Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arraunketan gorputzak egiten duen joan-etorrian, Rosamariren irriari behatzen dio, eta bere bota berriei. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.
Ontziko marinelek ezin diote arraunketari ekin, goseak baitaude, aspaldi ahitu zaizkie-eta zer jana, zer edana, ontziko horni guztiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.
Hamahirugarren aldiz antolatu dituzte Arraunketa Olinpikoko Nazioarteko Estropadak Orion. ETC-prentsa Berria, 2007-04-19
Hiru urte eskas ziren Orioko Arraun Olinpikoko Elkartea sortu zela, eta arraunketa olinpikoari behin betiko bultzada emateko asmoarekin antolatu zituzten estropadak elkarte sortu berriko kideek. ETC-prentsa Berria, 2008-04-20
Modalitateak: tosta arraunketa eta arraunketa olinpikoko modalitate guztiak jorratu. ETC-prentsa Argia, 2002-12-15
Aulki mugikorra edo, arraunketa olinpikoan, ontzi nagusia da hau. ETC-prentsa Berria, 2012-03-20
Arraunketa olinpikoan, Munduko Txapelduna izan zen 1983an 8 arinean, beste lau euskaldunekin batera, eta brontzea lortu zuen 1984 eta 1985ean kategoria berean. ETC-entziklopedia Benito Elizalde, Wikipedia
Donostiako arraunketan, Ur-Kirolak eta Donostia Arraun Lagunak taldeek txapelketa ugari irabazi dituzte arraunketa olinpikoan; tostako arraunketan, 2007tik aurrera Donostiarra traineru bateratuaren proiektuan batu dira. ETC-entziklopedia Donostia, Wikipedia
Eva Mirones Sola euskal arraunlaria da, arraunketa olinpikoan aditua. ETC-entziklopedia Eva Mirones, Wikipedia
Arraunketa olinpikoa gure herrian sartzen eta sendotzen lan gehien egin zuen pertsona izan zela esan liteke. ETC-entziklopedia Felix Erdozia, Wikipedia
Altxerrik ordea, oso zaila ikusten du neurriz aldatzea: "Azkarrago joatekotan bai, baina 15 metroko lau traineru lau balizetan arraunketan egiteko eremu zabalagoa behar duzu. ETC-prentsa Argia, 2001-09-02
Gogor eta luzaroan arraunketan egin ondoren, txalupak ontziaren popa aldera iritsi ziren eta, distantzia egokian, arraunak utzirik, desarratu zituzten beren mosketeak. ETC-literatura, saiakera Benito Cereno / Billy Budd, marinela, Herman Melville (Jose Ramon Vazquez), Alberdania-Erein-Igela, 2012
2003an ligek ibilbideari ekin eta tostako arraunketa irauli zenetik, sasoiz sasoi gora egin du traineruen eta arraunlarien mailak, eta behera traineru horiek hiru itsas milia osatzeko behar duten denborak. ETC-prentsa Berria, 2009-07-07
UZEIk Kutxaren laguntzarekin Tostako Arraunketaren Oinarrizko Lexikoa liburuxka argitaratu du. ETC-prentsa Argia, 2004-10-10
Tostako arraunketaren historiaren lau kolore nagusiak. ETC-prentsa Berria, 2014-06-28
Tostako arraunketa eta aulki mugikorra desberdindu behar dira. ETC-prentsa Berria, 2017-03-21
Batela tostako arraunketan erabiltzen den ontzia da, 4 arraunlari eta patroia izan ohi dituena. ETC-entziklopedia Batel, Wikipedia
Arraunketa mugikorrean aritzea izan zen, klub berri honen kasuan ere, lehen bokazioa, nahiz eta gerora tostako arraunketari ere heldu zioten. ETC-entziklopedia Donostiako arraunketa, Wikipedia
Tostako arraunketari bagagozkio, kontaezinak dira lortutako lehenengo postuak, 437 garaipen metatuz historian zehar. ETC-entziklopedia Orio Arraun Elkartearen tituluak eta errekorrak, Wikipedia
Trainerilla tostako arraunketan erabiltzen den ontzia da, 6 arraunlari eta patroia izan ohi dituena. ETC-entziklopedia Trainerilla, Wikipedia