Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrarotasun iz arraroa denaren nolakotasuna.

Beraz, bere bakantasuna eta arrarotasuna jagon nahi dituenak, hobe du abestea edo dantzatzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 165. orr.

Halako batean, aurkikuntza agian erabakigarriena egin genuen, hots, normalean hitz egiten genuen hizkuntzarena, eta bere arrarotasunaz ohartu ginen, bere balioaz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 87. orr.

Bizitza ederra zela iruditzen zitzaidan bat-batean, eta ideia honek, arrarotasunagatik, barregura ere ematen zidan; barregura zoriontsua, nolabait adieraztearren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 231. orr.

Adinean aurreraturik, ordea, ez zuen eragozpenik jarri kristau mediku zahar bat, bizar-handios eta gogoiluna, senartzat hartzeko, eta orduz geroztik zekenkeriara eta arrarotasunera makurtuz joan zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Biografiari eta Historiari buruzko Hiztegi Orokorra, Mitologiari buruzkoa, Antzinako eta Gaurko Geografiari buruzkoa, Antzinako gauzei buruzkoa, eta Erakunde Greziar, Erromatar, Frantziar eta Atzerritarrei buruzkoa, Arrarotasun, Itxuragabetasun eta Bitxikeriei buruzkoa ahaztu gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus