Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrasto (ETCn 26.668 agerraldi) 1 iz nonbait egon den zerbaitek bertan uzten duen seinalea; zirriborro gisako marra. ik hatz; aztarna; kutsu.

Arrasto honetan hasi zen, bada, postmodernitatea zabaltzen.  Berria - Kultura   2006-01-12

Naziek ez zuten deuseren arrastorik utzi nahi, bereziki kontzentrazio kanpamenduetan gertatu zenari buruz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 201. orr.

Arrasto eta aztarna guztiei adi zebilen beti, egokierarik ñimiñoena ere alferrik galdu gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Berriro jantzi eta plazarantz begiratu nuen: han ez zegoen neskatoaren arrastorik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 50. orr.

Baxoerdiari eraso zion Asierrek, eta beheko ezpainarekin ardoaren arrastoak kentzen zituela, zera esan zidan: Maialen ez zegok proiektuan, noski.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 126. orr.

Baina jantziak kendu aurretik, berriz eskua sartu zuen jakaren barrengo poltsikoan, han, gaizki akordatzen ez bazen, mirariaren arrasto ukigaia eduki behar baitzuen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 14. orr.

Ez zekiten odolgabea ote zen, harroa edo neska txikiek jana zioten gizalegearen arrasto oro.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Ez zion inori ere orri horiek irakurtzen utzi eta kontu egin zuen bera hil ondoren haien arrastorik ez uzteko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.

Dianneren arrastoa jarraitu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 127. orr.

Geroztik entzun dut Québec-eko erreferendum, hizkuntz eredu, azterketa, lege eta mirakulu asko goraipatzen Euskal Herrian, baina nehoiz ez F.L.Q. zenaren arrastorik izan denetz ere salatzen, gai hori tabu balitz bezala gure herrian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 156. orr.

Dioenez, jendeak uste omen du ezohiko izakien oinek (lurrean, zoruan, harrian...) urratsaren arrastoak utzi dituztela, eta arrasto horiek harri eta harkaitz askotan ageri direla.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 195. orr.

Lepoa parako nuke, arrasto horiei segiz, nere aldeko urbici garbiagoak eta hurbilagoak aurkitu baietz, baina, beude horretan gaurkoz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 37. orr.

Bularretakoak ez ziren existitzen, / soilik kremaileradun arrastoak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 67. orr.

Etengabe erretzen zuen hitz egiten zuen bitartean; hatzetan nikotinak uzten duen arrastoa nabari, une batez ere ez zuen geldi edukitzen eskua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Nik ikusi nuenez, han ez zen gizon galtzadunen beharrik etxeko biztanle guztiak arrasto beretik eramateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.

Nire barruan ez dago kaosaren arrastorik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 64. orr.

Oso sineskerietara emana zen; kalearen erditik ibiltzen zen, eta inoiz ez espaloitik; erdi-txantxetan erdi-seriotan esaten zuen eten behar ez zen hari ikusezinezko arrasto bat uzten zuela igarotzean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Aurretik zakurrak zihoazen, arrasto bila.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

Arrastorik ere ez zait gelditzen atzoz geroztik.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 64. orr.

Eta lana egiteak esan nahi du kasu honetan neskatoa aurkitzea, edota bere ezkutalekuraino eramango gaituen edozein arrasto bilatzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 224. orr.

Baina ez zuten txanpon bakar baten arrastorik aurkitu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Elurteak Iñakiren oinatz eta arrasto guztiak estali, eta gaua kanpamenduetariko baten babesean iragan izanen zuela erabaki nuen; hori sinestea erabaki nuen, bederen, eta hara abiatu nintzen, horrenbertzez.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 173. orr.

Baina Euskal Herriko toki guztietan geratzen dira adoratze zahar honen arrastoak eta aztarnak, antropologoak ongi ohartu direnez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 33. orr.

Hiru arrasto egin zituen agirian, eta baten bat izan zen lekuko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.

Azken ikerketak zuzenak baziren, zulo beltzek uzten zuten arrasto bat sortzen ziren unean eta gamma izeneko izpien bidezkoak ei ziren zulo beltzaren jaiotzaren proklama adierazpenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Ipuin zahar haien arrastorik ez, ordea, eta are gutxiago Superhombre-ren koadernoena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 90. orr.

Gizon argal luzea zen bera, zain eta gihar, txikitan izandako istripu baten arrasto gisa, eskuineko begiaren betazalak tik batez etengabe itxi-irekitzen zitzaizkiona.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 8. orr.

Juan Martin Elexpuruk eta Iban Arantzabalek lekuko garrantzitsuen arrastoan jarri gaituzte.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 73. orr.

Arrasto hau nabarmen agertzen da gorputzaren sentimenen aurrean arimaren mugimenduak bortitzak direnean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 385. orr.

Eta itxaropen honen iturria bakarra da: bizi-grina, denok kondenatuta gaudela eta denok, arrastorik uzteke, hilko gaituztela baieztatzen duen ideiari aurre egiten baitio.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 24. orr.

Gaueko freskurak ekarri zion burura gero egingo zuenaren arrastoa, ardoaren beroak eman zion hartarako adorea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 30. orr.

Ondoko espektrograman ikus daitezke hots mota ezberdinen arrastoak, gaztelaniazko protuberancia hitzaren ahoskera batean.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

Onartzen da hilketa izan zela, baina arrasto guztiak kale itsuan amaitu zaizkie.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 171. orr.

Gauean, lantza bat erortzen da sabaitik ohe gainera, baina arrasto bat besterik ez dio egiten zaldun ezezagunari.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.

Arrasto horietako batzuk hezur muinetan sartuta daramatzat, noiz isil noiz kurrinka, aldian aldiko aldartearen arabera.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.

Orain, Basauriko presondegitik pasa ondoren, ez zaio, ez, orduko harrotasunaren arrastorik sumatzen, akabatuta dago gizona.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

Eta ez da batere zaila iberiar monarkiek babesturiko espedizio ugarien atzean italiar merkatarien arrastoa bilatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Ez du bizia galtzeko arriskurik; baina beldur handia dago ez dela berriro bere senera itzuliko; errudunaren arrastorik ez da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

2 (izenondoekin)

Nekeaz eta ezinaz oraingoz arrasto handirik ez dugunez, estrategiari eta erantzukizunari erreparatuko diogu, itzuliko etapa gogorrenetakoa esprintean zergatik erabaki zen azaltzeko.  Berria - Kirola   2006-04-04

Elkarrizketa hauek alderatuz, epe politikoei buruz, Kataluniako ereduari buruz, erabakitzeko eskubideari buruz eta alderdien arteko harremanei buruz hainbat arrasto argigarri aurki daitezke.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Senarrak ezer gutxi zekien hartaz, salbu eta Buchenwaldeko kontzentrazio-esparruan bizi izandakoaz eta bizipen hark bere baitan utzitako arrasto sakonaz ziharduela egileak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 157. orr.

Arrasto handi bat egin dut Dedicación profesional jartzen zuen lekuan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 13. orr.

Urte asko pasatu dira hartatik, eta, bizitzak garai hartako irudi gardena arrasto beltzez margotu badit ere, funtsean maistraren hasierako irudi hark bizirik dirau nigan, eta ez du galdu orduan eragin zidan zirrara garbiaren amiñirik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 25. orr.

XV-XVI. mendeetako haien arrasto ederra.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 108. orr.

Neure kasuan, ez dakit kasualitatearen ala patuaren ondorioa den baina, esan liteke Jontxuren aitona Juanitoren deskubrimenduak arrasto nabarmena utzi zuela nire bizitzan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 66. orr.

Lilleko geltokien hitz emanda genuen eta huts egindako topaketaren arrasto sorra, nire amesgaizto familiarra.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 62. orr.

Abelgorri baten hondar sarraskituak ziren, eta beraietatik hautsitako abar eta zuhaitzezko arrasto garbi bat sortzen zen, beherago zegoen lur tarte leunerantz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Bai, eguzkia hor nonbait dago, ganduak arrasto arroxak dauzkan aldean edo.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.

Marra horiek, espaloi gaineko marratxo horiek ekarri zioten burura zein egokia litzatekeen tintaz bustitako bola txiki bat paperaren gainean tintazko arrasto mehe eta garbia uzteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 25. orr.

Atexka gehientsuenetan odol idorraren arrasto marroixka bat zegoen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Alemana dakizu, geologia ere bai, eta horrelako gauzek arrasto sakona uzten dute gizon batengan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 67. orr.

Izan ere, gobernadore militar berriaren izendapenak, hain eduki kezkagarriko bi gutun haiek eta hirian zabalduriko zurrumurruek arrasto nabarmenak uzti zizkieten aurpegian, eta begien bistakoa zen haietako askori lasaiegi geratu zitzaiela fraka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 287. orr.

Elurretan itzulika eta iraulka ibili ginen, odolaren arrasto gorriak uzten zurian.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 42. orr.

Gizon potolo eta adinekoa antzeman dut, sudurpean behinola egondako bibote zorrotz baten arrasto zurixka zeraman eta asmo oneko jakituria zerion bere aurpegiari.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.

Baten ala bestearen arrasto txikiren bat geratzen da, lorratz antzeko bat, doinu hutsa gehienetan, hari laguntzen zion esaldi bat edo bi zenbaitetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 33. orr.

Harriak ez du kristala hautsi, baina kolpeak arrasto nabarmena utzi du kristalaren erdi erdian.     «Bizia lo», 2003 - 76. orr.

Gure amaren osaba batek jarri nindian arrasto onaren atzetik, abuztuaren bigarren egunean porciúncula festa ospatzen zela esan zidanean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 156. orr.

Nigan gertatu zenak ez du arrasto garbirik utzi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 26. orr.

Zeinen gogotsu dagiten arrasto faltsuan zaunka!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 173. orr.

Hala ere, egingo nuke Itzean ere arrasto garrantzitsu asko falta dela Baroja ulertzeko: ikasle-garaiko liburuak, bidean galdu zituenak, irakurri izanaren lotsaz ezkutatutakoak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 11. orr.

Agiri hauek guztiek eman didate, neurri batean bederen, zenbakiei darion arnasa antzemateko aukera, paper eta ordu hotzei orbanetan arrasto humanoak bilatzeko, ahotsak eta aurpegiak ezagutzeko, ikusteko edo asmatzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 72. orr.

Gizonaren oinzolen arrasto lohiak korridorean eta sukaldean luzatzen dira.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 20. orr.

Lehen ere aipatu dugunez, Russellen ustez, izen propio puru batek denotatu egingo du soilik, eta ez du inolako arrasto konnotatiborik izango.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Arrasto zuzenen kopuruak erakutsiko digu zein neurritan bizi garen gure egiarekin.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 99. orr.

Hermannek, bere labana atera, galtzetan igurtzi, eta elkarren artean hiruzpalau metroko tartea zuten bi arrasto paralelo marraztu zituen haren puntaz patioko lur hilean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Amaren eritasunak eta heriotzak arrasto sakona utzi bide zuten Poeren memorian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 9. orr.

Aldi berean begiratu zituen neska eta flotatzen segitzen zuen gorputz geldia; neskak lasterka egiten zuen ur gainean, arrasto apetatsu eta jarraigabeak utziz, gorputza pedalari atxikia zegoen, setati.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 56. orr.

Papertxo bat da, saskibaloiko euskarrian erdi ezkutatuta; zabaldu eta jarraibide zehaztuxeagoak irakurriko dituzte bertan: hara joan, bestea egin, eta arrasto berriaren bila abiatuko da talde osoa berehala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 23. orr.

Sentipena berehala desagertu zen, baina ez erabat: izan ez zenaren oroitzapen asaldagarrien arrasto leuna geratu zen, ezabaezin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 137. orr.

Noiz izan zenuen, Teresa, azken hilekoa, hilekoaren arrasto iluna, ardo beltz batzuen gorri ilun hori.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez dago arrasto-izpirik Slytherinek noizbait erratzentzako armairu sekretu bat egin zuela esateko ere!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 130. orr.

Hizkuntza, gizataldean, burmuin bakoitzean ezarririko arrasto multzo baten gisa dago ezarria, gutxi gorabehera hiztegi bat bezala, horren ale guztiak, denak berdinak, gizabanakoen artean banatuak bailiran (ik. 40. orr.).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 46. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eguerdi ostean, beren profetagintzan jarraitu zuten arratsaldeko oparia eskaintzeko ordurarte; han ez zen, ordea, inolako ahotsik izan, ez eta erantzun-arrastorik ere.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,29

Aintzirara joateko bide bakarra dago: haitzetatik ur-bazterrera gero eta meharrago jaisten den bidezidor bat, lur beratzean hanka-arrastoek egina.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 15. orr.

Martinen aurpegian tristezia arrasto bat islatu zen, sentitzen zuena gordetzera saiatu arren.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 26. orr.

Egun argiarekin, neskaren odol arrastoa aurkitu zuten mairuek, eta pasabidean barrena hari jarraituz, bi maitaleak aurkitu zituzten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 130. orr.

Ibilgailuko behe-aldeko olio arrasto beltzetan distiratsu ageri zen odol marra.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 80. orr.

Bizikleta hartu eta auzoaren ingurua egin zuen: buhame arrastorik ez!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.

Mikeli pasa zitzaion burutik ez lukeela mereziko halako arma distiratsua bolbora arrastoz zikintzea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 54. orr.

Txapazko xarlango baten antzera, fokuek eskas samar argitutako trafiko-arrastoak harrapatzeko deman zihoala zirudien, ehundaka urte lehenago bertako jendeek, indioek, egindako bide hartatik; indian trail, zuri eta anglosaxoien berbetan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

Ez zen hori tragediaren amaiera izan, hala ere; espagetiak tomate-arrastoa utzi zion Malcori.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 109. orr.

Guztion hatz-arrastoak hartu zituen, orri zuri baten behealdean, eta kanpoan itxaroteko agindu zigun.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 69. orr.

Pikardia-arrasto bat nabari zitzaion ezpain-begietako zirkinari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

Herri zahar konkistatzaile baten lege-arrasto batzuek, duela hamabi mende Konstantinoplan agintzen zuen printze batek bildu zituenak, gero longobardoen errito batzuekin nahastuak, eta interpretari pribatu eta ilunek liburukote ulertezinetan taxutuak, osatzen dute iritzien tradizioa, Europa gehienean oraindik legeak deitzen zaiena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.

Astia izan zuen, gorritzen hasitako hosto arteko eguzki printzei begira, bala arrasto haiek nork eginak zitezkeen, eta zergatik, pentsatzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.

ez genuen besterik behar, ilunbista hartan, pneumatiko-arrasto bila hirurok bide banatatik itsumustuka elkar galtzea baino.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.

Gero, ordea, tratamenduaren ondoren, alferrik eragin genion iman indartsu bati gure hautsen ur-suspentsioaren barnean: burdin arrasto bat baino ez genuen jaso.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

Taberna aurrean gelditu zen odol-arrasto bat izan zen aztarna bakarra.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 52. orr.

Gosari-ordua igaroa zen apopilo-etxean eta platerez estalirik zegoen gosari-gelako mahaia, urdai eta urdai-azal zatiak eta arrautza-arrasto horiak plateretan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.

5 arrastoan sartu

Hamabosgarren mendearen hasieran oso zabaldua zegoen herexe eta zismatikoak "elizaren arrastoan sartzeko".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 219. orr.

Lan finkoa edo ezkontza medio, taldeko gainerako partaideok arrastoan sartu ahalean, Charlyren noragabeak halako kutsu deserosoa ere hartu zuen noizbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Garai batean ez nengoen batere konforme baieztapen horrekin, haserretu ere egiten ninduen, baina urteen poderioan ni ere haren arrastoan sartu naizela esan liteke, min ematen badit ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 131. orr.

Odolberoa da Irujo, eta askotan arrastoan sartu behar izaten dut.  Berria - Kirola   2004-02-27

Ez dut horien arrastoan sartzeko asmorik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Eskerrak Aloña genuen tartean, etxegintzaren gorabeherak ongi ezagutzen baitzituen, eta aski kalipu baitzuen linterneroak eta igeltseroak gobernatzeko, elektrizistak eta ebanistak arrastoan sartzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 97. orr.

Besterik gabe, Kutzek arrastoan sartuta eduki nahi zuen, gogorarazi nahi zion nor zen nor une bakoitzean eta nor zegoen noren agindutara.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 245. orr.

-Bide batetik eraman nahi genuke bizitza, arrastoan sartu, baina bizitzak azkenean beti egiten digu ihes, neuri orain gertatu zaidan bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 153. orr.

Setherentzat, iragana arrastoan sartuta edukitzea zen etorkizuna.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 72. orr.

Gogoan dut Agure Jaunak zer-nola lagundu izan zion beti Matti arrastoan sartzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Ezen gizon hark nekez errespetatuko zituela graduz eta kondizinoz zegozkion kortesi arauak, eta alferrik zebilela, ondorez, hura arrastoan sartu nahian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 83. orr.

Eskatzailea arrastoan sartzen hasten zen orduan: ez ote zuen eskupekorik eman behar izango?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

Fabrikan zailtzea nahi dut, gogor egin nahi diot ea arrastoan sartzen dudan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 173. orr.

Izan ere, joera arrastoan sartuta edukitzeko ihesaldiak direlakoan nago, beharrezkoak barne-orekari eusteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 71. orr.

Dena dela, gehiegi ari naiz urruntzen nire hizpidetik, txalupa xume hau ez baina gutxienez baporea behar duten ur handitan sartuz gainera, eta hobe izango dut, horrenbestez, berriz ere arrastoan sartzea, neure bidetxidorrera itzultzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.

6 oin arrasto

Patriciaren oin arrastoak zaldi batenak bezain handiak ziren elur gero eta lodiagoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Santa Kruzek eta bere mutilek Aranora elurretan oin-arrastorik utzi gabe egin zuten bidaiarena...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.

Belauniko jarri zen lurrean eta hurbil-hurbiletik miatu zuen ingurua, kandela baten argitan, oin-arrastoren bat topatzeko esperantzarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

Gauza bera diote San Joanengatik: hiru urrats egin omen zituen Bermeotik Gaztelugatxera eta han omen daude oin-arrastoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 197. orr.

7 urak arrastoan sartu (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Urak arrastoan sartu ez.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-09-03

Azkenean, urak arrastoan sartu ziren, eta AEBek buelta eman zioten partidari.  ETC-prentsa   Berria, 2014-09-02

Esan genezake urak arrastoan sartu direla. ETC-zientzia, zuzenbidea   Curriculuma lan-proiektuen bidez nola antolatu, Askoren artean, EHU, 2010

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrasto ahulak (3); arrasto arrosa (3); arrasto bakarra (5); arrasto bat (55); arrasto bat baino (4); arrasto bat utzi (3); arrasto baten (3); arrasto batez (3); arrasto batzuk (14); arrasto beltz (3); arrasto bila (8); arrasto gehiago (6); arrasto gorri (3); arrasto gorriak (3); arrasto gutxi (5); arrasto guztiak (17); arrasto haiek (6); arrasto handia (5); arrasto handia utzi (4); arrasto handirik (5); arrasto hori (4); arrasto horiek (7); arrasto horretan (3); arrasto iluna (3); arrasto ilunak (5); arrasto izpirik (3); arrasto luzea (3); arrasto mehe (3); arrasto nabarmena (4); arrasto nabarmena utzi (3); arrasto nabarmenak (5); arrasto nabarmenik (3); arrasto oro (4); arrasto sakona (18); arrasto sakona utzi (12); arrasto sakonak (3); arrasto txikienik (6); arrasto txikienik ere (5); arrasto zuri (3); beste arrasto batzuk (3); bi arrasto (5); edozein arrasto (4); gaineko arrasto (3); hainbat arrasto (3); haren arrasto (3); historian arrasto (3); horren arrasto (3); ke arrasto (3); odol arrasto (10); pentsamendu batzuen arrasto (3); tortura arrasto (3); ur arrasto (3); utzitako arrasto (7)

arrastoa atera (3); arrastoa aurkitu (11); arrastoa galdu (11); arrastoa geratzen (3); arrastoa jarraitu (7); arrastoa jarraitzen (3); arrastoa topatzen (3); arrastoa utzi (30); arrastoa uzteko (4); arrastoa uzten (15); arrastoa uzten ari (3); azken arrastoa (5); bere arrastoa utzi (4); beren arrastoa (4); erdiko arrastoa (3); haren arrastoa galdu (3); lehen arrastoa (5); odol arrastoa (5); utzi duen arrastoa (3); utzitako arrastoa (14)

arrastoak ageri (8); arrastoak atzeman (4); arrastoak aurkitu (30); arrastoak bilatzeko (5); arrastoak eginez (3); arrastoak ezabatu (5); arrastoak garbitzen (3); arrastoak ikus (5); arrastoak ikusi (6); arrastoak izan (3); arrastoak nabari (3); arrastoak nonahi (4); arrastoak oro (3); arrastoak utzi (4); arrastoak zeuden (4); arrastoak zeuzkan (3); arrastoak zituen (5); arrastoak zituzten (6); azken arrastoak (4); bala arrastoak (3); botika horren arrastoak (3); hanka arrastoak (5); haren arrastoak (4); hatz arrastoak (4); horren arrastoak (8); lehen arrastoak (4); odol arrastoak (23); oin arrastoak (3); oroimen arrastoak (3); sufre sulfatoaren arrastoak (3); sulfatoaren arrastoak (3); tortura arrastoak (7); tortura arrastoak zituen (3); ur arrastoak (3); utzitako arrastoak (11); zirela arrastoak (3)

arrastoan ibiltzea (4); arrastoan sartu (7); garaipenaren arrastoan (3)

arrastoaren atzetik (20); arrastoaren bila (5); haren arrastoaren (6); haren arrastoaren atzetik (6); utzitako arrastoaren (3)

arrastoari jarraitu (7); arrastoari jarraituz (3); arrastoari jarraitzeko (4); arrastoari jarraitzen (3); arrastoari segika (4); haien arrastoari (3)

arrastoen bila (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus