Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
arropagile iz arropak egiten dituen pertsona edo enpresa.
Ez horixe, zeren, ez dielarik opilgile, arropagile, jostun zein kapelagileen arimei muzin egiten, ez baitit noski niri egingo. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 49. orr.
Baina aldaketa, egia esan, gutxi: %1na pasa irabazi zuten Inditex arropagileak eta Arcelor altzairugileak. Berria - Ekonomia 2004-09-18
SCH eta Telefonicak %2na pasa irabazi zuten, %1,8 BBVAk eta, uste baino emaitza hobeak aurrikusi dituen Inditex arropagileak, %13,11. Berria - Ekonomia 2004-03-26