Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrasatu, arrasa(tu), arrasatzen 1 du ad lur arras utzi, lautu; suntsitu.

Eritasunen eta hotzen gainera jateko eskasa eta edateko ur garbirik ez beti lurrikarak arrasatu dituen herri eta hirietan.  Herria   2005-11-10

Baina etsaiak ere araberakoak: orai, besteen gainera, badituzte larre-ote izurriteak, erantsia bezala erortzen direnak gainera eta denak arrasatuz iresten, lurraren bazka eta errekolta.  Herria   2005-08-04

Orduan nire izana zein izenak gorrotatzen eta murruak arrasatzen ditut, burua apal, hatsa labur eta begiak altzairu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 70. orr.

Horrek guziak egungo gizarte eredua dakar burura: bazter guziak, ezker eskuin arrasatzen dituen judumasoikeria, alegia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

Horrek guziak egungo gizarte eredua dakar burura: bazter guziak, ezker eskuin arrasatzen dituen judumasoikeria, alegia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

2 irud/hed

-Asier honek arrasatu egiten dik roilo txarrak montatzeko orduan!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

22-14, botez oro berdintsu, Larrechearen batzu taularat galtzen, azpiz arrasatzeko orde.  Herria   2003-06-05

Eta euskal literatura arrasatzen duen estiloa ez da horixe besterik: guziz Nietzschez bestekoa: altruista, ahultzailea, kristaua, protestantea, sozialista, faltsoa, kobardea...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 329. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus