Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poltsa azaldu zeneko lekuari berari dagokionez, tren-geltoki bateko arropazaindegia oso leku egokia izan daiteke inoren irristada ezkutatzeko. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 51. orr.
Arropazaindegiak oso leku haizetsuak dira. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 164. orr.
Kanpoaldean, atariko arropazaindegiaren aurrean, nire zain zeunden. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 51. orr.
Jauntxoak uniformearekin, damen soinekoen dandarrari eusten; eta morroiak euren aurretik korrika, neguko gereziak eramanez, horiek baitira maitagarrien farolak; arropazaindegiak, bertan uzten baitituzte zilarrezko zapatilak, trukean arropentzako ticket bat jasoz. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 264. orr.
Arropazaindegiko neska ilegorria berokiak biltzen ari zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.
Orduan konturatu nintzen arropazaindegiko txartela nire lagunak zeukala, gure berokiak biok batera erantzi genituen eta. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 52. orr.
Arropazaindegitik berokia hartu nahi izan nuen. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 51. orr.
Victoria Station-eko arropazaindegian. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.