Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arront adlag erabat.

Zorionez garaiz ohartu ginen, eta egilea ulerbera agertu zen, beste alde batetik iruditu zitzaidan arront estimatzen zaituela, duela egun batzuk izan zenuten elkarrizketa bat aipatu zidan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 108. orr.

Wharton arront makurtu zen Smithers andrearen aurrean eta eskuan musu eman zion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 83. orr.

Pertsonaiak deserrotuta agertu zaizkigu, giza harremanak arront urriak dira, sustrai ezak bakardadearen itsas zabalera bultzatzen du gizakia, eta, dagoeneko, nabigatzea ez da dibertigarria, portura (Kalaportura) heltzeko ez aukerarik ez itxaropenik ez dagoenean.  Berria - Kultura   2004-12-02

Aspaldi huntan hemen nabilazu, denboraren tiraniaz gogaitua, erabat laketu ezinik, arront alfertua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 68. orr.

Orduan, gaijartzeileak -arront neska formala, moñoña eta txintxoa bera- gonbitea egin zion Iturriagari -arront mutiko korrekto, ortodoxo eta dekoratiboa-.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus