Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

adierazgaitz 1 izond adierazten zaila dena, ia adierazezina.

Baina -nire barruan hondogabeko indar magiko bezalako batek pentsatu gabe bultzatu ninduen beste lagunek gogotsu eta alai onartutako proposamena egitera-, bat-batean irrika adierazgaitz bat izan nuen, han berebiziko zerbait etorkizun banu bezala.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 49. orr.

Berriro aditu nuen haren lurrina, eta lurrin erosi haren azpian beste bat zegoen, ilunago, basago, garratzagoa beharbada, baina, zentzu adierazgaitz batean, askoz ere eztiagoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 60. orr.

Eguerdian dendan izandako elkarrizketa gogoratzeak halako ondoez adierazgaitza ekarri zion bihotzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

2 (izen gisa)

Behingoagatik bada ere, ez zuten adierazgaitza adierazten ibili beharko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 173. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus