Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrantzu 1 iz arrantza.

Gipuzkoako ontziek 4,5 milioi kilo hegaluze harrapatu dituzte aurtengo arrantzu-aldian, iaz baina %30 gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-10-29

Sub-ak Kubako kosta osoan gora eta behera zabiltzak, ura eta jatekoa eskuratu behar dutenean Kubako arrantzu lekuetan urgaineratuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 153. orr.

Bai eta Pedroren arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak ere.  Elizen arteko biblia   Lk 5,10

Motoristak behar ditiagu, eta arrantzu patroiak ere bai...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.

2 arrantzura larrera joan

Nolanahi ere, Nafarroako Gobernuari eta Ebroko Hidrografia Konfederazioari sen ona eskatzea "arrantzura larrera joatea bezala» dela esan zuen, etsita.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Aho batez onartu zuten gezurtiari egiarik entzun nahi izatea arrantzura larrera joatea bezala dela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 304. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus