Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arraunka iraganen dituzte itsasoak, bruxularik ez mastarik gabe. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 199. orr.
Ez zegoen oso urruti, ordea, eta gizonak adierazten zion tokirantz arraunka abiatu zen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 164. orr.
Eos, goizean jaiotzen dena, agertu zenean, sokak askatu eta itsasoratzeko agindua eman nuen, eta arraunka urrundu ginen, heriotzetik ihesi, lagun galduengatik saminez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 59. orr.
"Alea jacta est", orain bai bete betean ari zaizkigula gure "Indianoak" arraunka Saint Laurent ibaian barna. Herria 2003-07-17
Portu koxkor batean sartu gara arraunka: inguruan, bazen granitozko labarrik, eta esklaborik zutabe batzuk zizelatzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.
Finkatuak zituzten hiru helburuak bete dituzte: "Lapurdi" traineruarekin 500 kilometro kurritu dituzte arraunka Saint-Laurent ibaian. Herria 2003-07-31
Lagunei deitu, eta itsasoratu egin ginen bizkor, arraunka. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.