Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adierazkortasun 1 iz adierazkorra denaren nolakotasuna.

Marmolezko estatuen adierazkortasuna.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 29. orr.

Argi geratu zaizkigu konpainiako dantzarien prestakuntza eta maila itzela, erabatekoak baitira guztien energia, malgutasuna, adierazkortasuna eta barne-adostasuna.  Berria - Kultura   2004-12-22

Diglosia gaitzesgarri baten seinale ikusten du berak gaztelaniaren presentzia hau euskal esaldietan, baina hizkeraren adierazkortasuna ez ote dugun aberasten galdetu behar genukeela iruditzen zait.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 241. orr.

Hizkuntzak bere adierazkortasuna galtzen baitu hainbeste mirakulu handien aurrean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.

Aktoreen adierazkortasunak beteko du hizkuntza ez-ulergarrien hutsunea.  Berria - Kultura   2004-08-04

Kiki la Rose solo ederra eskaini zigun Bruno Roy dantzariak, Berliozen kanta biren laguntzaz, besoen adierazkortasunari utziz mugimenduaren protagonismo guztia.  Berria - Kultura   2004-09-12

Emakume baten gorputzean edertasunik gutxien duen zatia, adierazkortasunik gutxien duena, eta, beharbada horrexegatik, maitagarriena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 277. orr.

Aurpegi zapala du, adierazkortasunik gabea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.

Adierazkortasunik gabeko aurpegia eta begi iheskorrak ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

Neure adierazkortasunik eza, neure hizketako moztasuna kittatzeko edo emendatzeko hasi nintzela uste diat idazten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 339. orr.

Betile zuriak kliskatzen zituen denbora guztian, adierazkortasunik gabe, jakin-minik gabe, areto handia arakatzen zuen begiekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Sudur bizkor horrek adierazkortasun berezia ematen dio aurpegiari.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 150. orr.

Hasieran, Egor Timofeievitxek oso ondo eta adierazkortasun handiz irakurtzen zuen, baina luze gabe arreta galtzen hasi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 216. orr.

Izan ere, hizkuntza guztietan adierazpena oso hertsaturik dagoelako, eta horregatik halako gai bat ezin dezakegu hitzen bidez irudika, nolabaiteko adierazkortasun zabalaz baizik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 141. orr.

Formularen adierazkortasun harrizkoa estimatu zuen, semantikoki eraso ezina zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 302. orr.

Adierazkortasun saria.  Berria - Kultura   2004-06-22

Bustiduraren kasuan, berriz, adierazkortasun arrazoien karietara egin palatalizazioa baizik ez da bere horretan transkribatuko.  Berria - Kultura   2004-10-06

Hori behintzat jakin dezatela hasterako euskarazaintzaile zurrunek: nahita eginak direla, alegia, akats batzuk, ez hiztegi eta gramatika garbiaren kaltetan propio, baina bai literatur adierazkortasun askotan ez hain aseptikoaren beharretara makurtuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 9. orr.

Bai Allemandi zuzendariak, zein Sparvoli eszena buruak, Verdi konpositoreak jarri zituen ikuskizun dramatikoa eta doinu adierazkortasuna islatu zituzten.  Berria - Kultura   2004-11-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazkortasuna eta (5); aurpegiaren adierazkortasuna (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus