Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abantaila (ETCn 15.947 agerraldi; orobat abantail g.er.) 1 iz norbaitek edo zerbaitek duen lehentasuna edo nagusitasuna; onura, probetxua. ik bentaja.

Ahal izan dudan neurrian azaldu ditut hormei buruzkoak eta horma-moten araberako materialen erabilerari buruzkoak, zein abantaila eta zein eragozpen dituzten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

-Eragozpenak ez dira deus abantailen aldean -erantzun zion Willemek, markesaren kortesia buru-mugimendu arin batez eskertu eta gero-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.

Asko dira etxerik ez izatearen desabantailak, dudarik ez, baina abantailak ere baditu: [...].  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 83. orr.

Labur esanda, ulertu dut batak bestearekin banatzen dituela abantaila eta desabantailak, pozak eta tristurak, oztopo eta arazo guztiak, baina baita euren ondasun eta anoak ere: alegia, lagunak direla, esan ohi denez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 218. orr.

Horietako mota bakoitzean aurkitzen diren abantailak eta akatsak aipatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1410. orr.

Yorgos Séferis greziarrak abantaila deitzen dio nik pagotxa deitu izan diodanari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 34. orr.

Zenbait arazorekin gehiegi kezkatzeko desabantaila eta beste arazo batzuekin gutxiegi arduratzeko abantaila.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 26. orr.

Guti ematen dut, baina guti eskatzen ere, eta hori abantaila da beti inoren estimua gureganatzeko tenorean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 308. orr.

Ihes dabilenak badu abantaila hori: errorik gabe, lekuak ez dira loturak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 295. orr.

Lan berriak beste abantaila batzuk ere bazituela konturatu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Bertsolariek etena egin beharra muga baino abantaila dute beren sorkuntza prozesuan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 91. orr.

Harri bigun horiek guztiek abantaila bat izaten dute, alegia, harrobitik atera ondoren erraz landu daitezkeela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.

Abantaila ugari ditu zutikako jarrerak -esate baterako, eskuzko trebetasunak garatzeko aukera ematen du-, baina gauza nabarmena da arazoak ere sortzen dituela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

Ikatz-meategiek erregaiaz hornitzen dituzten herrialdeek abantaila hau dute besteen gainean, han ez dela basorik behar, eta lur guztiak lan daitezkeela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Ronak abantaila zera du, ez duela garagardoak bezala izerdirik eragiten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Berregite-ahalmenean zetzan haien abantaila.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.

Hortaz, nahiz maizenik gizakiak beren irritsen arabera gobernatzen diren, kalte baino abantaila gehiago heldu zaie gizarte komunetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 517. orr.

Ustekabeak emango digu abantaila.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 164. orr.

Beraz, abantaila zaramakidak, ezta?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

Nola erabili teknologiaren abantailak teknologiaren atzaparretan jausi gabe?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 127. orr.

Adimena kontrolatzearen abantailak deskubritu zituen hiriko hotel dotore batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 190. orr.

Deskokatzearen aurrean pisuzko industria sarea eta enpresaburu belaunaldi berria abantaila direla uste du Iraolak.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Frantziaren abantaila da ordezkoak badituela titularren parekoak.  Herria   2002-11-14

Orotarat: 28 eta 23, erran nahi baita bost punduren abantaila.  Herria   2002-10-17

Berdindua da, duela hiru egun dagoeneko, gauaren eta egunaren oreka: 6 minuturen abantaila hartuko dio gaur arratsean egunak, gauari kenduta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 120. orr.

Nahiz zuen arteko elkarrizketan zuk abantaila hartu zenion, bere gutunean hark zaitu garaitu.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 112. orr.

Zer abantaila dakarkio bada nire alabari aberats jaio izanak, baldin hala eta guztiz ere asturuaren esklabo behar badu izan?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 315. orr.

Abantaila indargabetzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Puntu bakarreko abantaila duzue zuek Astillerorekiko.  Berria - Kirola   2004-09-18

Frantzian, gremioen abantailak ez ziren 1776 arte ezabatu, Turgot-ekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Arma termonuklearren abantailen jarraitzaile sutsua zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.

Baliteke, bada, energia-kostu gehiagoren beharrik gabe segurtatu izana gizakiak zutikako jarreraren abantailak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 262. orr.

Zer pena ahantzi duzula ardien abantailak eta mozkinak aipatzea, ardien bildotxa, ardien esnea, ardien gasna.  Herria   2005-11-17

Zientzialariaren eginkizuna zera da: haiei azaltzea zein den egoera, bere aukerekin, bere abantailekin, bere arriskuekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 160. orr.

Ez diot Brunori pentsatu berri dudana kontatzen, berak jendearen jarrera "txintxo" eta ergel horri bakarrik erreparatzen baitio, hots, jendeak errukior izateari ateratzen dion abantailari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hala arima ere ez baita sakabanatzen, abantaila ederra baita hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 122. orr.

Bai, ederra da, zinez, gaitzaldi iraganak kontatzea, eta irakurleak abantaila garbia du: gaitzaldiotatik fisikoki pasatu gabe dasta dezake kontaketa horren ederra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.

Abantaila handi bat du itsasoak bizileku izateko: itsasoan, ia zeharo neutralizatuta dago grabitatea; Itsas aseguruko sozietateek, Europako portu handi guztietan sortu zirelarik, abantaila handiak eman zizkioten itsas merkataritzari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Eta bai, hor zen orobat beste abantaila bikoitz bat, Tom eta biok bizkarra leiho horiei emanez esertzea gertatu zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Cumhailen taldeak abantaila txikia zeraman eta zubira besteak baino lehenago helduko zirela zirudien.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 21. orr.

Abantaila engainagarria.  Berria - Kirola   2004-01-14

Bistan da, felagek abantaila franko dute zuen aldean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 123. orr.

Teologia moral honek espekulatiboaren aldean abantaila berezi hau du: berak ezinbestean jatorrizko zerizan bakar, orobetegina eta arrazoizkora gidatzen duela. horrelako soldata apalak izatea ez zen izan eta ez da herrialde horien abantaila bakarra.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.

Abantaila nagusiak hiru dira.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Errusiarrak irabazleen aldean aurkitzearen abantaila bidegabeaz baliatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.

Ezkontza haiek ez zieten ematen inolako abantaila zibilik; dotea emaztea hiltzean iraungitzen zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 112. orr.

Afera publikoak abantaila pribaturako bideratzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 223. orr.

Abantaila indibidualak eskuratzeko joera hau, guztien onura unibertsalari ezin hobeki lotzen zaio.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Listoenek azken denboran abantaila intelektual hori abantaila material nola bihurtu asmatu baitigute.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 215. orr.

Euskaltzaletasun hutsak ala euskara erabiltzearen abantaila komertzialak?.  Berria - Kultura   2006-03-09

Azterketa formaldatzaileak garrantzi handiko abantaila kontzeptualak eskaintzen ditu gramatika sortzerakoan.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 16. orr.

Abantaila konparatibo handienak dituen ekoizpenean espezializatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Epe jakin batera, debaluazioak aldi baterako ekarri zuen abantaila konpetitiboa galduko litzateke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 198. orr.

Nago abantaila izugarria dela seme sasikoa izatea, betiere ezkutuan maitatzeko baldintza betetzen baldin bada, horrelako semeek aparteko abantaila baitute: ez dute sortzen gure duintasuna lardaskatuko luketen eragozpenik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 32. orr.

Oharrarazi behar diat ez dakidala ondo jokatzen, nolabaiteko abantaila eman beharko didak, beraz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 128. orr.

Ricardok frogatzen du produktibitatean (eta kostuan, beraz) erabateko abantaila duten herrialdeek ere izaten dutela interesik trukean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Jonathani, berriz, ez baitzuen eskatu berak ematea bikoteari hasiera, aski zitzaion jatorrizko abantaila hura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Ukaezineko abantaila tekniko hori, baina, arazo ere bada askoren ustez.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Estrategia hori konparaziozko abantaila berriak lantzean datza, eta, horren ondorioz, etekinik hoberena ateratzen zaio munduko eskariaren luzerako joerari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Hamid Karzai presidentetzarako hautagaia bere arerioekiko abantaila areagotzen ari da.  Berria - Mundua   2004-10-17

Kopisten garaikideak diren idazleak naturaltasunez baliatzen dira arrasto horien abantaila begibistakoez beren lanean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez dakiela zer abantaila klase aurkituko zuen han, bestetan aurki ez lezakeenik. Posizio hori, Holandak garai hartan eskuratu zuen lehiakortasun-abantaila adierazten zuena, orobat ulertzen da bere barnemerkatu txikiagatik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 82. orr.

Ekonomi abantailaren estimuluak bultzatu zituen neguan izozturiko itsasoaren ondoan edo gainean egoteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

Inbertsioak konkurrentzia-abantaila argia duten ekoizpenetan kontzentratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Pariseko Batzarrak pribilegioak eta jauretxe-abantailak oro ezeztatu zituen, probintzia, printzerri, kantonamendu, hiri bai eta komunitate eskubideak barne.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.

Ez dakigula txiki izatearen abantailari etekinik ateratzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 269. orr.

4 abantaila eraman (corpusean ez dago; ETCn 27 agerraldi)

Egun bat eta gau bateko abantaila zeramakion gutxi gorabehera. ETC-literatura, saiakera   Peloponesoko gerraren historia I, Tuzidides (Josu Naberan), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005

Haren ahotik estreinakoz biraoa entzun izanak, hala ere, ia urtebeteko abantaila neramala gogorarazi zidan. ETC-literatura, saiakera   Hobe isilik, Garbiñe Ubeda, Elkar, 2013

Hamar urteko abantaila daramate han komunikazio kontuetan, eta beste gauza guztietan ere bai, egia esateko. ETC-literatura, saiakera   Atertu arte itxaron, Katixa Agirre, Elkar, 2015

Kalbinismoak -hara zer bide bihurritatik agertu zaigun berriro- abantaila baitarama euskalgintzan: igarrezinak, baiki, Jainkoaren burubideak. ETC-literatura, saiakera   Bartleby, Herman Melville (Juan Garzia Garmendia), Erein, 2016

Rajicek eta Hermidak bikain jokatu zuten, behin eta berriro, pibote gaztearekin, eta Galdarrek bi goleko abantaila eraman zuen atsedenera. ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-06-24

Antza denez, lehiaketa horretan puntu handiko abantaila neraman, aurreko kanporaketetatik. ETC-prentsa   Argia, 2002-10-06

Ezin ukatu Eliza beti ama eta maistra izan dela estetika kontuetan, eta horretan mendeetako abantaila eramaten digu besteoi. ETC-prentsa   Argia, 2006-11-26

Guduek -idatzi du Zirionek-, lekualdatzeek eta gizakien sufrikarioek bi hilabeteko abantaila zeramatenETC-prentsa   Argia, 2008-12-14

Marka horiek, baina, urteetako abantaila daramate, eta lan handia egin beharko dugu. ETC-prentsa   Goienkaria, 2015-05-08

Atzo goizeko albisteek zioten PANek %1 inguruko abantaila zeramala laginketa bukatu baino lehentxeago. ETC-prentsa   Berria, 2006-07-04

Obamak abantaila darama, ordea; azken inkesten arabera, hamalau puntuko aldea atera baitio Arizonako senatariari. ETC-prentsa   Berria, 2008-10-16

Genero indarkeriak mendeetako abantaila daramakigu, eta ez da erraza genero eraso eta ezberdintasunekin amaitzea. ETC-prentsa   Berria, 2011-07-05

Enpresa handiek abantaila daramate txiki eta ertainekiko. ETC-prentsa   Berria, 2019-06-20

Egia da, ordea: santu izateko, kristau arruntei abantaila eramateko ez da aski agurtzea, borondate gaiztorik ez edukitzea eta ez eskandalurik ere ez ematea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Gero euskara xumean, Patxi Salaberri Muñoa, UEU, 2017

5 abantailaren lege (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Aurreko jokaldian, epaileak gol bat baliogabetu zion Oierri, abantailaren legea aplikatu beharrean penaltia adierazita. ETC-prentsa   Berria, 2016-09-11

6 abantailatan

Ororekin berdinkatzen zintudan; orotan zu zinen abantailatan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 245. orr.

7 -en abantailetan

Denentzat ikusten da lana badela bakotxak eman dezala bere hoberena sanotasunean herriaren abantailetan.  Herria   2001-03-22

Ziburutarrek erran zioten erregeari Frantziaren abantailetan zutela berritu nahi Zokoko portua, bestenaz untzi frango mugaz haindiko portuetarat joanen zela, eta hori Frantziako erresumaren kalte handitan!  Herria   2003-03-13

Aipatu dut, lapidariotasunaren abantailetan babesturik, interesgarri litzatekeela Borgesenetan ageri ez diren gaien zerrenda egitea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 17. orr.

Joanesen eta etxekoen abantailetan zen hitzordu haren ez hutsegitea, guti aski baitzuten SS-ek frantses armadako gerlaria berriz haien lurretara eramaiteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 58. orr.

Arropa gutiago askiko, etxe, bulego eta lantegiak ez hainbeste berotu beharko neguan ere, beharbada batere berotzerik ez, denen buru gure abantailetan litakeela.  Herria   2005-09-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abantail bat (8); abantail batzu (3); abantail doi (3); abantail eta (4); abantail handia (5); abantail haundia (6); abantail ttipi (3); abantail ttipi bat (3); abantail ttipia (3); eta abantail (5); zer abantail (5)

abantaila asko (11); abantaila asko ditu (3); abantaila asko eskaintzen (3); abantaila atxiki (4); abantaila bakarra (6); abantaila baliatu (4); abantaila bat (39); abantaila bat du (4); abantaila bat ere (3); abantaila batzuk (10); abantaila batzuk ere (6); abantaila da (36); abantaila dauka (3); abantaila ditu (4); abantaila du (9); abantaila duela (3); abantaila dugu (3); abantaila dut (3); abantaila dute (7); abantaila eman (7); abantaila emango (5); abantaila ematen (12); abantaila erabakigarria (3); abantaila ere (11); abantaila eta (10); abantaila ez (5); abantaila fiskalak (5); abantaila galdu (4); abantaila gehiago (9); abantaila gutxi (4); abantaila guztiak (9); abantaila handi (14); abantaila handi bat (10); abantaila handia (50); abantaila handia da (15); abantaila handia izango (4); abantaila handiagoa (8); abantaila handiak (25); abantaila handirik (3); abantaila handitzeko (3); abantaila hartu (25); abantaila hartu dute (5); abantaila hartu zuen (3); abantaila harturik (3); abantaila hartuz (3); abantaila hartzen (3); abantaila hau (8); abantaila hauek (3); abantaila hori (31); abantaila horiek (10); abantaila horiek guztiak (3); abantaila horrekin (4); abantaila izan (17); abantaila izan daiteke (5); abantaila izan zuten (3); abantaila izango (13); abantaila izango du (3); abantaila izaten (3); abantaila konparatibo (3); abantaila konparatiboen (6); abantaila lortu (6); abantaila lortu zuten (3); abantaila lortzeko (3); abantaila nabarmen (3); abantaila nagusia (8); abantaila polita (5); abantaila politikoa (4); abantaila txiki (27); abantaila txiki bat (26); abantaila txikia (17); abantaila txikia da (4); abantaila ugari (4); abantaila zuela (3); abantaila zuten (3); abnbantaila lortzea (3); aldean duen abantaila (3); baditu hainbat abantaila (3); badu abantaila (10); badu abantaila bat (5); baina abantaila (7); baino abantaila (5); bartzelonak abantaila (3); baten abantaila (9); bere abantaila (5); beren abantaila (4); beste abantaila (21); beste abantaila bat (13); beste abantaila batzuk (5); bestelako abantaila (4); beti abantaila (3); bi abantaila (6); bi goleko abantaila (4); bozen abantaila (3); bozetan abantaila (3); da abantaila (10); dien abantaila (7); dituzten abantaila (3); du abantaila (9); duen abantaila (21); duen abantaila nagusia (3); dute abantaila (8); dute abantaila hartu (3); duten abantaila (4); ematen dien abantaila (3); ematen duen abantaila (4); ere abantaila (9); ere abantaila da (3); eta abantaila (34); eta hori abantaila (18); eta horrek abantaila (8); etxean jokatzea abantaila (8); ez da abantaila (3); ez du abantaila (3); gol abantaila (7); goleko abantaila (6); guk abantaila (3); gure abantaila (3); hainbat abantaila (8); hori abantaila (22); hori abantaila da (8); hori abantaila handia (4); hori abantaila izan (3); horien abantaila (5); horrek abantaila (16); horrek abantaila handiak (5); horrek badu abantaila (3); hortik landa abantaila (4); izan zuten abantaila (3); izana abantaila (3); izatea abantaila (3); izatea abantaila handia (3); izateak abantaila (3); izatearen abantaila (5); jakiteak abantaila (3); jokatzea abantaila (13); jokatzea abantaila da (3); jokatzea abantaila txiki (3); ko abantaila (3); landa abantaila (4); landa abantaila atxiki (3); oraingoan abantaila (3); punduren abantaila (4); taldeak abantaila (4); tantoren abantaila (3); zein abantaila (3); zenbait abantaila (4); zer abantaila (11); zuen abantaila (7); zuten abantaila (5)

abantailak ditu (6); abantailak ematen (4); abantailak ere (13); abantailak ere baditu (5); abantailak eskaintzen (5); abantailak eta (20); abantailak eta desabantailak (7); abantailak ez (3); abantailak izan (3); abantailak izango (3); abantailak oro (3); bere abantailak (7); berriaren abantailak (3); dituen abantailak (9); dituzten abantailak (3); ere abantailak (3); eta abantailak (7); haren abantailak (5)

abantailaren bat (5); abantailaren bat izan (3); abantailari esker (3); abantailarik ematen (3); abantailarik ez (3); abantailarik gabe (4); abantailarik handiena (4); abantailaz jokatzen (4); abantailetako bat (8); du abantailarik (3); eta abantailari (3); ez du abantailarik (3); inolako abantailarik (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus