Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arrantxo2 iz haztegia.

Orain, beherago, gari eta alpapa sailetara hurbiltzen gara -etxaldeak, arrantxoak, larre emankorrak ditugu begien aurrean-, baina oraindik ere, larizio gorrixka ere bada nonahi.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Hurrengo goizean goiz, larunbatarekin, bere 4x4an hartu ninduen Templek; abeletxeak, arrantxoak, eskortak eta haragi-zatiketako lantegiak bisitatzeko erabiltzen duen ibilgailu zurratu bat da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

Franz eta ni jateko zerbait berotzen ari ginela etxola erdi erori bateko hondakinen artean egindako sutan, bala galdu batek, prestatzen ari ginen arrantxoaren keak erakarrita seguru asko, gure ondoan zegoen gazte bat hil zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 141. orr.

Geroago, arrantxoan batetik bestera jarraitzen genuen bitartean, ohartarazi zidan Benettek sindromearen kanpoaldeko agerkari batzuk besterik ez nituela ikusi, eta ez zirela haiek, nahiz eta tarteka benetan tankera bitxia izan, sortzen zizkion arazorik larrienak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus