Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrarazi, arraraz, arrrazten du ad aritzera behartu.

Galderak behar dira egin eta industria saila garatu behar da, enpleguaren sortzeko eta eremu hunen biziarezteko zuzentasunez ez eta jendea lanean arraraziz 2 edo 3 hilabete urtean.  Herria   2003-07-24

Etxalde hartan bizi zen bikote xaharrak lur sagar haiek erre zituzten bortxaka lanean arrarazi zituzten preso haiek jan zitzaten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 194. orr.

Urrats ona da lan horietan arraraztea gure gazteak, zeren erakutsi behar baitzaiote laneko gostua eta gehiago dena bakantzetako denboran horien okuparaztea ez baita lan txarra.  Herria   2004-02-19

Eta hori aski ez bazen, esklaboak lanean lasterrago arrarazteko, adreiluak botatzen zizkien burutik beheiti edota bizkar gainera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 163. orr.

B.-koek gomitatzen ahal eta bertzaldetik berezkoek pilotan arrarazten ahal egun berean ezagutzen duzun mementoko giroan.  Herria   2005-08-04

Goizean irakurri dut Jorkaeff -Pariseko jokolari hori biziki maite dut, mutiko hura; haren artzeko manera eta nola besteak lanean arrarazten dituen... - eta erran du partitzen dela beraz, eta joanen dela Milan AC-rat, eta Parisek ez zitzakola ematen ahal okasione hortan irabazten ahal duen dirua.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 217. orr.

Ainitz sari irabazteko aukera ederra da hemen, tokiko saltegiak lanean arraraziz.  Herria   2005-12-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus