Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zapelatz bat jan bila ari da elurraren arrasean. «Bizia lo», 2003 - 132. orr.
Deituriko txori asko Frantzisko zetzan etxeko teilatu gainean ibili ziren jira-biraka eta kantari, teilatuaren arrasean hegan eginez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 547. orr.
Espaloiaren arrasean, zenbait argizulo zeuden, burdin sarez babestuak, eta Claude haien gainean makurtu eta sotoen hondoetarantz begiratu zuen, non gas argi susmagarriak erretzen ari baitziren han-hemenka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.
Halaber, bizarra moztu gabe uzten zuen, iduriz guti artatzen zuen larruaren arrasean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.
Eguzkiak, teilatuen arrasean, izpi arrosak jaurtitzen zituen, eta zolako harrietaraino iristen ziren, mihise zeihar batzuen pare. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 412. orr.
· Ondoren, osorik moztu zituzten kanpora ateratzen ziren habeen irtenguneak, paretarekin arrasean eta perpendikularrean hartuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1850. orr.
· Zelai-arrasean lanbro zurixkak limurtzen dira, beharbada mamu ilaunak ezkutatzeko. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.
Aurpegia eguzkiak erre-zaildua, bekokia mehar ile lerroaren azpian, ileok labur-labur eta arrasean moztuak: baserritarraren jitea zuen ibileran, urrats luze astitsuz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.
Arma automatikoetakoren batek doiegi tirokatzen zidala iruditzen zitzaidanean, haren gainera jotzen nuen, albait lasterren, lur arrasean, eta metrailadore turrusta bat botatzen nion. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.
Kirats arina artean, hezetasun sunda gozoa bezain higuingarria, lur arrasean arrastaka zebilena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.
lur arrasean (7)