Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arras (ETCn 19.684 agerraldi) 1 adlag guztiz.

Skuludis jaunari arras desatsegina egin zitzaion eskaria.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 137. orr.

Manilov arras hunkiturik zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Eta arras gora sentitzen bazituen, ia ikus ezinean, orduan ziur erantsiko zuen: Enarak goian hara ta hona, luzaro eguraldi ona.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 116. orr.

Ardia ñapurra izateaz gain, arras neurastenikoa ere bazela froga nezakeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 22. orr.

Ez, ez dira arras gauza bera, baina bai elkarren kontraispilu moduko bat, zeren, alde batetik, mitoa, funtsean, Eliadek eta erakusten zuten bezala, "egiazko ixtorio bat" da, egia da (erreala ez, baina egia bai), ulertzen dugu nola edo zergatik, baina errealitatearekin ez [...]  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Eta urtarrileko gau arras hotz batean Laugarren Kalearen eta B Etorbidearen arteko kantoian eztarriaren kontra pistola bat estutu zion crackzale hordi hitz-totelarengatik izan ez balitz, batek daki noiz arte iraungo ote zukeen ez aurrerako ez atzerako egoera hark.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 41. orr.

Arras arrunta zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 26. orr.

Ez naiz haatik arras bakarrik, biziaren gauzen erdian bazegoelakotz jendea: bospasei adiskide, egiazko haiek, tribuko kusiak, hain maitatuak, haurtzaroko jostetakide ahantzezinak, eta lankide bazterrezinak, errekontruzko ezezagunak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

Gerra napoleonikoen ondoren lehia hau - eta izpiritu espainol jatorraren arazoa - biziki minberaz gain, katramila politiko-erlijioso-literario arras konplikatua bihurtu da: ideia liberalak, frantsesak ote?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 46. orr.

Egun politak iragan zituzten elkarrekin, arras biziak eta, baita ere, zoro samarrak batzuetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Beste askotan arras jende anonimoa dator, gehiago itzultzen ez direnak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Berari "aberriak" exijitzen ziona eta guri exijitzen diguna ere arras desberdinak dira.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 27. orr.

Faraoiaren zerbitzariek ere ikusi zuten Sarai eta Faraoiaren aurrean arras famatu zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 41. orr.

Etxeko familia giroa arras hondatu bazen ere, Pirandellok hamazazpi urtez zaindu zuen emaztea etxean, idazle ospetsu bihurturik, hura barne-etxe batean sartzeko adina irabazi ahal izan zuen arte.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 8. orr.

Ideiak poliki-poliki hedatzearekin konparatuz gero, ziur nago sortutako interesen boterea arras exageratzen dela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 65. orr.

Badakit arras urrun nagoela atso zoro bat izatetik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 15. orr.

Bi egunetarik Kurutze Gorriak ekartzen zigun bizitzekoa, eta sukaldeko gure anai apezek arras ontsa bazekiten kozinatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.

Ez zen hargatik herabetu faktura aurkeztean: larru ordainduaren alorrean ibiltzen diren prezioetatik goiti, arras goiti gero, pagatu nuen telefono zenbakia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 29. orr.

Hastapena bai, ezaguna duzu, baina ezezaguna duzu arras ibilbidearen hondarra.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Horren guztiaren berri izatean, haserre biziz suturik, bere erreinuko indar guztiak bildu eta gudaroste arras indartsua antolatzeko agindu zuen Antiokok.  Elizen arteko biblia   1 M 3,27

Arras leku aberatsak dituk, ez dik ez beroegi, ez hotzegi egiten eta lekukoak jende ederrak dituk.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

Lehendik zuen hartua herioa inguruan zebilkiolako susmoa Wolfgang Amadeusek, ordurako gaixotasunak arras makaldua baitzen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

2 zerbaiten altuera berean.

Arotzak arkatzaz marka bat egin - honaino iritsi behar du auskalo zerk -, arkatza belarrian jarri eta eskailerako esku-karrila arras-arras lixatzen segitzen du, txirbil hautsa erortzearekin batera zuraren baitako begi batzuk itsutu eta barruragoko begiak eta korapiloak agerian utziz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.

3 arraseko mozketa (corpusean ez dago; ETCn 7 agerraldi)

"Orain arte eguneroko gauza zen Txileko hegoaldean bertako oihana arraseko mozketa edo matarrasa sistemarekin botatzea, jatorrizko oihana erre eta ondoren radiata pinuz eta eukaliptok landatuz ordezkatzea.  ETC-prentsa   Argia, 2003-11-30

Tarteka arraseko mozketa egin eta basoa erabat soiltzen zen.  ETC-prentsa   Argia, 2011-01-16

Arraseko mozketetan, titularrak soildutako lurretako zuhaiztia 5 urteko epean lehengoratu beharko du, berezko birsortzea bultzatuz edo basoberritze artifizialaren bidez. ETC-zientzia, zuzenbidea   Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legearen aldaketa, Nafarroako Parlamentua, 2007

4 landa-arras

Elkarrekin zeutzala, landa-arras, ehorztegi abandonatu bateko lauzen gainean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 67. orr.

5 larru-arras

Txibukia eskuan eta katilutik hurrupaka, oso irudi egokia zatekeen pintore batentzat, esan nahi baita, bizartegietako iragarkietan ikusi ohi direnen tankerako gizon ondo orraztuak eta kizkurdunak edo ilea larru-arras mozturik eramaten dutenak batere gogoko ez dituzten pintore horietako batentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

Begirada tolesgabea, aurpegi adoretsua, belarrondoko bizarrak eta bibote handi ileurdina, ilea larru-arras mozturik garondoan, lepo lodi zabala -hiru maila edo tolesturakoa esaten zaien horietakoa, zeharkako zimur batekin-, baxu-ahots apur bat erlastua, jeneral-mugimenduak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Dotorea zuen hankarteko ilea, hitz egokiagorik ez dut aurkitu, sekula ikusi dudanik eta irudi abegikorrena, gogotik gustatzen zaizkit pubis iletsuko emakumeak, ez naiz ileak larru-arras mozteko zale, ipar-ekialdean askok egiten duen bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 152. orr.

6 lur-arras

Txoria lur arras, uria laster has, halaxe zuen egutegi zahar batean ikasita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 339. orr.

Lur-arras hegan, jirabiraka, garrasi erlastuak botaz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

Aurrekoetan bezala, ahoa lur arras jarrita egin diozu dei.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 112. orr.

Lur-arras berdinduxeak dirudite, orobat, hilek eta biziek, eta ustekabe galantak emango dizkio horrek irakurleari eta, haren bitartekari gisa, hasierako narratzaile Comalara etorri berriari.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Horren lur arras ote nengoen ni, nire aurrean inork bere sudurra lotsarik gabe hustu zezakeela uste izateko?  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

arras ados (7); arras aldatu (19); arras alde (7); arras baikor (10); arras bakan (9); arras berezia (24); arras berotua (8); arras berotuak (7); arras berria (9); arras bestelako (8); arras bestelakoa (9); arras deliberatua (8); arras denbora (8); arras desberdina (9); arras desberdinak (16); arras ederki (35); arras ederki iragan (13); arras ederra (9); arras ederrak (7); arras egia (10); arras egokia (9); arras epe (7); arras epe laburrean (7); arras eri (9); arras ezaguna (11); arras ezagutua (7); arras ezberdina (8); arras ezberdinak (20); arras fleitean (9); arras gaizki (23); arras galdua (8); arras gauza (13); arras gaztea (11); arras gazteak (7); arras gazterik (9); arras gogoetatua (7); arras gogotik (10); arras gostukoa (7); arras goxoki (12); arras gustagarria (7); arras gustatu (10); arras gustukoa (8); arras guti (38); arras gutti (7); arras heldu (10); arras hola (18); arras hurbil (26); arras interesgarria (8); arras kexu (13); arras kontent (18); arras luzea (7); arras merke (11); arras minbera (8); arras molde (8); arras ona (39); arras ona izan (8); arras onak (16); arras ongi (102); arras ontsa (25); arras pixkor (9); arras polliki (57); arras pollita (15); arras pollitak (7); arras pozik (10); arras trenpuan (7); arras untsa (10); arras urrun (9); arras zaila (7); bazterrak arras (8); gauzak arras (11); haatik arras (12); jendea arras (22); jendea arras polliki (9); lur arras (11); nahiz arras (7); oraino arras (42); partida arras (10)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus