Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arroltzea, biziaren hastapena, zinezko misterioa, ezin jakin nor den lehena: arroltzea ala oiloa? Herria 2005-09-22
Arroltze, gasna, landare, orotarik bazuten saltzeko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 93. orr.
Ogitarteko bat, hoin handia, hoin lodia, nola izan daitekeen ere, hori ere zerbait da: sobera arroltze hautsi ote dituzte, ogi erdi baten hartzeko, ala azken hau ja hor zeno, araberako moleta metatu dute? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.
Une hartan hurbildu zitzaien altzotara bat arroltze bildurik oilategitik atera zen emazte bat, adintsua hura ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.
Arroltzea da jakietan jaki goxoena. Herria 2005-09-22
Goizeko 5etan jeiki, arraina eta arroltzeak bai, bainan haragirik eta arnorik sekulan ez. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 48. orr.
Matiasen autobusean joaiten ziren neska batzuk Donibanera, gibeleratekoan zaretraka arroltzeak ekarriz. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 139. orr.
Eskuak ahora eraman zituen, oihu bat estali nahian, eta arroltzeak erortzearekin, hautsi eta hustu zitzaizkion lurrean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 36. orr.
Emaztea kafearen zaintzen ari zen bitartean, Émile arroltzeen frijitzen hasi zen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 115. orr.
Arroltze apainduen operazioan, bertzalde, kar handiz jokatu dira sei eskoletako haurrak. Herria 2005-07-07
Haiek aldiz, bideari lotu ziren, hiru arroltze frijitu janik, xingarrarekin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.
Eta nik, salda, eta gero bi arroltze freituak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.
Batzuk hixtukatu dute airoski, beste batzuk zernahi erran diote, eta norbaitek arroltze torta bat bota dio kasko gibelerat! Herria 2005-09-15
Agian ez zen arroltze torta! Herria 2005-09-22
Xingar eta arroltze jatea Bil-tokin. Herria 2001-02-08
San Josep parkean 16etan elizako plazan, arroltze botatze txapelketa 21ak eta erdietan gauazko karro ibilaldia 23etan plazan. Herria 2003-08-07
Janaria ospakizunari zoakion heinekoa izan zen: oilo salda arroltze gorringo eta ogi xigortuekin, amuarrainak artekiz troxaturik, kapoiak errerik, sagar erreximeta gasnarekin, hori guzia sagarnoz eta arnoz lagundurik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.
Bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin janik. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.
Arroltze moleta, beroa bezain ona. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.
Arroltze-moleta, xingarra, gasna, bixkotxa, arno eta kafe: 10 eurotan. Herria 2004-01-29
Hazparneko ezker paretean, bazkari on bat proposatua zaukula: arroltze moleta makallauarekin, idi kosta, entselada, ardi gasna, etxe bixkotxa, kafea eta patxarana. herria¬
Paxkal eta Marie Claire Mouxaut bikotea atera dira lehen arroltzemoleta egileen xapelketan. Herria 2004-08-12
arroltze botatze (3); arroltze moleta handia (3); arroltze moleta lehiaketa (4); arroltze torta (3); pazkoko arroltze (4); xingar eta arroltze (11)