Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrantzatu, arrantza(tu), arrantzatzen 1 du ad arrainen eta kidekoen arrantzan jardun.

Argentinako eta Txileko itsasoetan arrantzaturiko legatzak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.

Lagundu egingo diogu eta gero zapaburuak arrantzatuko ditugu otarreekin.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 128. orr.

Europako Batzordeak atzo jakinarazi zuenez, Nafarroako Unibertsitatea eta Arabako Geasa y Salica Industria Alimentaria enpresa ikerketa batean ari dira lanean, beste hainbat unibertsitaterekin, arrantzatutako arrainen eta hazitegietako arrainen kontsumoa hobetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Bermeoko Talan gaude, eta Emeterio Sernak Almerian arrantzatutako hegaluzea prestatzen ari da Edorta, amantala soinean eta tipula gora eta behera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 60. orr.

Asko dira, bestalde, nahi gabe arrantzatutako zetazeoak ere.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Kalkulatzen denez, munduan saltzen diren arrainen %20 legez kanpo arrantzatutakoak dira.  Berria - Gaiak   2006-02-28

2 irud/hed

-Egun batean arrantzatu egingo zaitut, eta erreta jango zaitut, Luth maitea! bere altzora zoritxartutako gaixoak arrantzatu nahi zituen Heriok, urandituen pisupean oihalaren josturak betiko itxiz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 183. orr.

Bada, hara, Fortinbras gazteak, soberako kemen beroz gainezka, gizon lurgabe bipilezko saldo bat arrantzatu dik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 28. orr.

Horra, bada: gezurrezko beitaz duzu egiaren zamo bapoa arrantzatuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrantzatu dute (3); arrantzatu nahi (4); ere arrantzatu (3); tona arrantzatu (3)

arrantzatuko dituzte (3)

arrantzatzen ari (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus