Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arraun (ETCn 12.602 agerraldi) 1 iz zurezko haga, luzea eta buru-zapala, eskuz eraginda ur gainean barku bat mugitzeko erabiltzen dena.

Brankaria brankan bikoterik gabe aritzen den arraunlaria da, eta arraun motzarekin laguntzen du maniobra egiten.  Berria - Kirola   2004-07-28

2 (hitz elkartuetan)

Arraun giro aparta igande goiz baterako!  Berria - Kirola   2006-01-25

Bi urte oso egin dituzu arraun girotik kanpo.  Berria - Kirola   2006-03-17

Hondarribiarrek ez zuten arraun erritmo egokia hartzerik lortu.  Berria - Kirola   2004-07-18

Hau da arraunean aritzeko lekurik onena", adierazi du arraun teknikariak.  Berria - Kirola   2004-04-09

Antolaketa beharretan Traineru Kluben Elkarteko kideek jardungo badute ere, laguntza jasoko dute Getxoko Udalaren aldetik eta, batez ere, Algortako Arraun Elkarteko kideen aldetik.  Berria - Kirola   2004-07-02

Ikasleak arraun taldeetara eraman eta era praktikoan hiruzpalau orduko ikastaroa jasotzen dute.  Berria - Kirola   2004-04-09

Getxon Kantauri aldeko hamabi arraun talderik onenak batuko dira igandean, Telefonicako Bandera nork eramango duen erabakitzeko.  Berria - Kirola   2004-07-02

Euskadiko Arraun Federakuntzak prentsaurreko batean azaldu zuen atzo Kontxan gertatua.  Berria - Kirola   2004-09-15

Gipuzkoako Arraun Federazioko teknikari Unai Elizasu arduratzen da eskola horietan klaseak emateaz.  Berria - Kirola   2004-04-09

Elkarlan horrek arraun eskola eman zuen, eta ordutik hona, gazteen kategoriatik hasita, maila guztietan dituzte ontziak.  Berria - Kirola   2004-07-10

Arraun munduan denok dugu elkarren berri eta betikoak gabiltza ia-ia.  Berria - Kirola   2004-09-07

Arraun mundua profesionalizatzeko geratzen den kirol bakarretakoa izango da, eta hainbeste jende eta komunikabide mugitzen dituen bakarra.  Berria - Kirola   2004-09-04

Lehen aldiz Boiron egin zuten arraun txanda berean, eta bermeotarrek 20 segundoko aldea atera zieten astillerotarrei.  Berria - Kirola   2004-07-30

Bost hilabete pasatu diren arren, arraun espedienteak irekita jarraitzen du, azken ebazpenaren zain.  Berria - Kirola   2006-03-07

3 arraun egin arraunak uretan mugitu ontzia bultzatzeko.

Noroeste jotzen dik, ezin diagu arraun egin haize kontra, ez diagu deus aurreratuko, alferrik nekatuko gaituk.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

Busturiako hondartzaren aurre-aurrean Kanalako ikurrin handia begiztatu nuenean, arraun egiteari utzi nion, baina posizioa mantenduz korrontearen aurka ziatzen nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 461. orr.

Utzi egin dio arraun egiteari, eta txalupak, ibaiaren korronteak eramana bezala, portuaren erdirantz jarraitu du geldiro.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.

Bizkaiko eta Gipuzkoako txapelketak jokatzen dira gaur, eta bi txapelketetako lehen bi sailkatuek larunbatean Lekeition egingo dute arraun, Euskadiko Txapelketan.  Berria - Kirola   2004-08-11

Lehen eta hirugarren kaleetako traineruek kaiaren barnealdera egiten dute arraun, eta bigarrenekoek eta laugarrenekoek itsaso aldera.  Berria - Kirola   2004-07-30

Lagunei gogor arraun egiteko agindu nien, heriotzetik ihes egin ahal izateko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 64. orr.

Behin arraun egiteko kulote horietako bat oparitu zidan; hartu, erabiliko duzu, esan zidan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 136. orr.

Aurreko bi traineruak lehen txandan ariko dira, ordea, eta Zabaleta, Aizperro eta Orbañanostarrek ez dute herriko traineruaren parean arraun egiterik izango.  Berria - Kirola   2004-09-04

· irud/hed Maria San Gilek arraun egiten duen norabide berean egitea guztiok arraun, eta gure hautagaia sostengatzen aritzea guztiok.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

4 arraun eta arraun ari izan (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Taldearen zati handiena banderaren bila arraun eta arraun ari den bitartean, gutxiengoa, beste zatia, lehorrean egoten da. ETC-prentsa   Berria, 2017-08-03

5 arraun-luma (corpusean ez dago; ETCn 15 agerraldi)

Gabiraiak ozta-ozta mugitzen ditu bere hegaletako arraun-lumen muturrak, buztana pixka bat zabaltzen du abaniko itxuran eta nekerik gabe planeatzen du, bere gurutze itxurako itzala dardarka irristaraziaz belar horien gainean.  ETC-literatura, saiakera   Basamortua, J.M.G. Le Clezio (Luis Berrizbeitia), Elkar, 2009

Lema-lumak eta arraun-lumek xingola transbertsal ilunak izaten dituzte eta sabelaldean intentsitate aldakorreko xingolak izan ohi dituzte.  ETC-entziklopedia   Arrano arrantzale, Wikipedia

Arraun-lumetako eta buztan luzeko urdinak izena ematen dio.  ETC-entziklopedia   Mika urdin, Wikipedia

Urrun egonda ere, buru eta buztan laburrak dituela igarri daiteke, eta gerturatzean arraun-luma beltzak eta estal luma arren arteko kontrastea nabaria da. ETC-entziklopedia   Sai arre, Wikipedia

6 arraun-ontzi

Berak uste ez bezala ibaian gora joan ziren, Amyk aurkitutako arraun-ontzitik urrutiratuz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 133. orr.

Zuhaitz-hondo batzuk han eta hemen; kai bat, banku bat, arraun-ontzi bat behin, belar-meta bat normalean, ohea ez beti, eta hemen, orain, aulki kulunkari bat, eta gauza bitxia zen, zeren esperientziaz baitzekien altzariak zirela lekurik txarrenak loaldi on baterako.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 162. orr.

Hortzik gabeko aguretxo bat hurbildu zitzaien astiro eta, irribarre maltzur samarrez, beheko ur arreetan zabuka zegoen arraun-ontzi zahar bat erakutsi zien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

7 arraun surf (corpusean ez dago; ETCn 89 agerraldi)

Arraun surfa edo padelsurfa surf kirolaren aldaera bat da, Hawaiin sortua. Ohiko surfean, kirolaria eserita izaten da uhin bat etorri arte; arraun surfean, aldiz, surflaria taularen gainean zutik izaten da, eta arraun bat darabil ur gainean mugitzeko. Kirol hau 2013an dokumentatu zen.  ETC-entziklopedia   Arraun surf, Wikipedia

Arraunarekin uxatu nuen, leunki, eta ibaian behera segitu nuen arraun surfean.  ETC-literatura, saiakera   Surflaria eta paradisua, Iñigo Urdinaga, Salbera, 2017

Parte hartzeko hiru modalitate daude: surfeko ohol motza, long board deritzona eta arraun surfa.  ETC-prentsa   Berria, 2009-07-03

Arraun-surf oholera igo, motxila hartu eta hari tresneria erantsita ibiltzen naiz kaxea-n, lasai.  ETC-prentsa   Berria, 2010-01-17

Denetarik egin daiteke hemen: bela, banakako eta binakako piraguismoa, windsurfa, arraun surfa...  ETC-prentsa   Berria, 2014-07-31

Garbiketa lanekin batera, arraun surfeko lasterketa bat izango da hilaren 30ean.  ETC-prentsa   Berria, 2015-05-12

Santurtziko bizilagun bat hil da Huescako ibai batean arraun surfa egiten ari zela.  ETC-prentsa   Berria, 2017-06-13

17: 00etan, arraun-surfeko herri lehiaketa egingo dute, eta horren ostean izango da argazki lehiaketaren sari banaketa. ETC-prentsa   Berria, 2018-08-10

8 arraunean aritu

Ez gara orain artean batera arraunean aritu, baina daramaten denboraldia eramanda, agian, hortxe-hortxe egon gintezkeen.  Berria - Kirola   2004-09-05

Orain arte, azken lau estropadetan izan ezik, klubek 22 osatu arte nahi adina arraunlari sar zitzaketen euren taldean, betiere urte horretan bertan beste klub batean arraunean aritu ez badira.  Berria - Kirola   2004-07-11

Aita arraunean aritzen zen zarauztarren traineruan, "Golondrina" izeneko hartan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 35. orr.

Nabigatzen doanean, jarri egiten da, baina zutik joaten da arraunean ari denean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 256. orr.

Volgako Batelzainen musika entzuten zelarik, arnasestuka zetozen aurrealderantz Jonathan-eta-Léa, "heliu han, heliu han", salmo bat bezala abestuz, ontzi-sotoan arraunean ari ziren galerianoen egoera zorigaiztokoa musikaren bidez (--!) adierazten ari zirelako uste osoan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

Zinez, galera zahar batean arraunean ari den galeriano baten bizipenak ez al dira kartzelako galerietan atzera-aurrera dabilen galeriano batenak bezain errukiberak?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

Bost minutu geroago Helen eta biak arraunean ari ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 455. orr.

9 arraunean egin arraun egin.

Bospasei kilometro arraunean egin ondoren, Jesus ur gainean oinez eta txaluparantz hurbiltzen ikusi zuten, eta beldurrak hartu zituen.  Elizen arteko biblia   Jn 6,19

-Hala eta guztiz be, penagarria da arraunean egin beharra -esan zion Hagridek, Harryri beste zehar-begiratu bat eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 62. orr.

Debekatua dute igerilekuetan, tenis, hockey edo bestelako kirol zelaietan sartzea; debekatua dute arraunean egitea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

Horrekin arraunean egitea ez da erraza izango horratik.  Berria - Kirola   2004-07-08

Ibaian behera zihoazen ontzietan arraunean egiteagatik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Bertan arraunean egiten zuten bi marinel indartsurekin batera, Agnès de Espinosa eta biolin bat zihoazen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.

Raimundo Silva erreferentziarik gabeko espazioan arraunean egingo balu bezala dago, naturaz gaindiko gauzei edo lurretik kanpoko izakien agerpenei buruzko filmeetan boladan dagoen giro horietakoa da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.

Militante abertzaleei norabide berean "arraunean egiteko" deia egin zien bozeramaileak.  Berria - Mundua   2004-07-27

10 arraunean ibili

"Arraunean zebiltzanak gizon askeak ziren ordurako, eta gizontasunez aritu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 188. orr.

Gizon batek, emaztea eta alaba ondoan zituela, ilunabar aldean, sei gizon gazteren zerbitzuak ordaindu zituen, Sena ibaiaren ertzetik gertu arraunean baitzebiltzan, ibaia txalupaz gurutzatzearren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 166. orr.

11 lema-arraun (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Balea-txalupak, abiadurari dagokionez miresgarriro eraikiak, belaz, arraunez, pagaiez, lema arrunt batez eta lema-arraun batez hornituta daude.  ETC-literatura, saiakera   Porto Pimeko dama, Antonio Tabucchi (Fernando Rey), Elkar/Alberdania, 2007

Haren oin eskuinak, beste aldetik, ahuspez emaniko beltza txaluparen zolan atxikitzen zuen bitartean; eta beso eskuinaz lema-arrauna zerabilen txalupa lasterrago ibil zedin, begiak aurrera hedatuak, bere gizonei ahal zuten indar guztiaz arraun egin zezaten bihotz ematen ziela. ETC-literatura, saiakera   Benito Cereno / Billy Budd, marinela, Herman Melville (Jose Ramon Vazquez), Alberdania-Erein-Igela, 2012

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus