Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garibai herren utzi zuten pasadizo horretatik abiaturik, zer hobe Loiolako Inazio garaikidearekin paralelismo bat egitea baino arrasatear ikaslearen konbertsioa kontatzeko? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.
Azpeitiarra bata, arrasatearra bestea. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 16. orr.
Nabarmentzekoa da, jeltzalea izan arren, euskara batuaren aldekoa izatea eta, arrasatearra izanda -mendebalekoa, beraz-, euskara giputza hobestea. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 109. orr.
Egitasmo horren aldekoa izan zen, besteak beste, Jokin Zaitegi arrasatearra, Euzko-Gogoa aldizkariaren arduraduna. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 137. orr.
Multzo honetan sartuko nuke, era berean, Deba arroko euskararen argazki zehatz samarra erakusten duen Milia Lasturkoaren kantua, Garibai arrasatearrak XVI. mendean idatziz jarria. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 29. orr.
"Zenbat Garibai daude?", idatzi du arrasatearraren biografoak oharren koadernoan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 37. orr.
Ezagutzak egin ditugu: bat Aretxabaletakoa da, beste biak Arrasatearrak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.