Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrapiztu, arrapitz, arrapizten du ad berpiztu.

Oinazea, azken minutuetan bertze topaketa alaiagoaren menturan lekutua zitzaidana, ausikika lotu zitzaidan buru barnetik, eragilea -eskua nahiz tresna- ezagututa arrapiztu balitz bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.

Donostiako harresiaren eraisketakoan, Putzu kaleko neure gelatik ikusitako gertakariaren irudiak arrapiztu eta pilatu egiten ziren nigan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.

Izar batzuk hasiak ziren arrastiriko zeru nabarra zulatzen; itsasoak, doi bat asaldatua, olio kapa zabal baten dirdira opako eta astuna zeukan; farola birakari bat piztu berria zen ene eskuinera, ondoko lur-muturrean; distiratzen zuen, gero itzali, gero tanpez arrapiztu eta argi izarniatsu bat jaurtitzen zuen, ostertzaren beste muturrean lanbrotan dirdiratzen zuen Sirio eternalaren aurka egin nahi izan balu bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Galdegiten dute herriak behar dena egin dezan, kirol gune hori arrapitz dadin.  Herria   2003-12-11

Hiru-lau arnasaldi, agentziara sartzean nekarren argitu beharraren sua arrapizteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 200. orr.

Hain zuzen, neure barruan arrapizten ziren irudiak eta usain-aztarnak hobeki dastatzekotan, bi begiak hesten nituen, eta bi belarriak gortzen  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus