Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espantu egitekorik ez dute lapurtar arrantzaleek aurtengo atunaren kanpainaren ondotik. Herria 2003-11-13
Jaurlaritza eta arrantzaleak pozik, itunaren gaineko etena kendu baitu Auzitegi Konstituzionalak . Berria - Ekonomia 2004-08-06
Hatz lehorrari begira geratu zen, tarte luzez, hatz erakuslean amu bat sartu zaion arrantzalearen bisajearekin, minduta baino gehiago, lotsatuta. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.
Ez zen zerua behera jausi arrantzaleak zein beste itsastar batzuk euren portuetatik banaka eta multzoka ere alde eginez joan arren; Bidasoaz beste aldeko portuetara, eta Bizkaikoetara ere bai, Hernando gurera etorri zen moduan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 27. orr.
Bermeoko arrantzaleentzat, Bermeotik ekialdera dauden portuetako marinelak dira goitxarrak, hau da, lekeitiarrak eta ondarrutarrak, baina gipuzkoarrak batez ere. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 25. orr.
Eta egia da arrantzaleak kritikatu zituela beren basakeria arduragabeaz ozeanoko azken balea desagertaraziko baitzuten egunen batean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.
Entzun ordea, nola esaten duen arrantzale batek hitz hori. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.
Izan ere, edozein arrantzalek daki ekainaren lehenengo egunetan ez dela amuan jartzeko zizare nahikorik egoten inon. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.
Mutilak gazteluaren berri galdetu, eta neskak azaltzen dio Errege Arrantzalearen gazteluan egon dela, eta Grial Sainduaren segizioa ikusi duela; eta nola izena duen galdetzen dio. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 16. orr.
Ugormin aurtikitze bi boladaren artean Bresteko bahia maite nuela gogoratzen nintzen, batez ere aizkorriko eurien menpe hirotzen zihoan arrainaren usaina, arrantzaleek agian noizbait konpontzeko metatzen zituzten sareenarekin uztartzen zela, itsas ainaren harramantza etengabea lagun. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.
Oroitzapenak zekarzkion idiari eusten zion gizon sasoiko txapeldun hark, arrauna jasotzen zuen arrantzaleak, "Gure etxera datorrena... ". Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 244. orr.
Erasorako asmoarekin, txalupa irauli egingo da eta arrantzale batzuek atera egin beharko dituzte bai zalduna bai ezkutaria. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 156. orr.
Umetan arrantzaleei entzuten zien deabruzko hizkuntza hura, euskara, ulertzen eta pixkanaka mintzatzen, hain zuzen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.
Bestalde, Errobi ibaiaren ur berdoztetan ubarroiak eta arrantzaleak ikusi ditut, eta mendi hegaletan haritz, gaztaina, sahats eta urkiak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.
Otarrainaren aroa delarik, otarrainaren arrantzako prestatuak diren ontzietan joaten dira herriko arrantzaleak, eta, bakailaoarena delarik, bakailaoarentzako apailatuak direnetan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 136. orr.
Laborariek goldea utziko dute eta arrantzaleek sareak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 199. orr.
Eta gabarrako arrantzaleengandik guganaino, hitz erdi bat edo beste iristen, bakandurik, ulerkaitz. Txillardegi «Putzu», 1999 - 63. orr.
Arrantzaleak erruz zeuden pasealekuan, kanaberaz osatutako ilara luzeen inguruan kokaturik, hausnarketa bakartian nahiz taldekako berriketa lasaian. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.
Atzean doan arrantzaleak, sarea daramanak, sarea zabaldu eta ar koittadu haiek harrapatzea besterik ez du izaten, arrain arrak hantxe pilatzen baitira gurariak itsututa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 163. orr.
Arrantzaleak izango dira ur-bazterrean eta En-Geditik En-Eglaimeraino sareak jarriko dituzte lehortzen, eta han Mediterraneo itsasoan bezain ugari izango dira arrainak. Elizen arteko biblia Ez 47,10
Gauza guztien artean, arrantzalearen sare erraldoia bakarrik ikusten dut. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 455. orr.
Irribarre bat azaldu zen goiz jaikitzeak ilundutako bisaian: arrantzaleari begiratu zion; gero, urruntzera zihoan automobilari; irribarretsu buruari eragin zion. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.
-Arrantzan dakiena arrantzalea duk. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 111. orr.
Arrantzaleak amuak botatzen dituen moduan idazten ditugu eskutitzak, eta zain geratzen gara. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 179. orr.
Baina arrantzalea izanez gero, aski zenuen hura lanpetuta ibiltzeko. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.
Eta baita biztanleen artean ere - galdetu, bestela, arrantzaleei, edota olibondoetako jornalariei. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 201. orr.
Bere kabuz ikasi zuen, herriaren beharrei begira, arrantzaleei eta kostako baserritakoei laguntzeko asmoz eta nahiz. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 28. orr.
Arrantzalearen andreak sareak josten: arrainen armiarma, gizonaren euli. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 127. orr.
Handiak dituzue, berdin ezinak, zuen kostako arrantzaleen balentriak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.
Etorri berria arrantzale zaildua zela igarri nuen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 132. orr.
Bertzalde, arrantzale bakartiaren eta txitxarroaren artekoa, ikusiko dugu, maitasun harreman erabakigarria izatera hel daiteke. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 173. orr.
-Omen! -esan zuen Okendok, eta gero niri begiratu zidan, ze han nengoen ni, geldi, arrantzale ingelesen zoriaz kezkaturik; akabatu egin ote zituzten? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 247. orr.
Inguruko arrantzale zahar batzuk agertu ziren. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.
Orain zuri kontatzen dizut, baina ez dut espero Lofodengo arrantzale alaiek baino errazago sinetsiko duzunik. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 79. orr.
Afrikako kostaldeko lehoiak amesten zituen arrantzale zahar hura eta ni ez gara hain ezberdinak eta ez gaude herioak atea noiz joko zain. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 78. orr.
"Goazen bestaldera" -esan nien lagunei-, "arrantzale botak zeudek Griffithen erakusleihoan". Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 86. orr.
Donibane Lohizunen eta Ziburun, arrantzale elkarteek dei bat zabaldua dute ahal bezenbat diru biltzeko Asia hego-ekialdean itsas ikarak funditu dituen portuetako arrantzaleak laguntzea gatik. Herria 2005-01-20
Kondatzen du arrantzale familia baten ixtorioa, arrantzale mundu hori doi bat ezagutaraztea gatik. Herria 2005-04-21
Hain zuzen ere, zer esango ote luke, bizi balitz, Ondarroako arrantzale baporeak gaur egun senegales-ez josita (tripulazio gehientsuenak senegalesak dituk, bai) daudela ikus-entzungo balu? Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 58. orr.
Itsasora jotzen zuten karrikak zeharkatu zituen arin baino arinago eta itsasoaren aurrera iritsitakoan ez zuen gerra itsasontzirik, ez arrantzale txaluparik ikusi, itsaso urdin-urdina, itsaso amaigabea baizik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 234. orr.
Cojimar-eko auzo bat zen, Ernest Hemingwayk Kuban bere unerik goxoenak igaro zituen arrantzale portu txikikoa. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 139. orr.
Agay izeneko badiaren hondoan ostatu bat dago eguraldi txarra dela eta bertan babestu beharra daukaten ontzien kapitainentzat, udan arrantzale jendea ere hartzen duena... Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 122. orr.
Hiztegi bat bainoago, hobe luke arrantzale-kanabera ondo hornitu bat erostea senarrari, eta beita fresko-freskoak, pentsatu zuen Ruche jaunak, lantegira itzulirik. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.
Kapitain jauna, jakin behar zenuke nolakoa den Trintxerpe, beharbada entzuna izanen zara izen hori noizbait, Euskal Herriko arrantzale auzo tipikoa da, Pasaiako portuan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.
Gure auzoko arrantzale-herriaz ere berdin esaten da, bera dela GIB birusdun gehien dituena. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 167. orr.
Txokolatea eta galleta batzuk erosi genituen, eta arreta osoa haiek jateari emanda ibili ginen arrantzale-familiak bizi ziren kale arloteetan barrena. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.
"Egia esan, ez zaio hartzen arrantzale herrixka baten tankerarik", aipatu zuen Mikelek umorez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 148. orr.
Eta arrantzale semeren baten esku sendo dardaratiak igurtziko zien igual krema hori. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 71. orr.
Horretaz gin, arrantzale-kofradiei eman beharreko kalte-ordain gehienak ordaindu dituztela esan zuen atzo Maria Teresa Fernandez Espainiako Gobernuko presidenteordeak. Berria - Gaiak 2004-09-11
Arrano arrantzalea ("Pandion haliaetus") erdi-mailako hegazti harraparia da, arrantzan nagusia, bere elikadura arrainetan oinarritzen da eta mundu osoan zehar aurki daiteken espeziea da (Antartikan izan ezik). ETC-entziklopedia Arrano arrantzale, Wikipedia
Tranpa hezera... agidanez eta zorigaiztoz, arrano arrantzaleak harrapakin handiegia aukeratu du. ETC-literatura, saiakera Erlojugilea, Asier Serrano, Txalaparta, 2009
Garbiketa orokorra izan zen, ia erabatekoa, ale gutxi batzuk baino ez omen zituzten bizirik utzi, arrano arrantzaleek zer jan izan zezaten. ETC-literatura, saiakera Hondamendia, Xabier Montoia, Elkar, 2015
Ehun hegazti espezie baino gehiago pasatzen dira Urdaibaitik, bai Afrikatik Europara, bai Europatik Afrikara: mokozabala, lertxun hauskara, arrano arrantzalea, kurlinta, txirria, aliota... ETC-prentsa Berria, 2005-09-28
Baina, arrantzalerik ederrenetarikoena eta galtzeko arriskuan dagoena arrano arrantzalea dugu, migratzailea da eta Europa osoan arriskupean dago. ETC-prentsa Argia, 2002-04-21
Arrano arrantzalea berreskuratzeko, lehen aldiz hamabi txita ekarri dituzte Eskoziatik Urdaibaira. ETC-prentsa Berria, 2013-07-19
Eraztuntzeez gainera, badituzte beste zenbait proiektu: arrano arrantzalearekin, esaterako. ETC-prentsa Berria, 2019-07-23
Arrano arrantzaleek eta antzarek hala egiten dute Europa zeharkatzeko bidaietan. ETC-prentsa Bizkaiko Hitza, 2016-04-22
-Korapilo bikoitzak, arrantzale-korapiloak, tximeleta-korapiloak... nahi dituzun guztiak egingo dizkizut, baina aurrena istorio hau entzun behar dut. ETC-literatura, saiakera Tinta-bihotz, Cornelia Funke (Naroa Zubillaga), Elkar, 2009
Ibai nahasia arrantzaleen irabazia izaten da, eta egoera horretan itsasontziko patroiari egokitzen zaio beti alderik onena. ETC-prentsa Berria, 2009-04-18
Ibai nahasia, arrantzaleen irabazia: berriz ere hormigoiaren inperioa da garaile, eta baita eraikuntza enpresak ere -ala txikizio enpresak dira?-. ETC-prentsa Egunkaria, 2003-02-12
Ebro arroko 778 eta geroko egoeran, bihurtu zen Ebroko arro nahasia arrantzaleen irabazia, Abd al-Rahman urte horretan Ebroko arroan garaile atera arren. ETC-zientzia, zuzenbidea Euskaldunak eta karolingiar iraultza, Iņaki Lopez de Luzuriaga Martinez, UEU, 2016
Hontz arrantzalea ("Ketupa zeylonensis"). ETC-entziklopedia Hontz, Wikipedia
Laborantza eta arrantza elgarri lotuak-eta, Akitaniako itsas-arrantzaleen elkarteak zuen erakustegi hori xarmanki muntatua, Louis Blancho elkarteburua sustatzaile, eta ziburutar batzu kudeatzaile, Pantxoa Pery-ren inguruan. Herria 2001-03-01
Batzuetan, ibai-bazterrean behera egiten genuen, eta martin arrantzaleen ņir-ņir distiratsuei begira egoten ginen han. kanabera artean ezkutaturik, martin-arrantzale ņabarra, lezka-txoria, uroiloa eta kopetazuri maltzurra egon ohi dira. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 44. orr.
Hori dela-eta, zaindari izendatu dute eta babesa eskatu diote marmolariek, txalupazain, ontzizain eta marinelek; urpean hilobiratu zutenez, urpekariek eta urpeko arrantzaleek ere aukeratzea daukate. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 452. orr.
arrantzale asko (5); arrantzale bat (14); arrantzale batek (11); arrantzale baten (6); arrantzale batzuek (8); arrantzale batzuk (6); arrantzale familia (3); arrantzale gazteen (3); arrantzale gisa (3); arrantzale haiek (3); arrantzale herri (4); arrantzale herrixka (5); arrantzale horiek (3); arrantzale izan (3); arrantzale jendea (4); arrantzale mundu (5); arrantzale munduan (3); arrantzale portu (4); arrantzale talde (3); arrantzale untzi (6); arrantzale untzi batzu (3); arrantzale zahar (7); euskal arrantzale (3); giza arrantzale (3); kostaldeko arrantzale (3)