Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrantzaldi iz arrainen arrantzan jarduten den aldia.

Atuna zein berdela, arrantzaldia ahitzen zenean, amaieraren ikur eta ospakizun gisa, beste doinu bat paratu ohi zuen tabernariak, doinu parea hobeto esanda: "Eusko Gudariak" eta "Internazionala" elkarren segidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 101. orr.

Gaueko bere arrantzaldi haietan, zenbat txortaldi izan zituen, horren arabera arrain bat edo beste harrapatu zuela esango zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 90. orr.

Ormaza Kontserba enpresako kudeatzaile Iñaki Lauzirikaren esanetan, atunaren arrantzaldia aurreratzea "arriskutsua" izan zitekeen kontserba enpresentzat.  Berria - Harian   2005-08-21

Atzoko lana ohitura bihurtzea gura dute arrantzaleek antxoaren arrantzaldia ondo doan seinale litzakete hori.  Berria - Ekonomia   2006-04-19

Hegaluzearen arrantzaldiak hobera egin du.  Berria - Harian   2005-08-21

Martxoko arrantzaldiak goraino bete ohi du Bermeoko izozte planta.  Berria - Harian   2005-08-21

Antxoatik bizi dira asko, eta ez dute erraz ahaztuko aurtengo arrantzaldia.  Berria - Harian   2005-08-21

Frantziarrak, berriz, apirilean itsasoan ibili ostean, gelditu egingo dira, bi hilabete gero berriro ekiteko, euskaldunek udaberriko arrantzaldia. amaitutzat ematen dutenean, alegia.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Aste hasieran kosteraren lehen egunean egindako arrantzaldiarekin gustura bazeuden ere, Gipuzkoa eta Bizkaiko arrantzaleek ez dute antxoarik batere harrapatu asteazkenetik.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

· Antxoa arrantzaldi bete-betean gaude eta orain ezin gara protestan hasi.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleak Espainiako Arrantza sailburuarekin bildu ziren atzo, berdel arrantzaldi kaskarrari buruz hitz egiteko.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antxoaren arrantzaldia (3); atunaren arrantzaldia (3); aurtengo arrantzaldia (3)

arrantzaldiari ekin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus