Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta egun batez, goizeko ibiltokian nintzelarik norbaitek eman zidan arrapostu: Gora Euskal Herria! Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 82. orr.
Gazteak, hasperen eginik, arrapostua eman zion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.
Haren itaunak ere arrapostua izan zuen Josu R-ren ahotik: [...]. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 23. orr.
-Gaur berton -izan da arrapostua-. Txillardegi «Putzu», 1999 - 167. orr.
"Garajean", mutikoaren arrapostua. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 116. orr.
Ahots zakarrez eman zuen arrapostua: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 188. orr.
Ezezkoa jaso zuen arrapostua, eta gainera, ez zuela uste laster batean etortzekoa zenik, botika itxi ostean betebeharrekoren bat izan behar zuela kanpoan, afaritarako iritsiko ote zen duda egin baitzuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 103. orr.
Ahmed Rashafik emango dio, pisuan pilatutako inmigranteen aldetik, arrapostua. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 72. orr.
"Zer dakizu zuk?", amaren arrapostua. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 34. orr.
Madnerrek arrapostu egin zion, berba egin behar zutela lehenbailehen bizirik zeudenekin. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.
-Abasek arrapostu, eta segidan alde egin zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.
-Ta? -Jefeak arrapostu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 152. orr.
-Ez zakiat -hark arrapostu. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 45. orr.
-Batzuek apenas dakigun erdaraz ere -arrapostu Xerealek ondotik. «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.
Ea zer nekien nik loreez egin zidan arrapostu. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 376. orr.
Bi kurrinka ukan nituen arrapostu, eta hortan kito. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.
Arrapostuak zurturik eta ahoa bete hortz utzi zuen semea. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 91. orr.
Orduan besteak arrapostu: "Ez haizala kexa! Ez duk egia bezalakorik: hola hola biziki ontsa hiz!". Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.
-Danak ez, Antton -Ixaskunek arrapostu-. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 41. orr.
Kalonjeek arrapostu baizik eta ez zutela nehondik ere holako sos alderik biltzen ahalko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 160. orr.
-Eta zer da, ba, koadroan ez dagoena? -galdetu zenion, jakinik ez zegoela inon horretarako arraposturik. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 29. orr.
Horra Arbelbideren gustuko arrapostua. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 46. orr.
Bereziki gutunaren erantzun baten bila ari zelako, zuzenean egin zizkion arrapostua eskatzen zuten zenbait zehaztapen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 192. orr.
Guardiako zen batez, itzal bat ikusirik galdegin du ezagut-hitza eta arraposturik ez ukanik, tiratu. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 65. orr.
Desagertu egin zen, porlan zabaleko putzuak eguzkipean desagertzen diren bezala, arraposturako aukerarik eman gabe. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 152. orr.
Batetik nahiz bertzetik, arrapostu etsigarriak zitzaizkion itzultzen. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 116. orr.
Arrapostu zuhurra, edozein gauza adieraz zezakeena, eta sinesgarria ere bai. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.
Denbora apurraren buruan miretsi ahal izan zuten, eta oraino oroitzen dira haren arrapostu metaforikoaz: [...]. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 122. orr.
Arrapostu xuxenena hori baita! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.
Hau izan zen gizonaren arrapostu ozena. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 36. orr.
Parisko kaleetan zehar paseatu ginen besotik hartuta eta afalondoan etorkizunaz mintzatu nintzaionean zinezko arrapostua eman zidan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 21. orr.
Ezustean bildua, ez nion berehalako arraposturik eman. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 175. orr.
-Ez duk harritzekoa, hor barruan dozena erdi bat baxoerdi jo ditiagu-eta -arrapostu zion Orrondok alaiki-. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 49. orr.
Edo bestela bihar -arrapostu zidan berak arrantzaka. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 80. orr.
; orduan nik, miserableki, hori aldez aurretik erabaki behar zela arrapostu nion. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.
Ezetz arrapostu nien, kolarreta pasatzeko nahi bazuten, otzaratik irteterakoan biluzia nintzela. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 208. orr.
Hizketan jardun eta jardun aritzeko tresna da motoa daramanarentzat; atzekoak ezin du alde egin, ezin du arrapostu. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 199. orr.
Andrea, nor zara zu, eta andreak arrapostu, onez, Ni Amabirjina naiz, eta agintzen dizut Resendeko kontseiluan dagoen Carquerera joateko. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 33. orr.
Madnerrek arrapostu egin zion, berba egin behar zutela lehenbailehen bizirik zeudenekin. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.
Agatak apalki arrapostu egiten zion, Louisek jasan zezakeen Arbideko euskalki tinkoa ahalik hurbilena marmaratzen saiatuz. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 224. orr.
Haurren artean egon dira gure bi gizonak eta segur galdera hanitzer arrapostu eman behar izan dute. Herria 2003-03-13
Buraso, animatzaile eta hautetsi zenbaiten arteko informazio bilkura hauetan galdera eta arrangurer arrapostu emanen dute antolatzailek. Herria 2004-06-17
-Haren jokamoldea -arrapostu eman zion polizi buruak-erbesteratuen lege bereziei beti men egiten dien gizonarena da. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 423. orr.
Eta Um Hamidak, lokien zuria nahigabeetatik ez zetorkiola jakinik, arrapostu eman zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 222. orr.
Eskua Kamilenetik bazterturik, arrapostu eman zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 225. orr.
"-Ene galdeeri arrapostu eman nahi duka? -Ez! Ez, Frantsesa nizelakotz eta Frantses batek ez baititu lagunak saltzen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 118. orr.
Delako galderari nik baizik ez niezaiokeen arrapostu eman. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.
Hura ez zela amnistia, arrapostu ematen genien barkamen neurri haiek defenditzen zituztenei. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 116. orr.
Gabinek hitzon kontra oldartzeko bulkoa sentitu zuen, arrapostu eman nahi zion Enrikeri, baina zer erantzun asmatu ezinik geratu zen. «Kuskue tanden», 2004 - 83. orr.
Horri ez dakit zer arrapostu eman... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 31. orr.
Orduan egunero, goiz eta arratsaldez, ene kantua gero eta gorago emaiten hasi nintzen ibiltokian, euskaldun batek entzunen zukeelakoan eta ene kantuari arrapostu emanen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 82. orr.
arrapostu bat (8); arrapostu baten (4); arrapostu edo (3); arrapostu eman zion (3); arrapostu nion (4); arrapostu ona (4); arrapostu zidan (3); arrapostu zion (5); arrapostu zuen (3); du arrapostu (3); hark arrapostu (3); hunek arrapostu (3); zidan arrapostu (4); zuen arrapostu (3)
arrapostua beti (3); arrapostua eman zion (6); eman zuen arrapostua (3); haren arrapostua (3); zion arrapostua (4)
arraposturik eman (6); arraposturik ez (5); arraposturik gabe (3)