenean ere, trebea izan zen kazetariek egin zizkioten galdera gaiztoei erantzuten Bigarren etapa garaipena lortu zuen, eta gainsariei esker maglia arrosa jantzi berriro. Berria - Kirola 2004-05-29
Maglia arrosa soinean darama dagoeneko. Berria - Kirola 2006-05-07
Maglia arrosa berreskuratu zuen. Berria - Kirola 2004-05-26
Mokozabal arrosa "Platalea ajaja" (lehen "Ajaia ajaja"). ETC-entziklopedia Mokozabal, Wikipedia
Adoleszentziaren hastapenean, "abuela Eusebia"k, Corin Tellado sinaduraz agertzen ziren nobela arrosak eta vaquero nobelak pilaka prestatzen zizkidan, komikietarik ezberdinak ziren irudi gutiko gaztelerazko testuak ikasi nituen irakurtzen. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 132. orr.
Talk-show-ak, prentsa arrosako saioak, zapping saioak, kirolak, lehiaketak, reality-ak eta bideoklipak aztertzen dira. Berria - Harian 2005-12-04
Urtzik, gainbehera datorren aktore ospetsuaren paperean, Garikoitz prentsa arrosako kazetariak egindako eskaintza onartu ala ez erabaki behar zuen. Berria - Kultura 2004-10-12
-Nahi izanez gero, berandu gabe sal diezaiokegu prentsa arrosari titularra. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 196. orr.
Gustatzen al zaizkizu sandwich bejetalak? Saltsa arrosarekin prestatzen dituzte sukaldean, oso goxoak dira". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.
Siriako arrosa edo Siriako hibiskoa ("Hibiscus syriacus") hibisko mota bat da, ezaguna bere lore ederrarengatik. Munduko parte askotan lantzen da landare apaingarri moduan. ETC-entziklopedia Siriako arrosa, Wikipedia
Biblian aipatzen den Siriako arrosa azuzena hauxe ez ote den ere esaten da. ETC-prentsa Argia, 2007-09-09
Lehenbiziko zuhaixka Siriako arrosa izan zen, Jauregik azaldu duenez, Siriako gerraren biktimak gogoan. ETC-prentsa Berria, 2017-06-13
Zerga arrosa deitua du gehiegikeria, garestiago diren ekoizpen horiek arrosak baitira gehienetan. ETC-prentsa Berria, 2015-10-24
Askorentzat, merkatuaren jokoa da askorentzat zerga arrosa, eskaintzaren eta eskariaren arteko hartu-emana: emakumeak gehiago ordaintzeko prest badaude, markek hori baliatuko dute; baina sustraietan genero bereizketa bat ere badagoela salatzen dute hainbat elkartek nazioartean. ETC-prentsa Berria, 2015-12-13
Zerga arrosaz ere hitz egin da aspaldion, baita ama bezain polita, aita bezain azkarra leloak zeuzkaten kamisetez ere. ETC-prentsa Gipuzkoako Hitza, 2016-09-23
alkandora arrosa (6); argi arrosa (3); arrasto arrosa (3); arrosa arrosa (3); arrosa bat (49); arrosa baten (9); arrosa batez (4); arrosa batzuk (3); arrosa bezain (3); arrosa bizi (3); arrosa da (4); arrosa eta krabelin (3); arrosa gorri (13); arrosa gorria (4); arrosa handi (6); arrosa hori (5); arrosa hostoz (3); arrosa jantzi (3); arrosa kolore (19); arrosa kolorea (15); arrosa koloreko (44); arrosa kolorekoa (12); arrosa kolorekoak (11); arrosa kolorez (5); arrosa landare (9); arrosa mota (3); arrosa sorta (12); arrosa usaina (3); arrosa zeraman (3); arrosa zuri (8); arrosa zuria (4); arrosa zuriak (4); atorra arrosa (4); aurpegi arrosa (4); azala arrosa (4); bi arrosa (5); haize arrosa (3); harri arrosa (4); kolore arrosa (12); maglia arrosa (18); maglia arrosa jantzi (3); masailak arrosa (3); musu arrosa (3); paper arrosa (3); tunika arrosa (3)
arrosak eta arantzak (3); bi arrosak (6); ia arrosak (3)
marmol arrosazko (3); zeta arrosazko (6)