Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau zen ziurrenik arrazoibidea: lobulu frontalen jarduera gehiegizkoek edo patologikoek eragiten zizkietela gaixo eskizofreniko haiei obsesio, haluzinazio eta ilusiozko aztoramenak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.
Banekien argibidea ez zela zuzena, baina hitzak falta zitzaizkidan, hitz egokiak, arrazoibidea, dotorezia, jendearen arreta neureganatzeko. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.
Karmenek isil-isilik jarraitu zuen nire arrazoibidea, eta guztiari baietz esan zion, gerra galtzearen erantzukizuna bere gain hartzeak izutuko balu bezala. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 32. orr.
Eztabaidan balioa dutenak arrazoibideak dira. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 57. orr.
Ekar ditzagun hona, hortaz, labur-labur berriz ere orain arte eman ditugun datu horietako batzuk gure arrazoibideak funtsatzen dituztenak, eta ikusiko dugu nola gure unibertsitate eredua pixkana urruntzen ari den gizarte aurreratuenetan gertatzen ari den eredutik. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 181. orr.
Haien arrazoibidearen arabera, imajinaezina da sala triangular edo pentagonalik. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.
Ikusten zuen, adi jarraitzeko ahalegin bat eginez gero, gai zela autorearen arrazoibideari jarraitzeko, matematikako teorema baten garapena jarraitzen duenak bezala. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 63. orr.
Bloomfieldek morfologiarako eratzen zuen arrazoibideari jarraitzen diogu, bi formen artean lehena zein zen erabakitzean: "Formek atalkako antzekotasuna dutenean, azpiko forma zein den erabakitzea zaila izan daitekeela erakutsi dugu, eta hizkuntzaren egiturak erabaki dezakeela arazo hau, [...]. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.
Ruche jaunak nahitasun berezia zion halako arrazoibideari, gezurrezko hipotesi batetik abiatzen baitzen... egiazko proposizio batera iristeko! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 113. orr.
-Neurketa zuzenaz iristerik ez zeukana arrazoibidez ondorioztatzera abiatua zen Tales. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.
Ezinezkoa litzateke sintaxiko kasu bati buruz arrazoitzea, termino jakin batzuen gainean egingo ez balitz arrazoibide hori. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 175. orr.
Bazen arrazoibide hori onartzen ez zuenik ere. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 106. orr.
Eta arrazoibiderik gabe, noski, matematikarik ez. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 73. orr.
Marisak esaten zuen esku baten mugimenduaz maitemintzen dena galdua dela betiko, ez dagoela babestuko duen arrazoibiderik, betiko maitatuko duela esku horren jabea, daitekeen kalterik handiena egiten badio ere. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 99. orr.
Nik ez nuen Ramiroren arrazoibidera makurtu nahi. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 46. orr.
Agindu zehatz bat, guztiz ere gainestalia askotariko arrazoibidez. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 210. orr.
-Gaia arrazoibidez azterturik: nora gindoazke haurdunaldiaren etendurarik gabe? gizakiaren duintasuna arrazoibidez jokatzean eta bere kabuz erabakitzean baitatza. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 157. orr.
Neure iritzira arrazoibidez ekarri nahi zaitudalako noa hain zuzen ere hertsiki eskatuko nizkizukeen eta egiten ahalko ez zenizkidakeen sakrifizioez egiten didazun galderari ihardestera. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 439. orr.
Ilehoriak, berriz, honako arrazoibidea egin zuen, zera, bera nekatuta zegoela bere gona salbatzeko egin behar zituen borrokez eta, hortaz, maleta azkar egin eta bazihoala. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.
Hitz ederrak eta arrazoibide argiak deus gutxitarako direnean, artean nabari ez zen zerbait sor daiteke gizonaren erraietan, onerako nahiz txarrerako. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 45. orr.
Senar-emazteek elkarrekin edaten zutenean, bozkariozko une labur bat partekatzen zuten, eta gero, inolako arrazoibide agerikorik gabe, kalapita basatian liskartzen ziren. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.
Bestalde, arrazoibide faltsu horri jarraitzera, politikariak era berean onartu beharko lituzke neurriaren kontrakoek bide beretik argudiatzen dituztenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 134. orr.
Danimarkako Erregeari arrazoibide onez mintzaturik ez duzu alferrik izango elea. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 33. orr.
Horrela, bada, Ortega-eta "arrazismo biologikotik" libratu nahi dituen arrazoibide ilun horren pean dirdirkatzen, zalantza gabe badago egia bat zilegizkoa, arraza usu aipatze hutsak ez duela inor arrazista bihurtzen. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.
Glizerina irensten eta liseritzen ere ahalegindu nintzen, arrazoibide sinplista batean oinarriturik: alegia, gantzen hausturatik sortua izanik glizerina, metabolizatzeko eta kaloriak hornitzeko modukoa izan behar zuela, aldez edo moldez, hark ere. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.
Jaungoikoa ezagutzera iritsi direnek ez diote aintzarik, ez eskerrik eman Berari dagokion bezala; baizik arrazoibide hutsaletan galdu dira eta beren adimen zentzugabea ilundu egin zaie. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 372. orr.
On Camillok ez zuen zirkinik egin: etzanda jarraitzen zuen lur hezearen gainean, ihi bat mastekatuz, eta bere arrazoibide korapilatsua harilduz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 199. orr.
Guk ere -geure burua argitzat daukagunok- dama horien antzera jokatzen dugu askotan; eta horren frogagarri dira gure arrazoibide zientifikoak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 274. orr.
Arrazoibide politiko, juridiko eta filosofikoarekiko, batetik; eta egiptoar eta babiloniar matematikariekiko, bestetik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 184. orr.
Aipatu auzi zehatz horri jarraituz, eta auzi orokorrari buruz ere, bada beste ikuspegi edo arrazoibide interesgarri bat…[...]. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 254. orr.
Guk leku komun, Topoi, esango diegu premisa orokorroi, eta hor dago Tropikoen (arrazoibide dialektikoari buruzko tratatuen) jatorria. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.
Liburu honek biltzen dituen testuak [...] astiro irakurriz, nabari da arrazoibiderik zorrotzena, muturreraino eroanda, erdi txoratu-edo egiten dela. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 76. orr.
Baliteke bihurri samarra izatea nire arrazoibidea, baina zure bideak ere ez ziren zelai eta lau-lauak. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.
Agindu zehatz bat, guztiz ere gainestalia askotariko arrazoibidez. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 210. orr.
Orobat, ez dut hemen adierazi nahi grisette baten hiltzailea aurkitzeko Parisen hartu ziren neurriek, edo antzeko arrazoibideetan oinarrituriko edozein neurrik, antzeko emaitzarik ekarriko zutenik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 190. orr.
Plazer duzu amarruzko arrazoibidez ni asaldatzen; itzurtzen zatzaizkie nireei. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 176. orr.
Zergatik iruditzen zitzaidan arrazoibide hori baliogabea, kontra esatekorik ezer ez banuen ere? Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 48. orr.
Arrazoibidea arrazoizkoago izan zedin, eta sakonago, idazle txekiar buruzuri baten ahotik hauxe adieraziko nuke jarraian: [...]. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 155. orr.
Zuzenak dira nire arrazoibideak, garbi nago Jainkoaren begien aurrean. Elizen arteko biblia Jb 11,4
Charliek eta biok bestelako argudio eta arrazoibideak genituen Big Joeren desagertzea azaltzeko. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 83. orr.
Aurreko arrazoibideak, ongi azalduta, Jaungoikoaren existentzia frogatzen digu egiaz. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 139. orr.
Kontua da Margak gai hartan ez zuela inongo arrazoibiderik onartzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 240. orr.
Bidezko da, beraz, bai giza arrazoibidez eta bai fedezko onarpenez, gurutzearen hain maitasun harrigarria bizi izan zuen gizona, gurutzearen ohore harrigarriaz miresgarri bilakatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 427. orr.
Lehergailuak gerrian loturik zeuzkanean, bere egiten zituen dinamitaren arrazoibide bortitza eta suzko indar hilgarria, bera ere lehergailu bihurtuko balitz bezala. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.
Baina arrazoibidezko ahalegin batez ideia hori uxatu eta Grettaren eskua laztantzen jarraitu zuen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 327. orr.
Hainbat hipotesi erabili nituen, arrazoibidezkoak, neurrikoak, izen mikatz bat ekarri zutenak ondorio gisa: konplota. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 28. orr.
Arrazoibide deduktiboa edo besterik gabe dedukzioa baieztapen baten frogapena edo horren aldeko argudioa da, premisa batzuetatik konklusio batera helduz, logikaren arauetan oinarrituta. ETC-entziklopedia Arrazoibide deduktibo, Wikipedia
Behin lan hori egin dela, teoriatik ondorioztatu ahal izango ditugu gure hipotesiak, arrazoibide deduktiboa erabiliz. ETC-zientzia, zuzenbidea Politika- eta administrazio-analisirako metodologia eta teknikak, Asier Blas, UEU, 2008
Azkenik, berezko natura abstraktua, eta honek dakartzan prozesu konplexuak (arrazoibide deduktiboa, hizkuntza, prozesatze espaziala). ETC-zientzia, zuzenbidea Hezkuntza sozioemozionala eta ikaskuntza-zailtasunak, Joana Acha / Luixa Reizabal, UEU, 2012
Alde batetik, geometriako software dinamikoari dagokion arrazoibide induktiboa, eta tradizioz frogapen formalei dagokien arrazoibide deduktiboa -paper eta arkatzezko frogapenak-. ETC-zientzia, zuzenbidea Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz, Aitzol Lasa, UEU, 2015
Batetik, froga teorikoak daude, eta, horietarako, arrazoibide deduktibo edo analitikoak behar izaten dira, zeren adierazpen edo lege orokorretatik abiatu behar baita gero datu zehatzei zentzua emateko. ETC-zientzia, zuzenbidea Ikerkuntza sozialaren estiloak, Jose Angel Bergua, EHU/UPV, 2018
Esate baterako, 8.3.1. ataleko lehenengo adibidean arrazoibide deduktibo bat aurkeztu da, eta hura balia daiteke egitura deduktibo bat zertan datzan argitzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea Matematikaren didaktika, Jaione Abaurrea / Aitzol Lasa, UEU, 2018
Medikuntza klinikoa berritze modura ulertuta, alegia ikuspuntuen berritze modura, edukiena, deskribapenaren formen eta estilo beraren berritze modura, arrazoibide induktiboen eta probabilistikoen erabilpenarena, kausaltasuna esleitzeko moduena, laburbilduz, enuntziazio-modalitateen berritze modura ulertuta, ez da jo behar behaketa teknika berri baten emaitzatzat -hots, ez da jo behar autopsiaren emaitzatzat, XIX. mendea baino askoz ere lehenago erabiltzen baitzen- ez eta kausa patogenoak organismoaren sakontasunean [...]. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.
arrazoibide hori (9); arrazoibide horri (3); arrazoibide hutsaletan galdu (3); edo arrazoibide (3)
bere arrazoibidea (6); nire arrazoibidea (3)
arrazoibideak ematen (3); arrazoibideak ez (4); bere arrazoibideak (3); diren arrazoibideak (3)