Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arratsaldero adlag arratsalde guztietan.

Arratsaldero elkartzen ginen klubean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Arratsaldero egunean-eguneango berri-emate idatzizko bat egin behar zen, eta gutunazal itxi baten barruan berari pertsonalki eskuratu, edo Loredana andreari, beraren idazkaria baitzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.

Arratsaldero joango nauk hondartzara eta bustialdi eder bat hartuko diat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.

Arratsaldero elkarrekin merendatu eta solas egiten genuen.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 96. orr.

Arratsaldero gizon bat zetorkion, lan berriaren sekretuak erakusteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 218. orr.

Arratsaldero bezala, gizonezko bat eliz aurreko burdinazko atetzarra ixten ari zen, drogazaleek gaua eliz atarian pasa ez zezaten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.

Arratsaldero, 18: 30etik aurrera, artista berriak eta gazteak ezagutzeko parada eskaintzen dute Principal antzokiko emanaldiek, jazz zale orok estimu handian duen atala.  Berria - Kultura   2004-07-13

Ni, arratsaldero, hutsik egin gabe, Sagarminaga Kulturunera joaten nintzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 116. orr.

Ba al dakik Hamida arratsaldero joaten dela horra?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.

Egiazki, divertimento bat besterik ez zen: gustatu egiten zitzaion tertulietan, berak eta bere lagunek hoteleko kafetegian arratsaldero egiten zuten solasaldiaren hasieran, "argaldu egin naiz" edo "gizendu egin naiz" esatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Nire neska-laguna oso kontserbadorea da, badakizu, astero elizara joan eta arratsaldero kafea Batzokian hartzen duten horietarikoa.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 101. orr.

Nik ez nuen ia ikusi ere egiten, baina, ziotenez, arratsaldero edanda jaisten omen zen eskolara eta egunetako bizarrarekin ibiltzen omen zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 75. orr.

Lau urtez, arratsaldero ikusten nuen neska, igandeetan izan ezik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 41. orr.

Whiskia eskatzen zion arratsaldero, bazkalostean kafea hartzera hurbiltzen zenean, edo koñaka.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 13. orr.

Denverrek goizero praktikatzen zuen; arratsaldero, bera zen izarra.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 147. orr.

Sasoi elezaharrezko hartan, arratsaldero, bost eta erdietako sirena-tutuak jotzen zuenean, enplegatuetariko inor ez zen etxeratzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 99. orr.

Biharamunean, arratsaldero bezala, plaza aldetik agertu zen Yassin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 130. orr.

Hargatik jarraitu zuen Jean Pierrek dama haren etxera joaten arratsaldero, inoiz hutsik egin gabe, betiko orduan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 140. orr.

Hasieran, koadernoak-eta uzten zizkidan Marisak, baina, gero, etxeko lanak nirekin batera egitera etortzen hasi zen arratsaldero.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.

Eskolatik bueltan, Sesame Street ikusten zuten arratsaldero. Astelehen arratsaldero pisukideok supermerkatura joan, gurditxoa hartu eta ohiko zirkuitua osatzen genuen bitartean, ohiko geldialdietan ohiko eztabaida errepikakorrak izaten genituen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 186. orr.

Zortzi-zortzietan iritsi nintzen elkartu behar genuen puntura, segurtasun-burua arratsaldero edatera joaten zen jatetxearen aurrera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.

Harrezkero, Molly ia arratsaldero etortzen zen gurekin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 26. orr.

Garai batean ia arratsaldero joaten nintzen Margaren etxera: bere gurasoek, nireek ez bezala, hi-fi aparatua zuten, eta erabiltzen uzten ziguten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 12. orr.

Neurriz gain aritu zen negarrez, eta kasik arratsaldero egin zion bisita zorigaiztoko senarrari, haren samina arindu nahirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.

Haiek ere arratsaldero egiten baitzuten beren osteratxoa, galaz jantzirik egunero enperadorearen eguna ospatzen ari balira bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.

Maite Artola Euskadi Irratiko Mezularia saioko aurkezleak jaso du irratiko Argia saria, arratsaldero aktualitatearekin lotutako saio "erakargarria" gidatzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Eguerdian Kugler jauna etorri da, eta Broks andreak, astelehenetik aurrera, arratsaldero bi orduz kafea hartzera etortzeko asmoa duela esan digu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 301. orr.

Arratsaldero-arratsaldero, Kafka parkera joaten da paseatzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 179. orr.

Zein telebistak onartuko du, martxotik urrira, 160 egun, arratsaldero-arratsaldero, txirrindularitza eskaintzea telebistaz?  Berria - Kirola   2004-06-02

Antagonismo purua eta gordina dute gogoko goizero eta arratsaldero, gosariaren isilunean eta afariaren festan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 92. orr.

Leone ikustera joaten zen arratsaldero.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arratsaldero bezala (8); arratsaldero egiten (4); arratsaldero joaten (6); da arratsaldero (3); goizero eta arratsaldero (3); ia arratsaldero (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus