Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Parisen beraz, oro har eskuindarrek badute ezkerrekoek baino boz gehiago bainan boz horiek "arrondizamendu" askotan bi lixtetan partikatuak. Herria 2001-03-22
Estatu frantseseko administrazio esparru jakin bati deitu ohi zaio "arrondizamendua". Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 54. orr.
Zuberoa eta Nafarroa Behereko lau kantonamendu (Donapaleu, Iholdi, Donibane-Garazi eta Baigorri) arrondizamendu berean ziren, eta Maule -Euskal Herrian bertan, beraz- zen hiriburua. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 55. orr.
Frantziako Gobernuak, 1926an hartutako erabakiaren bidez, arrondizamendu bitan banatu zuen Ipar Euskal Herria. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 54. orr.
Lapurdi eta Nafarroa Behere osoa Baionako arrondizamenduan batu zituen, eta Zuberoa, aldiz, euskalduna gabe, okzitaniarra den Oloroekoan sartu zuen. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 54. orr.
Arrondizamenduko komisarioa izan zen, pozik gainera, bat-batean lanaren abandonatzeko tirria susmatu zuen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 75. orr.
Pariseko hamahirugarren arrondizamenduko Poterne Des Peupliers aldeko komisaria baten buru izendatua izan zen. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 58. orr.