Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Soldaduak, zer gertatzen zen konturatzerako, gainean zituzten etsaiak, eta, armak arrapataka harturik, beren buruak defenditzeko ahaleginak egin zituzten arren, alferrik izan zitzaien egindakoa. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 225. orr.
Musikariak, ordea, asegaitz, arrapataka igo ziren oholtzara, alkatea jaitsi ondoren, eta han kabitu ezinik, musika jotzeari ekin zioten, ordenarik gabe. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 146. orr.
Brusa grisa janzteko, arrapataka ibili beharra; erloju aurrean, bultzakada artean fitxatzea; makinaraino arrapaladan joan beharra; hura martxan jartzea; daratuluaz zuloa ahalik eta azkarren egitea; zuloak egin eta egin, beti zulo bera pieza berean; hamar mila aldiz egunean, ahal izanez gero. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 20. orr.
Zer lohi horri begira nagoela, bestelako goragale bat etorri zait eta arrapataka irteten naiz sukaldetik. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 41. orr.
Emakumeek, iraganeko izualdiak urdaila burua bezain huts utzi izan balie bezala, arrapataka jan dute aurrean ikusitako guztia, mugimendu mekanikoz, automaten gisara. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.
Horregatik ibiltzen zen beti arrapataka eta garaiz heldu gurarik, epe jakinean egin behar genituen egitekoak, ez bakarrik bihotza, eskuak ere asmo onez beteta. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 19. orr.
Bere kasa kendu zion papera fardelari arrapataka, eta hatzak gora eta bera lerratu zituen ehun sarriko arropan eta aurpegiraino altxaturik musukatu egin zuen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.
Toaila bat jantzien gainean zabaldu zuen eta gainean eskuilak, ispilu bat, txapinak, alkandorak eta hauts-poteak pilatu zituen arrapataka. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 233. orr.