Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arraposki beztitu zen. ez sobera barna joan, ibil arraposki, ezagutzak polliki-polliki eginez. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.
Puska fina behatz artean bihikatuz, egongelara arraposki joan eta ihardesgailuan mezu bat neukalako jabetu nintzen: [...]. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 97. orr.
Larrua arraposki jo zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 107. orr.
Urrina barreiatu nuen zartaginean, baratxuriak bipildu eta arraposki moztu. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 55. orr.
Arraposki hurbildu nintzaion galdezka, ongi ikasi izatearen erakaspen soilak zangopilatuz: [...]. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.
-Ni ere bizkaitarra naiz -esan du orduan beste batek, arraposki baina ozenki- eta errespeturik handienaz entzun ditut borrokakidearen hitzak. Txillardegi «Putzu», 1999 - 210. orr.