Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adierazgarritasun 1 iz adierazgarria denaren nolakotasuna.

Adierazgarritasuna desitxuraketatik sortzen da, beraz; hortxe du, agian iturburua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Espresionismoarentzat emozioari loturik egon da luzaro adierazgarritasuna, haren bortiztasunean eta haren ezin besterenduzko izaeran.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

Sinboloaren kontzeptuaren azpian abstrakzioa eta adierazgarritasuna ezkutatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Zineman, pinturan baino gehiago oraindik, argiaren estiloak erabakitzen du irudiaren adierazgarritasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 267. orr.

Irudi abstraktuak, "soilak" indar berriz piztu du, beraz, irudi figuratiboari dagokionez antzinatik zetorren baina askotan ahaztu izan den gai bat: adierazgarritasunaren auzia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

Adierazgarritasunaren auzia izan baita, izan ere, estetikari buruzko eztabaida gehien eragin dituenetako bat, XX. mendean batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 270. orr.

Alde batera uzten ditut hemen muntaketaren narraziozko edo adierazgarritasunezko eginkizun guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Argi dago Kongresuan egin dezakegun lanak ez duela halako adierazgarritasun zuzenik izango, baina komunikazio lana egin dezakegu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Adibideak adibide-balio, eta adierazgarritasun natural baten eredu gisa balioko digu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 270. orr.

26 arkitekto bulegoren artean aukeratu dute Astigarraga eta Lasarteren proiektua, "kalitatearen aldeko apustua, neurriko hizkera formal eta garbi batean oinarritua, adierazgarritasun plastiko handiko kanpoaldeko bolumetraia planteatzen duena delako", epaimahaiaren arabera.  Berria - Kultura   2006-04-11

Adierazgarritasun formal eta subjektiboaren aldezlerik sutsuena izan zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Arte beltzaren kontzeptuak buztin egosizko estatua ashanti bat edo maskara bule bat, fetixe primitibo izatetik adierazgarritasun biziko artelan izatera aldatu zuen 1910 inguruan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Suzanne Langer iparramerikar filosofoak, esate baterako, artearen adierazgarritasun-balio horixe den helburu ideal eta historiaz gaindiko baten araberako ikuspegi batetik definitu zuen artea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

Zinema mutuak zenbaitetan gehiegi ere erabili zituen muntaketa-efektu hipertrofikoak dokumentu errealitatearen desitxuraketa bortitza ziren, baina ezin agortuzko adierazgarritasun-iturburua izan ziren bolada batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Adierazgarritasun-elementuen zerrenda ez da luze-luzea, berez, baina aise ikusten da haiek konbinatuz era daitezkeen konfigurazioen kopurua ia infinitua dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

Antzezle bat (edo dekorazio bat, agian) film batean presente dagoela esateak ez du askotara behartzen, ez bada hartan begibistan agertzen den adierazgarritasun-efektu bizi bat dagoela, presentzia-efektu bat gertatzen dela esatera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 256. orr.

Badirudi 1920ko hamarraldi hartan agortu zituela lehen planoak bere adierazgarritasun-aukera guztiak; Dreyerren Jeanne d'Arc da, nolabait, adierazgarritasun modu horren gailurra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 267. orr.

Identifikazio- eta adierazgarritasun-erregistro ongi ezagunekin jokatzen du batez ere, halakoetan, filmak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Espresionistak pinturan "objektualtasun" lasaigarriegia iruditzen zitzaienaren kontra borrokatu ziren, materialaren eta formaren adierazgarritasun-ahalmenak askatzen ahalegindu ziren.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

Koadratzea ikuspuntuaren hirugarren zentzu hau adierazteko tresnarik baliagarrienetako bat da, beraz; baina ez bakarra, badira eta beste adierazgarritasun-baliabide batzuk horixe bera adierazteko: balio eta koloreen kontrastea, adibidez, edota lausotzea, eta abar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

4 adierazgarritasun maila (corpusean ez dago; ETCn 241 agerraldi)

Adierazgarritasun maila berezia du 34ko Iraultzari buruzko liburuaren ekarpena. ETC-prentsa   Berria, 2006-11-25

Indize honek, ezbairik gabe, aztertutako bi aldagaien artean korrelazio oso altua dagoela baieztatzen du (adierazgarritasun maila oso ona izanik ere -0,01-, bide batez esanda). ETC-literatura, saiakera   Jakin aldizkaria, 149 zbk., 2005 - uztaila-abuztua

Probabilitateen teoriaz baliatuz, nire hipotesiaren araberako kalkuluan, ehuneko 5 -hots, "adierazgarritasun-maila"tzat hartzen dena- baino puskaz txikiagoa da emaitza hori izateko probabilitatea. ETC-zientzia, zuzenbidea   Zenbakirik gabe bizi, John Allen Paulos (Josu Zabaleta), EHU, 2006

Adierazgarritasun-maila txikieneko 16 bitek objektu mota jakin baterako balio duten atzipen-eskubideak zehazten dituzte. ETC-zientzia, zuzenbidea   Sistema eragileak, Askoren artean, EHU, 2008

Erreferentziazko esanahi bat abiapuntu hartuta, inplementatu diren edo helburu diren esanahi instituzionalen adierazgarritasun-mailari dagokio. ETC-zientzia, zuzenbidea   Jarduera matematikoa eredu dinamikoen laguntzaz, Aitzol Lasa, UEU, 2015

Proba alde bikoa denez, lagineko bolada kopuruaren probabilitatea, norabide egokian, adierazgarritasun-mailaren erdiarekin alderatu beharko da erabakia hartzeko. ETC-entziklopedia   Bolada-proba, Wikipedia

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazgarritasunaren auzia (3); adierazgarritasunaren kontzeptua (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus