Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Adivasien dantzak, euskal dantza zaharrak bezala, gizaldiz gizaldi lurrari, bizi diren toki naturalei, ehizari, arrantzari eta etxeko animaliei lotuak daude. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 70. orr.
Jende laborari xumea da hangoaren parte bat, itsasaldeko arrantzari xehea beste bat. Herria 2003-05-01
Gorputz borobila dute eta sama luzea, bizkarraldea beltza eta paparraldea zuria, arrantzari miresgarriok. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.
Kablearen muturretik tiraka, zenbait suhiltzailek ahaleginean ziharduten, arrantzari-bota luzeetan balantzaka, ibai-zola hil agorrak tipituan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.
Izan ere, emakume hura Donibanekoa zen eta, beraz, herri arrantzari bateko alaba, topikoaren baldintza guztiak betetzen zituena. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 171. orr.