Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.
Baserri hutsaren aurrean astoa arrantzaka, karroa eta uhalak soinetik inork askatzen ez zizkiola. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 104. orr.
Emakumea zarataka, oihuka, arrantzaka hasi da bere ondoan makurturik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 215. orr.
Negarrez hago, arrantzaka, eta ez zaik batere inporta inork entzun diezaan. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.
Hain urduri nengoen, non azkenerako barrez lehertzeko zorian jarri nintzen berriz ere, eta ez nuen beste erremediorik izan -hain baitzen bortitza ezin eutsi nuen algara- arrantzaka negarrez hasteko itxurak egitea baino. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 329. orr.
Hantxe zegoen Florence Miller andrea: eskuarki negar-arrantzaka jarduten zuen arren, gizasemeak irrikatsu inguratzen zitzaizkion laster batean adore ematera eta kontsolatzera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.
Telefonoa utzi eta negarrez arrantzaka hasten da Iñake. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 179. orr.
Seriotan esaten ziola ikusi ahal izan zuen eta, nondik norakoak eta nola zitekeen konprenitu gabe, berak maite zuela sinetsarazten saiatu zen; alferrik: emazteak arrantzaka ziharduen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 16. orr.
arrantzaka hasi zen (3); arrantzaka hasten (3)