Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzo, bada, arratsero ohi dudan bezala atera nintzen, afal ondoren. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.
Arratsean kontzertura joan beharko da, arratsero egonen baita kontzertua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 69. orr.
Gure hondakin-artezalea goizero ekarri eta arratsero atzera bere kopia-paper mordoekin jasotzen zuen Land Roverraren zain geunden. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.
Bi neskato, korrikalarien txandal urdina jantzita, bularrean koloretan sagu baten burua margotuta, arratsero pasatzen ziren bertatik lasterketarako arratseko beren entrenamendua egitera. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.
Terni Petroliniren lagun mina zen, eta Petrolini Turinera etorri zenean antzerki-emanaldi sail bat egitera, Ternik ia-ia arratsero butaka-txartelak izaten zituen debalde eta nire senideei eta amari oparitzen zizkien. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 75. orr.
Etorri arratsero bezala Efrainekin eta, telebista pizru ordez, portxera jotzen zuen Mary Anni kafe bat eskatu ondoren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 25. orr.
Gauero izaten ziren oinazturak, hori bai, eta haietxek gure arratseroko entretenimendu bakarra. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.
arratsero bezala (5); ia arratsero (3)
º