Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrapalada iz lasterraldia.

Mikel arrapalada batean joan zen sukaldera, zereginik ez zuela jakinaren gainean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.

Ermitaren ondoko belardira igotzen ginen, arrapalada batean, nor aurrena, eta arnasestuka, kilkerrak harrapatzera.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

Laureano agertu zen, Marisa, eta Inaki, eta gehiago, eta herritik ezagutzen nuen Angela izeneko neska batek eskua eman zidan erori nintzen batean eta arrapalada hartan, geratu ezin hartan, jendea erortzen, basoan galtzen ere ikusi nuen egun haietan, baina ezin ginen han geratu, bestela, bertan jango gintuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 209. orr.

Izuturik, gaua bukatu zaiela pentsatzen baitzuten, arrapalada bizian ekin diote ihesari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 68. orr.

Erotu beharrean zihoan lauhazka, arrapalada bizian, arbasoengandik zetorkion gerlarien odol beroa zainetan barrena berriro su hartuta ibiliko balitzaio bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 134. orr.

Arrapalada izugarrian egin zuten ihes gainerako zerriek, eta eremu zabal bat hustu zen nire inguruan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 128. orr.

Hamlet, hire ekintza horrek, heure segurtasunarengatik -zeina hain ardura baitzaigu nola baitugu bihotzetik samin egin duanarengatik-, behartzen naik hi erbestera igortzera arrapalada bizian.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrapalada batean (6); arrapalada bizian (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus