Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrantza2 1 iz astoaren orroa.

Sarri, pertsiaren aurkako erasoen erdian, zaldiek astoen arrantza aditzean, asaldaturik atzea eman ohi zuten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.

Halatan, jende printzipalarendako egokiagoa, jakin ezak, bertzalde, zaldiak irrintzi egiten duela, eta astoak arrantza, eta ez dagoela alde handirik irrintzitik arrantzarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

Sei urte nituen arren, zer ongi gogoratzen dudan aitonaren ihardespen hura, zaldien irrintziak eta astoen arrantzak dantzatzen zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

2 astoaren arrantza

Ahuntzaren umea ez bazen, oiloaren txixa izango zen, edo astoaren arrantza bestela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 23. orr.

-Esdrasen astoaren arrantzak! -oihukatu zuen .  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 63. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus